Iragarkia
246. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 11
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
245/2025 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.
Hala ezartzen baitu Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamabigarren xedapen gehigarriak, bai eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten duen otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak ere, irakasleen funtzio publikoan sartzeko sistema oposizio-lehiaketa izanen da.
Errege dekretu horren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, dei egiten duten administrazio publikoek, bakoitzak bere lan-eskaintza onetsi ondoren, eskaintza horietan baimendutako plazak betetzeko deialdiak eginen dituzte.
Deialdi honetan otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren III. tituluan ezarritakoa aplikatuko da, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den epea igaro ondoren.
Irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duen abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legeak ezarri zuen ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzak garatze aldera onesten dituen deialdietan aplikatzekoa izanen dela otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa (errege dekretu horren bidez onetsi zen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua), eta arautu zuen deialdi horietan nahitaez jasoko direla hautapen prozedura ezberdinak ezagutza arlo edo irakasle espezialitate bakoitzerako eta Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizial bakoitzerako.
Abenduaren 27ko 305/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat, 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona.
Bestetik, abenduaren 27ko 119/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat, 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokiona (2024ra luzatu dira aurrekontuok).
Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 31. artikuluan (unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzak) xedatutakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen plazak, erretiroaren, heriotzaren, ukoaren edo plaza-erreserbarik ez dakarren beste edozein egoera administratiboren ondorioz hutsik gelditzen direnak, automatikoki esleituko zaizkio plantilla organikoan jatorriko irakasle-kidegoari, plazen gainerako ezaugarriak zehaztu gabe.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzetan ezarriko da irakasle-kidego bakoitzeko zenbat plaza barne hartzen dituzten guztira. Lan eskaintza horietan sartutako plazen ezaugarriak, eta betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko dira, sarrerako hautaproben deialdia egin aurretik.
Lege-aurreikuspen hori betez, irailaren 3ko 99/2025 eta urriaren 15eko 114/2025 foru dekretuek aldatu zuten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, halako moduz non espezialitatea eta hizkuntza esleitu baitzitzaien ebazpen honen bidez eskaintzen diren 66 plazei.
Horrenbestez, lan publikoaren eskaintza horietako plaza hauek sartu dira deialdian: Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko 18 plaza, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko 18 plaza, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko 27 plaza eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoko 3 plaza.
Ondorioz, deialdia egiten da lan publikoaren eskaintza horietako 66 irakasle plaza betetzeko; plaza horiek lehen aipatutako kidegoetakoak dira, eta 4 plaza gorde dira desgaitasuna duten pertsonen txandarako.
Halaber, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesteaz gain, lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako araubide iragankorra arautu zen; bada, errege dekretu horren 9.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, plaza gehiago gehitzen ahalko dira, deialdiko edozein txandatan, baldin eta deialdi honetan adierazten diren espezialitate eta hizkuntzetakoak badira, eta horrek ez du ekarriko eskaerak aurkezteko epe berririk ireki beharrik.
Azkenik, adierazi beharrekoa da ezen, Goi mailako arte-ikasketak arautzen dituen eta arte-ikasketa profesionalen antolaketa eta baliokidetasunak ezartzen dituen ekainaren 7ko 1/2024 Legearen laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat, "lege honen bidez sortzen diren kidego berrien erregelamendu bidezko garapena gauzatu bitartean, gaikuntza ematen zaiela hezkuntza-administrazio eskudunei jarrai dezaten hautapen prozesuak egiten egun dauden kidegoetan sartzeko eta bertara igotzeko –karrerako funtzionarioen kasuan–, hots, kidego hauetarako, bakoitzerako ezarritako betekizunei men eginez, betiere: Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunena, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleena, Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunena eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleena. Gaikuntza ematen zaie, halaber, kidego horietako bitarteko langileak izendatzeko".
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretarako.
2. Dei egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetan sartzeko hautapen prozeduretarako.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera eta Kudeaketa Juridiko-Administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.
HAUTAPEN PROZEDURAK MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO KATEDRADUNEN KIDEGOAN, MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEEN KIDEGOAN, ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEEN KIDEGOAN ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO LANTEGIKO MAISU-MAISTREN KIDEGOAN SARTZEKO, ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEEN KIDEGORA IGOTZEKO, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETA ESPARRUKO PLAZETARAKO. OINARRIAK
Lehena.–Arau orokorrak.
1. Hautapen prozedura.
Dei egiten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko honako plaza hauek betetzeko hautapen prozeduretarako: Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko 18 plaza, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko 18 plaza, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko 27 plaza eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoko 3 plaza.
Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriarekin (testu bategin hori abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretu bidez onetsi zen), 4 plaza gorde dira desgaitasuna dutenentzako erreserba txandarako (Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan, 1; Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan, 1; Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoan, 2).
Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegorako deialdian sartutako plazen portzentaje bat erreserbatuko da funtzio publikoaren indarreko legeen arabera B taldean sailkatuta dauden eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituzten irakasle funtzionarioak igo daitezen.
Desgaitasuna dutenentzako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegora igotzeko gordetako plazak ez badira betetzen –guztiak edo batzuk–, dagokien kidego, espezialitate eta hizkuntzako plazei gehituko zaizkie, sarrera irekiko prozeduran betetzeko.
2. Deialdian iragarritako plazak honela banatu dira espezialitateen, hizkuntzen eta prozeduraren arabera:
–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko (593) espezialitateak:
ESPEZIALITATEA | HIZKUNTZA | IREKIA | ERRESERBA | GUZTIRA |
KANTUA | Gaztelania | 1 | 1 | |
KONTRABAXUA | Gaztelania | 1 | 1 | |
ORKESTRAKO ZUZENDARITZA | Gaztelania | 1 | 1 | |
FAGOTA | Gaztelania | 1 | 1 | |
ZEHARKAKO FLAUTA | Gaztelania | 1 | 1 | |
GANBERA MUSIKA | Gaztelania | 1 | 1 | |
TRONBOIA | Gaztelania | 1 | 1 | |
TRONPA | Gaztelania | 1 | 1 | |
TRONPETA | Gaztelania | 1 | 1 | |
BIOLA | Gaztelania | 1 | 1 | |
BIOLINA | Gaztelania | 1 | 1 | |
BIOLONTXELOA | Gaztelania | 1 | 1 | |
TXISTUA | Gaztelania | 1 | 1 | |
BAXU ELEKTRIKOA | Gaztelania | 1 | 1 | |
JAZZ KONPOSIZIOA | Gaztelania | 1 | 1 | |
JAZZ HAIZE-INSTRUMENTUAK | Gaztelania | 1 | 1 | |
INSTRUMENTUETARAKO ERREPERTORIOA PIANOAREKIN | Gaztelania | 1 | 1 | 2 |
–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko (594) espezialitateak:
ESPEZIALITATEA | HIZKUNTZA | IREKIA | ERRESERBA | GUZTIRA |
HARPA | Gaztelania | 1 | 1 | |
KLARINETEA | Gaztelania | 1 | 1 | |
DANTZA KLASIKOA | Gaztelania | 2 | 2 | |
DANTZA GARAIKIDEA | Gaztelania | 1 | 1 | |
DANTZA ESPAINIARRA | Gaztelania | 1 | 1 | |
ZEHARKAKO FLAUTA | Gaztelania | 2 | 2 | |
KONPOSIZIOAREN OINARRIAK | Gaztelania | 2 | 1 | 3 |
GITARRA | Gaztelania | 1 | 1 | |
ORKESTRA | Gaztelania | 1 | 1 | |
PIANOA | Gaztelania | 2 | 2 | |
SAXOFOIA | Gaztelania | 1 | 1 | |
TRONBOIA | Gaztelania | 1 | 1 | |
TXISTUA | Gaztelania | 1 | 1 |
–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko (595) espezialitateak:
ESPEZIALITATEA | HIZKUNTZA | IREKIA | ERRESERBA | IGOERAKOA | OROTARA |
MARRAZKETA ARTISTIKOA ETA KOLOREA | Gaztelania | 2 | 2 | 4 | |
BARNEALDEEN DISEINUA | Gaztelania | 1 | 1 | 2 | |
DISEINU GRAFIKOA | Gaztelania | 2 | 3 | 5 | |
ARGAZKILARITZA | Gaztelania | 1 | 1 | 2 | |
ARTEAREN HISTORIA | Gaztelania | 1 | 1 | 1 | 3 |
IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEAK | Gaztelania | 1 | 2 | 3 | |
INFORMATIKAKO BALIABIDEAK | Gaztelania | 2 | 3 | 5 | |
INDUSTRIA ANTOLAKETA ETA LEGERIA | Gaztelania | 1 | 1 | 1 | 3 |
–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoko (596) espezialitateak:
ESPEZIALITATEA | HIZKUNTZA | IREKIA | OROTARA |
EBANISTERIA ARTISTIKOA | Gaztelania | 1 | 1 |
ARGAZKILARITZA ETA ERREPRODUKZIO PROZESUAK | Gaztelania | 1 | 1 |
GRABATU ETA ESTANPAZIO TEKNIKAK | Gaztelania | 1 | 1 |
Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak 9.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (errege dekretu horrek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onetsi zuen, eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako araubide iragankorra arautu), plaza gehiago gehitzen ahalko dira, deialdiko edozein txandatan, baldin eta deialdi honetan adierazten diren espezialitate eta hizkuntzetakoak badira, eta horrek ez du ekarriko eskaerak aurkezteko epe berririk ireki beharrik.
3. Hautapen prozedura hauetan, honako arau hauek aplikatuko dira:
–2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.
–2004/38/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena, langileen joan-etorri askeari buruzkoa.
–240/2007 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta horien joan-etorri askeari buruzkoa.
–276/2007 Errege Dekretua, otsailaren 23koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten duena, eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako araubide iragankorra arautzen duena.
–363/2004 Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, zeinaren bidez baliokidetzat aitortzen baitira, irakaskuntzaren ondorioetarako, titulazio jakin batzuk eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoetara sartzeko eta bertako espezialitatea eskuratzeko oro har eskatzen direnak, apirilaren 18ko. 286/2023 Errege Dekretuak aldaketak egin ondoren (errege dekretu horren bidez arautu zen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasgaiak irakasle funtzionarioen beste kidego batzuetako espezialitateei esleitzea, eta aldatu ziren unibertsitateaz kanpoko irakasleei buruzko arau batzuk).
–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa.
–1/2024 Legea, ekainaren 7koa, goi mailako arte-ikasketak arautzen eta arte-ikasketa profesionalen antolaketa eta baliokidetasunak ezartzen dituena.
–427/2013 Errege Dekretua, ekainaren 14koa, goi mailako Musika eta Dantza irakaskuntzekin loturiko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko irakaskuntzako espezialitateak ezartzen dituena.
–428/2013 Errege Dekretua, ekainaren 14koa, Musika eta Dantza irakaskuntzekin loturiko Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko irakaskuntzako espezialitateak ezartzen dituena.
–1284/2002 Errege Dekretua, abenduaren 5ekoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoko espezialitateak ezartzen dituena, kidego horietako irakasleak espezialitate horietara atxikitzen dituena eta eman beharko dituzten moduluak, irakasgaiak eta jakintzagaiak zehazten dituena.
–1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez araututako goi mailako arte-ikasketak antolatzen dituena.
–633/2010 Errege Dekretua, martxoaren 14koa, Diseinuko graduko goi mailako arte-ikasketen oinarrizko edukia arautzen duena.
–631/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa, Musikako graduko goi mailako arte-ikasketen oinarrizko edukia arautzen duena. Ikasketa horiek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarri ziren.
–1577/2006 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, finkatzen dituena Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako Musikako lanbide irakaskuntzen curriculumaren oinarrizko alderdiak.
–85/2007 Errege Dekretua, urtarrilaren 26koa, finkatzen dituena Dantzako lanbide irakaskuntzen curriculumaren oinarrizko alderdiak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arauturikoak.
–596/2007 Errege Dekretua, maiatzaren 4koa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena.
–44/2010 Foru Dekretua, abuztuaren 9koa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolaketa eta garapena arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.
–21/2007 Foru Dekretua, martxoaren 19koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako Musikako lanbide irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.
–889/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate-titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetza-maila ezartzeko prozedura arautzen duena.
–17/2017 Foru Legea, abenduaren 27koa, Irakaskuntzako Funtzio Publikorako Sarbidea arautzen duena.
–2/2021 Foru Legea, otsailaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzkoa.
–Eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak, bai eta deialdi honetan xedatutakoa ere.
Bigarrena.–Izangaien betebeharrak.
Deialdi honetan parte hartzen dutenek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:
1. Baldintza orokorrak:
a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko gainerako estatuetako batekoa, edo arau hauek aplikatzen zaizkion estaturen batekoa: langileen joan-etorri askeari buruz Europako Parlamentuak emandako 2004/38/EE Zuzentaraua eta otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua, hots, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta horien joan-etorri askeari buruzkoa.
Ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta bere ondorengoek eta ezkontidearenek ere, zuzenbidez bananduta ez badaude eta, ondorengoei dagokienez, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanez gero, haien bizkar bizi badira edo ezgaiak badira. Halaber, herritar horien aurreko ahaide zuzenek eta haien ezkontidearenek parte hartzen ahalko dute, zuzenbidez bananduta ez badaude eta haien kargura bizi badira.
b) Hemezortzi urte beteak izatea eta, oro har, erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.
c) Aukeratu nahi den kidegoari eta espezialitateari dagozkion eginkizunekin bateraezina den eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.
d) Ez izatea administrazio publikoen zerbitzutik kendua diziplina espediente baten bidez, eta ez egotea eginkizun publikoak betetzeko desgaitua.
Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenek, gainera, egiaztatu beharko dute ez daudela gabetuak diziplina-zehapen baten bidez edo zigor kondena baten bidez beren estatuko funtzio publikoan sartzeko.
Sartu nahi den kidego bereko karrerako funtzionarioa edo praktiketako funtzionarioa ez izatea, edo horrelako lanpostu baterako izendatzeko esperoan ez egotea.
f) Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa edukitzea, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluaren arabera.
2. Kidegoan sartzeko prozedura irekian parte hartzeko berariazko betebeharrak.
Aurreko apartatuan ezarritako betebehar orokorrez gain, izangaiek berariazko betebehar hauek ere bete beharko dituzte:
2.1. Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa:
Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo dagokion gradudun titulua izatea.
Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.
276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduaren lehen xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan ezartzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa irakaskuntza bakoitzerako arautzen ez den bitartean, ezin izanen zaie halako prestakuntzarik eskatu kidego honetan sartu nahi duten izangaiei.
2.2. Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa:
Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo dagokion gradudun titulua izatea.
Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.
Halaber, III. eranskinean aipatzen diren espezialitateetan parte hartzeko eskaera egin dezakete, oro har eskatutako titulazioa ez izan arren, irakaskuntzaren ondorioetarako baliokidetzat aitortutako tituluetakoren bat dutenek, eranskin horretan ageri den moduan.
276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduaren lehen xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan ezartzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa irakaskuntza bakoitzerako arautzen ez den bitartean, ezin izanen zaie halako prestakuntzarik eskatu kidego honetan sartu nahi duten izangaiei.
2.3 Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa:
Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo dagokion gradudun titulua izatea.
Era berean, III. eranskinean zehazten diren espezialitateetarako, oro har eskatzen den titulazioa ez izan arren espezialitate bakoitzerako adierazten diren titulazio baliokideak dituzten izangaiek eska dezakete parte hartzea.
Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.
276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduaren lehen xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan ezartzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa irakaskuntza bakoitzerako arautzen ez den bitartean, ezin izanen zaie halako prestakuntzarik eskatu kidego honetan sartu nahi duten izangaiei.
2.4. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa:
Diplomadun titulua, arkitekto teknikoarena edo ingeniari teknikoarena izatea, edo gradudun, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua.
Era berean, III. eranskinean zehazten diren espezialitateetarako, oro har eskatzen den titulazioa ez izan arren espezialitate bakoitzerako adierazten diren titulazio baliokideak dituzten izangaiek eska dezakete parte hartzea. Bat etorriz martxoaren 5eko 363/2004 Errege Dekretuaren 2. artikuluarekin, eta hari apirilaren 18ko 286/2023 Errege Dekretuak egin zion aldaketa aintzat hartuta, titulazio baliokidea aurkezten dutenek lanbide-esperientzia egiaztatu beharko dute, bi urtekoa gutxienez ere, zer espezialitaterako plaza lortu nahi den, espezialitate horri lotutako lan arloan.
Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.
276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduaren lehen xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan ezartzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa irakaskuntza bakoitzerako arautzen ez den bitartean, ezin izanen zaie halako prestakuntzarik eskatu kidego honetan sartu nahi duten izangaiei.
3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduran parte hartzeko berariazko baldintzak:
Prozedura honetan parte hartzen ahalko dute, nahi duten kidegoan sartzeko eskatutako betebehar orokorrak eta berariazkoak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua dutenek, baldin eta irakasle lanerako oro har eskatzen den gaitasun funtzionala ez ezik sartu nahi den kidegorako eta espezialitaterako behar dena ere badute.
Hautapen prozesuan izangai horiek izanen dituzten baldintzak eta txanda irekiko izangaienak berberak izanen dira, deialdi honen zazpigarren oinarriko 1. apartatuan aipatzen diren egokitzapenak galarazi gabe.
Nolanahi ere, proba egin bitartean edo praktiketan zehar zalantzak sortzen badira izangaiak kasuan kasuko kidegoko funtzionarioek egin ohi dituzten jardueretan aritzeko daukan gaitasunari buruz, epaimahaiak, hautapen batzordeak edo, hala badagokio, praktikaldiko balorazio batzordeak irizpena eskatu ahal izanen dio organo eskudunari.
Prozedura honetan parte hartzen duten izangaiek ezin izanen dute sartzeko prozedura irekian parte hartu kidego, espezialitate eta hizkuntza berean.
4. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegora igotzeko prozeduran parte hartzeko berariazko baldintzak:
Hautapen prozedura honetarako 14 plaza erreserbatu dira Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegorako iragarritako plazetatik, eta bertan parte hartzen ahalko dute funtzio publikoari buruzko legeriaren arabera B taldean dauden irakasle-kidegoetako funtzionarioek, baldin eta kidego horietan sartzeko eskatutako titulazioa izateaz eta oinarri honen 1. apartatuan aipatutako baldintza orokorrak betetzeaz gain, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, jatorrizko kidegoan gutxienez sei urte eman badituzte karrerako funtzionario gisa.
Igotzeko prozeduran parte hartzen duten izangaiak ezin izanen dira sartzeko prozeduran lehiatu kidego, espezialitate eta hizkuntza berean.
5. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaientzako berariazko betebeharrak.
Hautapen prozeduretan onartuak izateko, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek gaztelaniaz behar bezala badakitela egiaztatu beharko dute, hurrengo baliabide hauetako baten bidez:
–DELE Diploma izatea (Gaztelaniaren Diploma Atzerriko Hizkuntza gisa), C1 mailakoa, urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo, bestela, diploma horren baliokidea, aipatu araua aldatzen duen otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuan eta azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretuan araututakoa.
–Hizkuntza eskola ofizialek atzerritarrentzat emandako Gaztelaniaren Gaitasun Agiria, C1 mailakoa.
–Filologia Hispanikoan lizentziaduna izatea, edo homologatutako titulu baliokideren bat izatea.
–Gaztelania maila neurtzeko proba bat gainditzea.
Gaztelania hizkuntza ofiziala duen herrialde bateko nazionalitatea dutenak gaztelaniaz badakitela egiaztatzetik salbuetsita egonen dira, baita Espainian unibertsitate-tituluren bat lortu dutenak ere.
6. Baldintzak noiz bete behar diren.
Oinarri honetan aipatutako betebehar guztiak eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira eta karrerako funtzionario gisa plazaren jabetza hartu arte betetzen jarraitu.
Hirugarrena.–Epeak, eskaerak eta dokumentazioa.
1. Eskaerak aurkezteko epea.
Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek telematikaz aurkeztu beharko dute eskaera nahitaez, Hezkuntza Departamentuak deialdi honi dagokion fitxan jarriko duen datu-orri elektroniko espezifikoaren bidez. Webgune honetan aurki daiteke: https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/profesorado-musica-artes-concurso-oposicion-2026.
Parte hartzeko eskaeran izangaiek zehaztu beharko dute zein kidego, espezialitate eta hizkuntzatan parte hartu nahi duten, deialdi honetako 1. oinarrian agertzen direnen artean aukeratuz, eta horrez gain, zehaztu beharko dute zer prozeduraren bidez parte hartzen duten kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako, honako hauen artean:
Zein prozeduraren bidez parte hartzen den.
–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegorako sarrera irekia.
–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegorako sarrera irekia.
–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegorako sarrera irekia.
–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegorako sarrera irekia.
–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegorako desgaitasuna dutenentzako erreserba.
–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegorako desgaitasuna dutenentzako erreserba.
–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegorako desgaitasuna dutenentzako erreserba.
–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegorako igoera.
3. Dokumentazioa.
Eskaera aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
3.1. Espainiako nazionalitatea duten izangaiak:
1) Nortasun agiri nazionala edo horren agiri baliokidea, indarrean. Nortasun agiri nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, bi aldeetatik eta dokumentu bakar batean. Halere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari baimena ematen ahalko diote izangaiek informazio hori kontsultatzeko, eta, horretarako, apartatu bat gaitu da parte hartzeko eskaeran. Baimena ematea aukeratuz gero, ez da beharrezkoa izanen dokumentua aurkeztea.
2) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dutela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi diziplina espediente baten bidez eta ez dagoela desgaitua eginkizun publikoetan aritzeko. Adierazpena egiteko, onartu beharko da eskaera telematikaz aurkezteko datu-orrian dagoen "adierazten dut" atalean zehazten dena.
3) Tasaren ordainketa, parte hartu nahi duen espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko, laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat.
4) Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren, edo dagokion gradudun tituluaren kopia eskaneatua, edo hala behar denean, unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo irakaslanerako baliokidetzat jo daitekeen tituluarena, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen ziurtagiria. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertuko dira kopia horretan, eta artxibo bakar batean aurkeztuko da.
Titulua atzerrian lortu bada, horren kopia elektronikoa eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko ECD/2654/2015 Aginduan ezarritakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.
5) Merezimenduen frogagiriak, I. edo II. eranskinetan jasotako merezimenduen baremoan ezarritakoarekin bat. Frogagiriak indarrean egonen dira. Alegatutako merezimendu bakoitza bereiz aurkeztuko da, artxibo bakar batean. Artxiboaren izenean, alegatutako merezimendua aipatuko da, baremazio batzordeak errazago egin dezan balorazioa.
Merezimenduen baremoaren I. apartatua (irakasle lanetan egindako zerbitzuak) baloratzeko, zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako egin badira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, parte hartzeko eskaeran berariaz eskatu behar izan gabe. Aitzitik, beste hezkuntza-administrazio edo zentro batean egindako zerbitzuak egiaztatzeko, kasuan kasuko zerbitzuen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, merezimenduen baremoan ezarritakoarekin bat.
Era berean, I. eranskinean dagoen merezimenduen baremoko III. apartatuko 3.1 azpiapartatua baloratzeko (etengabeko prestakuntza), Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko Prestakuntza Erregistroaren ziurtagirian dagoen prestakuntza ofizioz aurkeztuko du Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, parte hartzeko eskaeran berariaz eskatu beharrik gabe.
6) Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegora sartu nahi duten izangaiek, horiek bakar-bakarrik, egiaztatu beharko dute deialdiko zazpigarren oinarrian aipatzen den arte-ikasketen arloko ikerketetarako tutoretza-gaitasuna eta prestakuntza dituztela, honako agiri hauetako bat aurkeztuta:
a. Doktore titulua, edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertuko dira kopia horretan, eta artxibo bakar batean aurkeztuko da.
Titulua atzerrian lortu bada, horren kopia elektronikoa eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko ECD/2654/2015 Aginduan ezarritakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.
b. Ikertzeko nahikotasunaren aitorpena (urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretua), edo ikasketa aurreratuak egiaztatzen dituen ziurtagiri-diploma (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua).
c. Unibertsitate masterraren titulu ofiziala, edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, baldin eta master horrek arte-ikasketen arloko ikerketetarako tutoretza-gaitasunarekin eta prestakuntzarekin zerikusia duten moduluak edo irakasgaiak baldin baditu, eta betiere, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko oro har eskatzen denaz bestelakoa bada. Tituluaz gain, ikasketa-espediente ofiziala erantsi beharko da, non egindako irakasgai eta kreditu guztiek agertu beharko baitute. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertuko dira kopia horretan, eta artxibo bakar batean aurkeztuko da.
Titulua atzerrian lortu bada, horren kopia elektronikoa eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko ECD/2654/2015 Aginduan ezarritakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.
d. Arte Ikasketen masterraren titulu ofiziala, edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertuko dira kopia horretan, eta artxibo bakar batean aurkeztuko da.
Titulua atzerrian lortu bada, horren kopia elektronikoa eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko ECD/2654/2015 Aginduan ezarritakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.
e. Ikasketa-zentroak emandako ziurtagiria, non aditzera ematen baita ezen, eskaerak aurkezteko epearen barruan, aurreko letretan adierazitako titulazioren baten ikasketak egiten ari direla. Deialdi honen zazpigarren oinarriko 1.2 apartuarekin bat, izangai hauek arte-ikasketen arloko ikerketetarako tutoretza-gaitasuna eta prestakuntza egiaztatzen dituen titulua eman beharko diote kalifikazio-epaimahaiari, lehenbiziko probaren A zatiko ariketetarako eguna eta ordua esleitzeko deia egiten zaien egunean.
Apartu honetan (6) aipatutako tituluak atzerrian lortu badira, horien kopia elektronikoa eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko ECD/2654/2015 Aginduan ezarritakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.
7) Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegora sartu nahi duten izangaiek, horiek bakar-bakarrik, egiaztatu beharko dute helburu duten espezialitatearekin zerikusia duen lan-arlo batean gutxienez bi urteko lanbide esperientzia dutela, eta horretarako egiaztagiri bat aurkeztu beharko dute, lanbide-jarduera eta hartan emandako denbora aditzera ematen dituena.
3.2. Beste nazionalitate bateko izangaiak:
Apartatu honen 3.1 azpiapartatuko 3. puntutik 6.era ezarritako agiriez gain, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
1) Nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen kopia eskaneatua. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertuko dira kopia horretan, eta artxibo bakar batean aurkeztuko da.
Aurreko horien ahaideek agiri hauen kopia eskaneatua aurkeztu beharko dute: pasaportearena, bisarena eta, kasuaren arabera, behar den txartela eskatu izanaren gordekinarena edo bisaren salbuespena eskatu izanaren gordekinarena eta dagokion txartelarena. Agiri horiek eskatu ezean, aurkeztu beharko dituzte agintaritza eskudunek ahaidetasun lotura egiaztatzeko emandako agiriak, baita, zein espainiarrekin edo Europar Batasuneko zein herritarrekin duten ahaidetasun lotura, horren zinpeko deklarazioa edo hitzematea ere, non adieraziko baitu ez dagoela bere ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta eta, kasuaren arabera, izangaia bere bizkar bizi dela edo bere kargupean dagoela. Bestela, izangaiaren egoera frogatzeko beste agiri batzuk aurkeztu beharko dituzte, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta haien joan-etorri askeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretuaren arabera.
Deialdian parte hartzeko eskaeran, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek beren estatuko nortasun txartelari dagokion zenbakia edo pasaportearena adierazi beharko dute "Nortasun agiri nazionalari" dagokion laukian.
2) Erantzukizunpeko adierazpena, izangaiak bere estatuko funtzio publikoan sartzeko diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazten duena. Adierazpen hori egiteko, onartu beharko da eskaera telematikaz aurkezteko datu-orrian dagoen "adierazten dut" atalean zehazten dena.
3) Adierazi beharko dute gaztelaniaren ezagutza frogatzeko azterketa egitetik salbuetsiak dauden ala ez, aplikazio informatikoan dagokion aukera hautatuz. Aurkeztu beharko dute, gaztelaniaz behar beste badakitela frogatzeko, DELE-Gaztelaniaren Diplomaren (C1 maila) kopia eskaneatua, urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat; edo, bestela, diploma horren baliokidea, aurreko araua aldatzen duen otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuan eta azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretuan araututakoa; Hizkuntza Eskola Ofizialek atzerritarrentzat emandako Gaztelaniaren Gaitasun Agiri ofiziala (C1 maila); edo Filologia Hispanikoaren lizentzia edo bestelako titulu homologatu baliokideak, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.
3.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozedurako izangaiak:
3.1 apartatuan eta, hala badagokie, 3.2 apartatuan ezarritako agiriez gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hurrengo agirietako bat aurkeztu beharko dute:
–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Mendekotasuna Baloratzeko eta Orientatzeko Taldeek emandako ziurtagiria, edo beste irizpen lotesle bat, talde multiprofesional eskudun batek emana, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna egiaztatzen duena.
–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.
Desgaitasuna egiaztatzeko ziurtagiria edo irizpena aurkezten ez bada, izangaia ez da onartuko desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduran, baina bai txanda irekiko prozeduran, baldin eta horretarako betebeharrak betetzen baditu.
Geroago desgaitasun bat aitortzeak, atzeraeragineko ondorioak izanik ere, ez du ekarriko erreserba prozeduran onartzea.
Ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokitzeari dagokionez, izangaiek eskatzen dituzten egokitzapenak erantsi beharko dituzte eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara igorriko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten zentzuzko egokitzapen eta doikuntzak zehazteko, baldintza berdinetan jardun ahal izan dezaten.
3.4. %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak:
%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek honako agiri hauetakoren bat aurkeztu beharko dute:
–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Mendekotasuna Baloratzeko eta Orientatzeko Taldeek emandako ziurtagiria, edo beste irizpen lotesle bat, talde multiprofesional eskudun batek emana, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna egiaztatzen duena.
–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.
Ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokitzeari dagokionez, izangaiek eskatzen dituzten egokitzapenak erantsi beharko dituzte eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara igorriko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten zentzuzko egokitzapen eta doikuntzak zehazteko, baldintza berdinetan jardun ahal izan dezaten.
3.5. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegora igotzeko prozeduraren izangaiak:
1) Nortasun agiri nazionala edo horren agiri baliokidea, indarrean. Nortasun agiri nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, bi aldeetatik eta dokumentu bakar batean. Halere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari baimena ematen ahalko diote izangaiek informazio hori kontsultatzeko, eta, horretarako, apartatu bat gaitu da parte hartzeko eskaeran. Baimena ematea aukeratuz gero, ez da beharrezkoa izanen dokumentua aurkeztea.
2) Zinpeko deklarazioa edo hitzematea, horren bidez adierazteko izangaia ez dagoela diziplina espedientearen bidez inongo administrazio publikotatik bereizita eta ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko ezgaituta. Adierazpen hori egiteko, onartu beharko da eskaera telematikaz aurkezteko datu-orrian dagoen "adierazten dut" atalean zehazten dena.
3) Tasaren ordainketa, parte hartu nahi duen espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko, laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat.
4) Doktore, lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo gradudun tituluaren kopia eskaneatua, edo irakaskuntzarako baliokidetzat aitortutako beste titulu batena, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertuko dira kopia horretan, eta artxibo bakar batean aurkeztuko da.
Titulua atzerrian lortu bada, horren kopia elektronikoa eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko ECD/2654/2015 Aginduan ezarritakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.
5) Hezkuntza-administrazio eskudunak emandako zerbitzuen ziurtagiria, honako hauek adierazten dituena: izangaiaren kidegoa, arloa edo espezialitatea, erregistro pertsonaleko zenbakia eta, hala denean, jatorrizko kidegoan sartzeko eguna.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko funtzionarioak badira, ez da beharrezkoa izanen zerbitzuen ziurtagiria aurkeztea.
6) Merezimenduen frogagiriak, II. eranskineko baremoan ezarritakoaren arabera.
Merezimenduen baremoko I. apartatua (egindako lana) baloratzeari begira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko funtzionarioen zerbitzuen ziurtagiria aurkeztuko du, izangaien espediente pertsonalean dauden datuei jarraikiz.
Era berean, II. eranskinean dagoen merezimenduen baremoko III. apartatuko 2.1 azpiapartatua baloratzeko (etengabeko prestakuntza), Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko Prestakuntza Erregistroaren ziurtagirian dagoen prestakuntza ofizioz aurkeztuko du Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, parte hartzeko eskaeran berariaz eskatu beharrik gabe.
3.6. Agirien formatua eta egiaztapena.
Kopia eskaneatuak izanen dira izangaiek baldintzak, merezimenduak edo, kasua bada, arte-ikasketen arloko ikerketetarako tutoretza-gaitasuna eta prestakuntza egiaztatzeko aurkezten dituzten agiriak, salbu eta argitalpenen kasuan, II. eranskineko baremoan xedatutakoarekin bat.
Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.
Dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bada izangaietako batek ez dituela betetzen eskatzen diren betebeharrak, haren jarduerak baliogabetuko dira, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak. Era berean, baldin eta aipatu dokumentazioa aztertuta ondorioztatzen bada izangairen batek ez dituela betetzen aurkeztutako merezimenduak, egiaztatu gabeko merezimendu horiei emandako puntuazioa kenduko zaio, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.
Ezarritakoaren ondorioetarako, izangaiek parte hartzeko eskaerarekin batera aurkezten dituzten agiri guztien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak gorde beharko dituzte.
3.7. Agirien itzulpenak.
Gaztelaniara edo euskarara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko berezko hizkuntza ofizialean idatzitakoak, salbu eta euskaraz idatzita daudenak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak. Nolanahi ere, aurkezten diren itzulpenak zinpeko itzultzaileek eginak izanen dira, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.
Laugarrena.–Eskubideen ordainketa.
Funtzio publikoan sartzeko hautapen prozedura hauetan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da, onartua izateko eskatzen den espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko.
Telematika bidez ordainduko da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
Izangaiak espezialitate eta hizkuntza batean baino gehiagotan parte hartzea eskatzen badu, baina guztien ordainketa justifikatzen ez badu, edo dokumentazioa zuzentzeko fasean aurkeztutako ordainketa-gutunetan ez badu zehazten zer espezialitate eta hizkuntzatarako diren, administrazioak ofizioz onartuko du izangaia kasuan kasuko espezialitateetan, titulu honetako lehendabiziko oinarriko 2. puntuan jasotzen den hurrenkeran.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen arabera, honako hauek ez dituzte tasak ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenak; desgaitasuna frogatzen duen ziurtagiria edo irizpena aurkeztu beharko dute.
b) Hautapen probarako deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.
Langabe gisa inskribatuta egoteari buruzko baldintza kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari baimena ematen ahalko diote izangaiek informazio hori kontsultatzeko, eta, horretarako, apartatu bat gaitu da parte hartzeko eskaeran. Baimena ematea aukeratuz gero, ez da beharrezkoa izanen dokumentua aurkeztea.
Bosgarrena.–Izangaien onarpena.
1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak.
Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea iraganik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak jarraian adierazten diren zerrendak onesteko ebazpena argitaratuko du www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan:
–Prozedura bakoitzean onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Zerrenda horietan parte-hartzaileen izen-deiturak eta zein prozeduratan parte hartzen duten azalduko da, bai eta, baztertuak izanez gero, horren arrazoiak ere.
–Kasua bada, gaztelania maila neurtzeko proba egin behar duten izangaien behin-behineko zerrenda.
Behin-behineko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.
Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, kasua bada, baztertua edo ez onartua izatea eragin duen akatsa zuzentzeko. Era berean, beren datu pertsonalak ematean akatsak egin direla ohartu diren izangaiek epe horretan berean adierazten ahalko dute. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
Akatsak zuzentzeko emandako epea bukatutakoan, ebazpen bat argitaratuko da www.nafarroa.eus webgunean, deialdiaren fitxan, eta haren bidez ulertuko da eskatutakoan atzera egin dutela aurkeztutako eskaera epe barruan zuzendu ez duten edo behar bezala zuzendu ez duten izangaiek.
2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.
Aurreko apartatuan aipatutako erreklamazioak –halakorik balego– ebatzi ondoren, zerrenda hauek onesteko ebazpena emanen da:
–Prozedura bakoitzean onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera.
–Kasua bada, gaztelania maila neurtzeko proba egin behar duten izangaien behin betiko zerrenda.
Ebazpen horretan, orobat, gaztelania maila neurtzeko proba egiteko eguna eta tokia finkatuko dira, behar izanez gero.
Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.
Behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.
Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena onetsi ondotik egiaztatzen bada izangairen batek ez dituela betetzen eskatutako betebeharrak, bere jarduketak deuseztatu eginen dira, faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna galarazi gabe.
Espezialitate batean baino gehiagotan izena eman eta onartua izateak ez dio izangaiari bermatuko eskatutako espezialitate guztietara aurkeztu ahal izatea, ezartzen den hautapen prozeduraren antolaketak hori galarazten badu.
3. Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan, izangaiak onartzeko baldintza izanen da kasuan kasuko epaimahaiak baliozkotzat ematea arte-ikasketen arloko ikerketetarako tutoretza-gaitasuna eta prestakuntza justifikatzeko aurkezten den dokumentazioa. Baliozkotze hori honela eginen da:
a) Kalifikazio-epaimahaiak izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta dagokion akta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari igorritakoan, ebazpen bat onetsiko da, izangaien behin-behineko zerrenda hauek onetsiko dituena: arte-ikasketen arloko ikerketetarako tutoretza-gaitasuna eta prestakuntza egiaztatzen duten izangaien zerrenda, lehen probaren A zatiko ariketak egiteko eguna eta ordua esleitzen zaien unean egiaztatu beharko dutenena, eta, azkenik, egiaztatu ez dutenena, arrazoiak adierazita.
Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.
Behin-behineko zerrenda horiek onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.
Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta adierazitako akats formalak zuzentzeko.
b) Kalifikazio-epaimahaiak erreklamazioak eta/edo zuzenketak aintzakotzat hartu ostean, kasua bada, eta dagokion akta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari igorritakoan, ebazpen bat emanen da, izangaien behin betiko zerrenda hauek onetsiko dituena: arte-ikasketen arloko ikerketetarako tutoretza-gaitasuna eta prestakuntza egiaztatzen duten izangaien zerrenda, lehen probaren A zatiko ariketak egiteko eguna eta ordua esleitzen zaien unean egiaztatu beharko dutenena, eta, azkenik, egiaztatu ez dutenena; azken horiek hautapen prozeduratik bazter geldituko dira.
Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.
Behin betiko zerrenda horiek onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.
Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Behin betiko zerrenda horiek onesten dituen ebazpena onetsi ondotik egiaztatzen bada izangairen batek ez dituela betetzen arte-ikasketen arloko ikerketetarako tutoretza-gaitasuna eta prestakuntza egiaztatzeko baldintzak, bere jarduketak deuseztatu eginen dira, faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna galarazi gabe.
Seigarrena.–Hautapen organoak.
1. Epaimahaiak eta hautapen batzordeak.
Maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuaren 1. artikuluan eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduaren 8. artikuluko 3. puntuan ezarritakoaren arabera, nahitaezkoa da hautapen organoetan parte hartzea, eta, horrelakoetan, aipatutako foru dekretuaren arabera zehazten diren ordainak dagozkie kideei.
Epaimahaiek eta, hala badagokie, hautapen batzordeek hautatuko dituzte izangaiak.
Hautapen organoak autonomia funtzional osoz arituko dira, prozeduraren objektibotasunaren erantzukizuna izanen dute eta deialdiko oinarriak betetzen direla bermatuko dute.
Hautapen organoak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz arituko dira une oro.
Jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako, Hezkuntza Departamentuak hautapen organoen egoitza zehaztuko du.
Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez izendatuko dira epaimahaiak, eta ezberdinak izanen dira espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako. Haien osaera www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.
Espezialitate eta hizkuntza berera aurkeztutako izangai kopurua dela-eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak hala irizten badio, epaimahai bat baino gehiago izendatzen ahalko dira. Horrelakoetan, hautapen batzorde bat eratuko da. Kasu horretan, 1. epaimahaiari dagokio igotzeko hautapen prozedura eta desgaitasuna dutenentzat erreserbaturiko prozedura garatzea.
2. Epaimahaien osaera.
Epaimahaietako kideak karrerako funtzionarioak izanen dira, jardunean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan daudenak, bai irakasleen kidegokoak, bai hezkuntza-administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen iraungi beharreko kidegokoak. Mahai bakoitzean bost kide izanen dira.
Izangaiek zein kidegotan sartu nahi duten, sailkapen talde horretako edo goragoko kidego batekoak izanen dira epaimahaietako kide guztiak. Orobat, epaimahaien osaerari dagokionez, hautapen prozesua zein kidegotakoa den, kidego horretako funtzionarioak izaten ahal dira kide gehienak.
Epaimahaiak izendatzean, espezialitate-printzipioa betetzen dela zainduko da, eta, horren arabera, epaimahaikide gehienek hautapen prozesuaren xedeko espezialitateko titular izan beharko dute, eta gizonen eta emakumeen parekotasunera joko da, funtsezko arrazoi objektiboek eragozten ez badute behintzat.
Honako hauek osatuko dituzte epaimahaiak:
–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua.
–Lau epaimahaikide, zozketa publiko baten bidez aukeratuko direnak kasuan kasuko espezialitateko eta, hala badagokio, hizkuntzako funtzionario titularren artetik, edo espezialitate eta hizkuntza horiei atxikitakoen artetik, betiere jardunean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan badaude. Epaimahaikide horiek, gainera, kasuan kasuko kidegoko, espezialitateko edota hizkuntzako lanpostu batean edo kultura klasiko zein natur zientzien esparruetako lanpostuetan izan beharko dute behin-behineko edo behin betiko destinoa.
Arestian aipatutako zozketa Hezkuntza Departamentuan eginen da, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emandako jarraibideen arabera. Zenbakituko dira kasuan kasuko kidego, espezialitate eta hizkuntzako lanpostu batean behin betiko edo behin behineko destinoa duten funtzionario guztiak, jardunean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan daudenak. Ondoren, zenbaki bat aterako da ausaz, eta, hortik abiatuta, epaimahai bakoitzerako behar adina funtzionario proposatuko dira.
Epaimahaikideak izendatzean, salbuesteko arrazoitzat har daitezke:
–Heren bateko lanaldi murrizketa, gutxienez, eskatua izatea, oposizioaldia garatzen den ikasturtearen hasieratik.
–Baremazio batzordeko kide izendatua izatea.
–Sindikatu ordezkari hautatua izatea eta laneko erabateko liberazioa izatea.
–Ikastetxe bateko zuzendari izatea.
–Nafarroako Gobernuan erantzukizuneko lanpostuetan aritzea. Horrelakoetan, haien gaineko zuzendari nagusiaren txostena aurkeztu beharko dute, hautapen prozesuak irauten duen denboran lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzerik ez lukeela izanen frogatzeko.
–Dagokion espezialitate eta hizkuntzarako azken deialdian, epaimahaikide gisa parte hartu izana, beste espezialitate, hizkuntza edo irakaspostu parekatu batean.
–Ikastetxe bateko zuzendariarena ez den zuzendaritza kargu bat izatea, baldin eta behar diren epaimahaiak eratzeko funtzionario nahikoa badaude. Lehentasuna emanen zaie zuzendaritza talde bateko erdia baino gehiago epaimahaikide hautatu dituzten kasuei.
–Aldi baterako ezintasun egoeran egotea, baldin eta txosten medikoaren bidez frogatzen bada eta luze iraunen duela aurreikusten bada.
Espezialitateko titularren edo espezialitateari atxikitakoen kopuru txikia dela-eta, zozketa egitea ezinezkoa denean, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izenda ditzake epaimahaikideak funtzionario hauen artean: izangaiek zein kidegotan sartu nahi duten, horri dagokion sailkapen talde bereko edo goragoko kidegoko funtzionarioen artean.
Salbuespen gisa, horretarako justifikatutako arrazoirik baldin badago, zilegi izanen da beste hezkuntza-administrazio batzuei eskatzea kasuko espezialitateko funtzionarioak izenda ditzatela epaimahai hauetako kide izateko, epaimahaia beste espezialitate bateko funtzionarioekin osatzea edo hainbat espezialitatetarako epaimahai bakarra hautatzea, eta kasu horietan aholkulari espezialistak aukeratzen ahalko dira.
Epaimahaiko idazkari lana kidegoan antzinatasunik txikiena duenak eginen du, epaimahaiak bestelakorik erabakitzen ez badu behintzat.
Epaimahai bakoitzarentzat ordezko kideak izendatuko dira, prozedura berari jarraikiz, ahal den guztietan.
Beharrezkoa bada, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpena emanen du oinarri honetan aurreikusitako arrazoiren batengatik edo ezinbesteko arrazoi batengatik epaimahaikide izateari utzi diotenen ordez arituko diren kide berriak izendatzeko. Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.
3. Hautapen batzordeen osaera.
Izangai eta plaza kopurua dela-eta, espezialitate eta hizkuntza baterako epaimahai bat baino gehiago izendatu behar bada, hautapen batzordeak eratuko dira horietako bakoitzerako. Batzorde horiek bost kide izanen dituzte gutxienez, eta epaimahaiburuek osatuko dituzte; epaimahaiburuak bost baino gutxiago izanez gero, idazkariekin osatuko da kopuru hori, epaimahaiak izendatzeko ordenari jarraikiz, eta hala ere ezin bada, epaimahaikideekin, batzordekide guztiak lortu arte. Batzorde horren buru 1. epaimahaiko burua ariko da eta, idazkari gisa, batzordeak berak horretarako izendatzen duen kidea.
Hautapen batzordeko kide batek ezin baditu bere eginkizunak bete abstentzio edo errekusazio arrazoiak direla-eta, hautapen batzordeko kide berria aurreko paragrafoaren arabera izendatuko da.
4. Epaimahaiak eta hautapen batzordeak eratzea.
Epaimahai koordinatzaileak dei egin ondotik, epaimahaiak eta, hala bada, hautapen batzordeak eratuko dira, epaimahaiko edo batzordeko burua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez, bertan direla.
Hautapen organoak eratu ondotik, beren jarduketek balioa izan dezaten beharrezkoa izanen da burua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez, bertan egotea.
Epaimahaiek edo, halakoak daudenean, hautapen batzordeek, beren lanetarako aholkulari espezialistak eta laguntzaileak eskatzen ahalko dituzte. Horiek Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu. Lehenbizikoen eginkizuna izanen da hautapen organoko kideei aholku ematea beren espezialitateko gaien ebaluazioa egitean. Laguntzaileen eginkizuna izanen da hautapen organoei laguntzea haiek adierazten dizkieten zeregin teknikoak eginez. Jarduteko orduan, batzuk eta besteak beren eskumenetara mugatuko dira.
Epaimahaikideen betebehar funtsezkoak dira objektibotasuna, neutraltasuna eta inpartzialtasuna gordetzea hautapen prozeduran, eta isiltasun profesionalari eustea. Isiltasun profesionalari eusteko betebeharrak barne hartzen du, halaber, epaimahaikide izateagatik hautapen prozesuari buruz eskuratzen dituzten datuen, egintzen edo inguruabarren gaineko informazioa, eta esan nahi du ezin dietela datu horiei buruzko informaziorik eman epaimahaikide ez diren pertsonei.
5. Epaimahaien eginkizunak.
Epaimahaiei eginkizun hauek dagozkie:
a) Hautapen prozedurak behar bezala egiten direla zaintzea, deialdi honetan xedatutakoari jarraikiz.
b) Oposizioaldiko probak kalifikatzea. Horrez gain, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan, arte-ikasketen arloko ikerketetarako tutoretza-gaitasuna eta prestakuntza egiaztatzeko aurkezten den dokumentazioa baliozkotzea.
c) Administrazio espedientea eratzea, ematen zaizkien ereduak betez, eta behar den dokumentazio guztia prestatzea.
d) Kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako epaimahai bakarra izendatzen bada, oinarri honetako 6. apartatuaren c), d), e), f) eta g) letretan hautapen batzordeei esleitutako eginkizunak.
e) Erreklamazioen edo errekurtsoen gaineko txostena egitea, hala eskatzen denean.
Epaimahaiek behar diren antolaketa neurriak hartuko dituzte haurdun dauden emakumeek hautapen prozeduretako fase guztietan parte hartzeko modua izan dezaten, baldin eta erditze eguna bat etortzen bada oposizioaldiko probaren bat egiteko egunarekin.
Halaber, epaimahaiek ahalmena dute probetan iruzurrezko jarduketaren bat egiten duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertzeko.
6. Hautapen batzordeen eginkizunak.
Hautapen batzordeei eginkizun hauek dagozkie:
a) Epaimahaiak koordinatzea.
b) Epaimahaiek jarduteko izanen dituzten irizpideak finkatu eta homogeneizatzea.
c) Lehen probaren zati praktikoa prestatzea VI. eranskinean ezarritako zehaztapenei jarraikiz.
d) Probak kalifikatzeko irizpideak finkatzea V. eranskinean ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz.
e) Era berean, oposizioaldia hasi aurretik eta epaimahai koordinatzaileak ezarritako epeak betez, jendaurrean jarriko dituzte probak kalifikatzeko irizpideak.
f) Oposizioaldian epaimahaiek emandako puntuazioei lehiaketaldikoak gehitzea, izangaiak ordenatzea eta bi fase horiek gainditu dituzten izangaien zerrendak prestatzea.
g) Lehiaketaldia eta oposizioaldia gainditu dituzten izangaiak deklaratzea, horien zerrendak argitaratzea eta organo dei-egileari igortzea.
Hautapen prozeduretako fase guztietan, hautapen batzordeek ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen ahal diren zalantzak.
7. Epaimahai koordinatzailea.
Hautapen prozedurak behar bezala tramitatzeko eta hautapen organoek izangaiak hautatzea errazteko, epaimahai koordinatzaile bat izendatuko da, zeina epaimahaiburu-koordinatzaile batek edo batzuek eta idazkari-koordinatzaile batek edo batzuek osatuko duten, edo, hala badagokie, epaimahaiburuaren eta idazkari-koordinatzailearen albokoek. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez izendatuko da epaimahai koordinatzailea, eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.
Eginkizun hauek izanen ditu epaimahai koordinatzaileak:
a) Epaimahaiak eta hautapen batzordeak eratzen direla bermatzea.
b) Deialdi honetan ezarritako oinarriak aplikatzen direla zaintzea.
c) Solaskide gisa aritzea epaimahaien, hautapen batzordeen eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren artean.
d) Deialdi honen I. eta II. eranskin gisa erantsi diren merezimenduen baremoen II. eta III. apartatuei dagokien balorazioa egiteko irizpideak finkatzea, eta baremazio batzordeari sortzen zaizkion zalantzak argitzea.
e) Hautapen batzorde eta epaimahai guztien jarduteko irizpideak bateratzea.
f) Bermatzea espazioak eta denbora-tarteak egokiak direla desgaitasuna duten pertsonentzat, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren txostenarekin bat.
g) Epaimahaikideei entregatu beharreko dosierra ematea: legeria, aktak, izangaien zerrendak eta abar.
h) Epaimahaiei beren jardunean sortzen zaizkien gorabehera eta galderak ebaztea, haien funtzioak normaltasunez garatzeko.
i) Era berean, epaimahai koordinatzaileak hautapen organoei laguntzen ahalko die izangaien baloraziorik ez dakarten bestelako eginkizun batzuetan (eginkizun instrumentalak, osagarriak, lankidetzakoak edo laguntzakoak).
j) Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zehazten duen beste edozein eginkizun.
Epaimahai koordinatzaileak bere lanetarako laguntzaileak eskatzen ahalko ditu. Laguntzaileen eginbeharra izanen da epaimahaiei laguntza ematea, horiek adierazten dizkieten zeregin teknikoak eginez. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu.
8. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzua.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari egokituko zaio izangaiei deialdi honen I. eta II. eranskin gisa jaso diren merezimenduen baremoen I. apartatuari dagokion puntuazioa esleitzea.
Zerbitzu horrek hautapen organoek eskuordeturik eginen du balorazioa, eta, oposizioaldia bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkie.
9. Baremazio batzordea.
Baremazio batzordeari egokituko zaio izangaiei deialdi honen I. eranskin gisa erantsi den merezimenduen baremoaren II. eta III. apartatuei dagokien puntuazioa esleitzea, eta esleipen hori hautapen organoen eskuordetze bidez eginen da.
Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetako funtzionarioek osatuko dute baremazio batzorde hori, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez hautatuko dira.
Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.
Organo horrek epaimahai koordinatzaileak zehazten dituen irizpideen arabera eginen du baremazioa, eta, oposizioaldia bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkio. Hezkuntza Departamentuan izanen du egoitza batzorde horrek.
Erakunde sindikalek baremazio batzordean parte hartzen ahalko dute.
Baremazio batzordeko kide izendatzen diren funtzionarioek ez dute parte hartu beharko epaimahaiko kideak izendatzeko zozketan, oinarri honen 2. apartatuan aipatzen den horretan, salbu eta hautapen organoak eratzean espezialitate-printzipioa bermatzea ezinezkoa baldin bada.
10. Gaztelaniaren ezagutza proba ebaluatzeko epaimahaia.
Deialdiaren I. tituluko bigarren oinarriko 5. apartatuan aipatzen den proba ebaluatzeko epaimahaia kidego hauetako 3 funtzionariok, gutxienez, osatuko dute: hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoa edo Gaztelania eta Literatura espezialitateko Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa edo Gaztelania edo antzeko espezialitateko hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez izendatuko da epaimahai hori, eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ebazpena emanen du gaztelaniaren ezagutza maila egiaztatzeko proba non eta noiz izanen den iragartzeko.
Honako arau hauetan xedatutakora egokituko da gaztelania maila egiaztatzeko probaren edukia: urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretua (gerora otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuak aldatua) eta azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baitira gaztelaniaren ezagutza atzerriko hizkuntza gisa egiaztatzeko diplomak. Proban, izangaiek "gai" edo "ez gai" kalifikazioa jasoko dute, eta beharrezkoa izanen da "gai" balorazioa lortzea hautapen prozesuan segitu ahal izateko. Proba gainditzen ez dutenak edo proba egitera aurkezten ez direnak hautapen prozeduratik baztertuko dira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.
11. Abstenitzea eta errekusatzea.
Hautapen organoetako kideek ezin izanen dute bertan parte hartu baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako egoeretako batean badaude, edo deialdia argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate bereko hautaprobetarako izangaiak prestatzen aritu izan badira. Horrelakorik gertatuz gero, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari jakinarazi beharko diote. Azaldutako egoeraren batean egonez gero, horren berri eman beharko da izendapenaren ebazpena jakinarazi eta bost egun balioduneko epean.
Halaber, izangaiek hautapen organoetako kideak errekusatzen ahalko dituzte, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat gertatzen denean.
Zazpigarrena.–Hautapen prozeduren garapena.
1. Sartzeko hautapen prozedura irekien garapena eta desgaitasuna dutenentzako erreserba prozedurarena.
Hautapen prozesuak bi fase izanen ditu: batetik, lehiaketaldia, non izangaien merezimenduak baloratuko baitira deialdi honen I. eranskinean ageri den merezimendu baremoaren arabera; eta bestetik, oposizioaldia, non kontuan hartuko baitira kasuan kasuko irakaskuntza espezialitateko berariazko ezagutzak, gaitasun pedagogikoa eta irakaskuntzan aritzeko behar diren tekniken ezagutza. Halaber, praktikaldi bat egin beharko da, hautapen prozeduraren parte izanen dena.
Epaimahaikideek edozein unetan eskatzen ahalko diete izangaiei beren nortasuna froga dezatela.
Hautapen organoek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiek ere gainerako parte-hartzaileek bezalatsuko aukerak izan ditzaten ariketak egitean. Alde horretatik, pertsona horientzat, eskaeran hala adierazi dutenean, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren aldeko txostenaren arabera, behar dituzten zentzuzko egokitzapen eta doikuntzak ezarriko dira ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik.
1.1. Lehiaketaldia.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ondoren, I. tituluko seigarren oinarrian aipatutako organoek izangaiek frogatutako merezimenduak baloratuko dituzte, deialdi honen I. eranskineko baremoari jarraikiz.
Irakasle lanetan egindako zerbitzuak, prestakuntza akademikoa, etengabekoa eta beste merezimendu batzuk hartuko dira merezimendutzat.
Eskaerak aurkezteko epearen barruan alegatutako eta I. eranskinean adierazten den dokumentazioarekin batera aurkeztutako merezimenduak baizik ez dira puntuatuko.
Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak baremoko apartatu guztietako puntuazioak batuko ditu eta merezimenduen behin-behineko balorazioak onesten dituen ebazpena argitara emanen du www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan.
Interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, edo/eta merezimenduak zuzentzeko aktetan jasotzen diren akats formalak zuzendu, haiek argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean. Erreklamazioak edo akats-zuzenketak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta www.nafarroa.eus helbidean aurkeztuko dira, deialdiaren fitxan.
Era berean, Administrazioak, erreklamazioak aurkezteko ezarritako epean, ofizioz zuzentzen ahalko ditu izangaiei emandako behin-behineko puntuazioan hautemandako akatsak.
Izangairen batek ez baditu akats formalak zuzentzen epe horren barruan, ulertuko da uko egin diola akatsak zuzentzeko duen eskubideari, eta inguruabar hori deklaratzen duen ebazpena emanen da.
Izangaiek eskaerak aurkezteko epearen barruan alegatu eta justifikatu ez dituzten merezimendu berriak ez dira inoiz kontuan hartuko.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta haiek ebatzitakoan, merezimenduen behin betiko balorazioak onesten dituen ebazpena argitaratuko da. Balorazio horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.
1.2. Oposizioaldia.
Oposizioaldiak bi proba izanen ditu, biak ala biak baztergarriak. Bigarren probara pasatzeko, izangaiak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu lehenengo proban.
Ebazpen bidez dei eginen zaie izangaiei oposizioaldiko lehen proba egiteko, betiere proba baino zazpi egun natural lehenago, gutxienez.
Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoaren kasuan, izangaiei dei eginen zaie, ebazpen horren bidez, lehen probako B zatia egin dezaten eta lehen probako A zatia osatzen duten ariketak egiteko eguna eta ordua eslei dakien; kasuan kasuko epaimahaiak probaren zati hori egiteko dei eginen die ekitaldi berean. Lehenengo probaren A zatia osatzen duten ariketak egiteko deia esleipen-ekitaldi horretan jasoko dute izangaiek.
Izangaiei egin beharreko hurrengo deiak www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko dituzte epaimahaiek, deialdiaren fitxan, proba hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez. Plikak irekitzeko ekitaldi publikorako deialdia, gutxienez, hamalau ordu lehenago eginen da.
Izangaiei dei bakarra eginen zaie epaimahaien aurreko jarduketak egiteko, eta agertzen ez direnak hautapen prozesutik kanpo geldituko dira. Ondorio horretarako, ariketa kolektibo bat egiteko deia jaso dutenak epaimahaiaren aurrean agertu beharko dira deietan ezarritako orduan eta egunean. Bakarkako ariketetan, egun bakoitzerako deitutako izangaiek bertan egon beharko dute epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan. Ez aurkeztutzat joko dira hasierako deia edo proba hasteko deia egiten denean agertzen ez diren oposiziogileak.
Izangaiek oposizioaldiko proben zati edo ariketa guztietara agertu beharko dute. Horietakoren batera agertzen ez badira, baztertu eginen dira hautapen prozeduratik.
Idatzizko proba edo ariketetan izangaien anonimotasuna bermatu beharko da, eta plika sistema erabiliko da horretarako.
Proben nolakotasuna dela-eta ezin bada haietan edo haien zatiren batean izangaien anonimotasuna bermatu, kasuan kasuko proba edo ariketan ez da plika sistema erabiliko.
Epaimahaiaren iritziz izangaia identifikatzeko aukera ematen duten marka, sinadura edo seinaleak dituzten idatzizko ariketak baliogabetu eginen dira. Kasu horietan, ez da ariketa zuzenduko eta oposiziogileak 0 puntu jasoko ditu proban, hautapen prozeduratik kanpo gelditzeaz gain.
Epaimahaiaren iritziz erabat edo partzialki irakurtezinak diren idatzizko ariketetan, irakurtzen ahal diren zatiak bakarrik kalifikatuko dira.
Hautapen proba guztiak gaztelaniaz eginen dira.
Izangaiek probetan parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu eta lehenengo abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da.
Epaimahai bat baino gehiago baldin badago espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko, izangaiak alfabetikoki esleituko zaizkio epaimahai bakoitzari, honela: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak bi letra aterako ditu zozketaz, eta lehenengo abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia izanen da lehena.
Oposizioaldiko probak honako hauek izanen dira:
1.2.1. Programazio didaktikoaren aurkezpena.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez 5 egun balioduneko epea gaituko da, sartzeko hautapen prozesuan onartu diren izangaiek bigarren probaren A zatian aipatzen den programazio didaktikoa aurkez dezaten. Epe hori ez da hasiko 2026ko apirilaren 10a baino lehen.
Programazio didaktikoak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan. Programazio didaktikoak originalak eta pertsonalak izanen dira, eta izangai bakoitzak berea prestatuko du. Modu telematikoan aurkeztuko dira, dokumentu bakarrean, 20 MB-tik gorakoa ez den PDF (Portable Document Format) formatuan. Programazio plagiatuak aurkeztuz gero edo zenbait izangaik programazio didaktiko bera aurkeztuz gero, izangaia edo izangaiak hautapen prozeduratik kanpo geldituko dira.
Programazio didaktikoa entregatu ondotik, frogagiria inprimatzen ahalko du izangaiak, horixe izanen baita dokumentua aurkeztu izana justifikatzeko agiria. Frogagiri horretan, izangaiaren nortasun agiri nazionala eta izangaia identifikatzen duen eskaera zenbakia agertuko dira, eta dokumentua zein datatan eta ordutan aurkeztu den ere bai.
Kidego, espezialitate eta hizkuntza bererako programazio didaktiko bat baino gehiago aurkeztuz gero, aurkeztutako azkena besterik ez da kontuan hartuko; erregistratutako entregaren data eta ordua begiratuko dira azkena zein den zehazteko.
Programazio didaktikoa garaiz aurkezten ez dutenek uko eginen diote hautapen prozeduran parte hartzen jarraitzeko eskubideari, eta prozeduratik kanpo geldituko dira Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez. Programazioa ezin izanen da aurkeztu, inola ere, arestian aipatutakoa ez den beste bitarteko baten bidez.
Bost egun balioduneko epea bukatuta, aurkeztutako programazio didaktikoa ez da inola ere zuzentzen edo ordezkatzen ahalko.
Hautapen organoek ez dute programazio didaktikoen edukia ikusten ahalko lehenengo probaren behin-behineko kalifikazioa jarri arte.
1.2.2. Lehen proba.
Lortu nahi den espezialitatearen gaineko berariazko ezagutzak erakustea du helburu, eta bi zati izanen ditu, batera baloratuko direnak. Proba honen bi zatiak egun berean egiten ahalko dira.
Lehenengo proba hau 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta bi zatietan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da emaitza, baldin eta izangaiek gutxienez 2,5 puntu lortu badituzte zati bakoitzean. Hautapen prozeduratik bazterturik geldituko dira lehen proba honetan gutxienez ere 5 puntu lortzen ez dituztenak.
–A zatia.
Zati honetan ariketa praktiko bat eginen da, egiaztatzeko ea izangaiak lortu nahi duen espezialitateari dagozkion trebetasun teknikoak menperatzen dituen eta behar den prestakuntza zientifikoa baduen. Espezialitatearen arabera, A zati horrek bi ariketa izaten ahalko ditu, idatzizko bat eta abilezia praktikoak ebaluatzeko beste bat. Ariketa horiek momentu eta toki desberdinetan egiten ahalko dira, baina bi ariketak egiteko denbora, guztira, ez da izanen A zatirako ezarritako gehieneko denbora baino luzeagoa.
VI. eranskinean zehaztu dira proba horren espezialitate bakoitzerako zehaztapenak eta, probak idatzizko ariketa eta abilezia praktikoen inguruko ariketa izanez gero, ariketa horien haztapena.
Epaimahaiek zehaztuko dute A zatia egiteko gehieneko denbora. Nolanahi ere, ez da izango ordu kopuru hauetatik gorakoa:
- Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta irakasleen kidegoak: 3 ordu.
- Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa: 3 ordu eta erdi espezialitate guztietarako, salbu eta Konposizioaren Oinarriak eta Orkestra espezialitateetarako, horietarako gehieneko denborak 6 ordu eta 15 minutu eta 4 ordu eta 40 minutu izanen baitira, hurrenez hurren.
- Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa: ezin izanen da 4 ordutik gorakoa izan, salbu eta Orkestrako Zuzendaritza eta Jazz Konposizioa espezialitateetarako, horietarako gehieneko denbora 6 ordu izanen baita.
Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan, bakar-bakarrik horretan, izangaiek egiaztatu beharko dute arte-ikasketen arloko ikerketetarako tutoretza-gaitasuna eta prestakuntza dituztela, eta horretarako honako agirietako bat aurkeztu beharko dute, edozein dela ere:
a) Doktore titulua.
b) Ikertzeko nahikotasunaren aitorpena izatea (urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretua), edo ikasketa aurreratuak egiaztatzen dituen ziurtagiri-diploma (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua).
c) Unibertsitate masterraren titulu ofiziala, baldin eta master horrek arte-ikasketen arloko ikerketetarako tutoretza-gaitasunarekin eta prestakuntzarekin zerikusia duten moduluak edo irakasgaiak baldin baditu, eta betiere, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko oro har eskatzen denaz bestelakoa bada, edo Arte Ikasketen masterraren titulu ofiziala.
Agiri hori, edo, kasua bada, titulu horietako ikasketak egiten ari dela egiaztatzen duen agiria, eskaerak aurkezteko epean eta hirugarren oinarriak ezarritakoarekin bat erantsi beharko da.
Baldin eta izangaiek eskaerak aurkezteko epean justifikatu bazuten halako ikasketak egiten ari zirela, eta, hortaz, bosgarren oinarrian xedatutakoarekin bat, arte-ikasketen arloko ikerketetarako tutoretza-gaitasuna eta prestakuntza egiaztatu behar badute lehen probako A zatia osatzen duten ariketak egiteko eguna eta ordua esleitzen zaienean, esleipen-ekitaldi horretara eraman beharko dute ikasketa horien tituluaren kopia bat, bi aldeetatik, edo, bestela, titulu hori emateko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria. Era berean, Arte Ikasketez besteko unibertsitate masterraren titulua aurkezten dutenek tituluaren ikasketa-espediente ofiziala erantsi beharko dute; hor agertu beharko dute egindako irakasgai eta kreditu guztiek.
Tituluak atzerrian lortu badira, horien kopia eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko ECD/2654/2015 Aginduan ezarritakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.
Arte-ikasketen arloko ikerketetarako tutoretza-gaitasuna eta prestakuntza egiaztatzen ez dutenek hautapen prozeduratik bazter geldituko dira.
A zatia 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko lehenengo probaren kalifikazioaren %70 eginen du, baldin eta izangaiek gutxienez 2,5 puntu lortzen badituzte.
–B zatia.
Izangaiak erakutsi beharko du badituela lortu nahi duen irakaskuntzako espezialitaterako beharrezkoak diren berariazko ezagutzak. Izangaiak, idatziz, gai bat garatu beharko du, alegia, epaimahaiak ausaz ateratzen dituenen artean aukeratzen duena. Epaimahaiak ausaz hautatuko dituen gai horien kopurua espezialitate bakoitzeko gai zerrendan dagoen guztirako kopuruaren araberakoa izanen da.
25 gai edo gutxiago dituzten espezialitateetan, bi gairen artean aukeratuko da. 25 gai baino gehiago eta 51 gai baino gutxiago dituzten espezialitateetan, hiru gairen artean aukeratu beharko da, eta 50 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan, lau gairen artean aukeratu beharko da.
Espezialitate bakoitzean aplikatuko diren gai-zerrendak indarrean daudenak dira, eta deialdi honen IV. eranskinean agertzen dira.
Izangaiek bi ordu izanen dituzte, gehienez, B zatia egiteko.
B zatia 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko lehenengo probaren kalifikazioaren %30 eginen du, baldin eta izangaiek gutxienez 2,5 puntu lortzen badituzte.
1.2.3. Bigarren proba.
Izangaiak duen gaitasun pedagogikoa baloratuko da, bai eta irakasle lanean aritzeko behar diren teknikak noraino menderatzen dituen ere. Horretarako, programazio didaktiko bat aurkeztu eta ahoz defendatu beharko du, eta unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaldu.
Proba hau 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da (%30 A zatiari dagokio, eta %70, B zatiari), eta gainditu ahal izateko, izangaiak gutxienez ere bost puntu lortu beharko ditu.
Izangaiek ordubete izanen dute gehienez unitate didaktikoa prestatzeko. Prestaketarako denbora bukatuta, programazio didaktikoaren defentsa hasiko da (hogeita hamar minutuz gehienez) eta unitate didaktikoaren azalpena (hogeita hamar minutuz gehienez). Izangaiaren parte-hartzea bukaturik, epaimahaiak behar adina galdera egiten ahalko dizkio izangaiari programazio didaktikoaren edo unitate didaktikoaren gainean, egindako aurkezpenaren edukiarekin loturik; eztabaida horrek hamabost minutu iraunen du gehienez. Izangai bakoitzak, guztira, ordu bat eta hamabost minutu izanen ditu gehienez programazioa eta unitate didaktikoa azaldu eta defendatzeko.
Oro har, izangaiek bigarren proban parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu eta lehenengo abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da.
–A zatia. Programazio didaktiko bat aurkeztea eta defendatzea.
Izangaiak egindako programazio didaktikoa Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari aurkeztuko zaio, deialdi honen I. tituluaren zazpigarren oinarriaren 1.2.1 apartatuan ezarritako moduan eta epean.
Programazio didaktiko hori prestatzean, deialdiaren VII. eranskinean adierazten diren alderdiak jaso beharko dira. Kontuan hartu beharreko araudia deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko datan indarrean dagoena izanen da.
Programazio didaktikoa epaimahaiaren aurrean defendatuko da. Izangaiak gehienez ere hogeita hamar minutu izanen ditu azalpen hori egiteko.
Azalpena egiteko, izangaiak programazio didaktikoaren kopia bat eramaten ahalko du, aurkeztu zuenaren berdin-berdina, bai eta egoki iruditzen zaion material osagarria ere, berak ekarria.
Programazio didaktikoaren aurkezpena eta defentsa 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko bigarren probaren kalifikazioaren %30 eginen du.
–B zatia. Unitate didaktiko bat prestatzea eta azaltzea.
Izangaiak prestatu eta epaimahaiaren aurrean ahoz azaldu beharreko unitate didaktikoak izangaiak aurkeztutako programazioarekin zerikusia izan dezake, edo, bestela, norberaren espezialitatearen gai-zerrenda ofizialetik abiatuta presta daiteke, izangai bakoitzaren hautura. Lehenengo kasuan, unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak bere programaziotik hiru unitate aterako ditu zozketaz, eta horietako bat aukeratuko du. Bigarren kasuan, unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak hiru gai aterako ditu zozketaz bere espezialitatearen gai-zerrenda ofizialetik, eta horietako bat aukeratuko du.
Programazio didaktikoak ez baditu betetzen VII. eranskinean unitate didaktikoei buruz ezarritako baldintzak, unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak hiru gai aterako ditu zozketaz bere espezialitatearen gai-zerrenda ofizialetik, eta horietako bat aukeratuko du.
Unitate didaktiko hori prestatzean, deialdiaren VII. eranskinean adierazten diren alderdiak jaso beharko dira.
Unitate didaktikoa prestatu eta azaltzeko, izangaiak nahi duen material osagarria erabiltzen ahalko du, berak ekarria, eta gidoi moduko bat, alde bietatik idatzitako DIN-A4 tamainako orri batekoa edo alde bakarretik idatzitako DIN-A4 tamainako bi orrikoa gehienez; gidoi hori epaimahaiari entregatu beharko zaio azalpena bukatutakoan.
Unitate didaktikoaren prestaketa eta azalpena 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko bigarren probaren kalifikazioaren %70 eginen du.
1.3. Oposizioaldiaren azken kalifikazioa.
Fase hau osatzen duten bi probetan lortutako puntuazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da azken kalifikazioa, baldin eta proba guztiak gainditu badira.
Oposizioaldiko proben zati bakoitzaren puntuazioa ateratzeko, epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa eginen da. Epaimahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu osoko edo gehiagoko aldea baldin badago, puntuaziorik altuena eta baxuena, besterik gabe, baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioekin aterako da batezbestekoa. Epaimahaiko kide batek baino gehiagok ematen badute gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazioa, kasu horretan, gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazio bat baizik ez da baztertuko.
Oposizioaldiko proba bakoitza bukatutakoan, izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda argitaratuko da www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan. Horretarako, deialdia egin duen hezkuntza-administrazioak aurreikusitako sistemen bidez autentifikatu beharko dira izangaiak.
Aipatu puntuazioen aurrean, izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, argitalpenaren ondoko lehen egun balioduna bukatu arte. Kasu horretan, epaimahaiak erreklamazioa berrikusiko du ebaluazio irizpideen arabera, eta aztertuko du kalifikazioetan akats material edo egitezkorik, transkripziokorik edo aritmetikorik egin den.
Era berean, epaimahaiak ofizioz zuzentzen ahalko ditu izangaiei emandako behin-behineko puntuazioan hautemandako akatsak.
Erreklamazioak ebatzi ondotik, epaimahaiek izangaien zerrenda argitaratuko dute, bakoitzak lortutako behin betiko puntuazioarekin, eta izangaiek aurkeztutako erreklamazioen ebazpen akta ere bai, www.nafarroa.eus webgunean, deialdiaren fitxan.
Behin betiko puntuazioen aurrean, izangaiek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren aurrean, puntuazioak argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Errekurtso horien ebazpenean, kontuan hartuko da ageriko errorerik, arbitrariotasunik edo botere desbideratzerik ez egotea epaimahaiaren jarduketan.
Oposizioaldia gainditzen duten izangaiei baizik ez zaizkie batuko lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak.
2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegora igotzeko hautapen prozeduraren garapena.
Hautapen prozeduran lehiaketaldi bat izanen da; horretan parte-hartzaileen merezimenduak baloratuko dira eta, bereziki, egindako lana eta gainditutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, baita merezimendu akademikoak eta irakaslanaren ebaluazio positiboa ere, deialdiaren II. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera; horretaz gainera, proba bat izanen da, kasuan kasuko espezialitateko gai bati buruzko aurkezpena izanen dena, eta eduki praktikoko zati bat. Prozedura horren bidez kidegora igotzen direnek ez dute praktikaldirik egin beharko.
Epaimahaiek dei bakarra eginen diete izangaiei proba egiteko, eta agertzen ez direnak baztertu eginen dira hautapen prozesutik. Horretarako, taldekako ariketa batera deitzen diren pertsonek deialdietan zehazten diren orduan eta egunean agertu beharko dute epaimahaiaren aurrean. Bakarkako ariketetan, egun bakoitzerako deitutako izangaiek bertan egon beharko dute epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan.
Epaimahaiek aurreko paragrafoan aipatutako deiak argitaratuko dituzte www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan, horiek hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez.
Izangaiek parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu eta lehenengo abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da.
Epaimahaikideek edozein unetan eskatzen ahalko diete izangaiei beren nortasuna froga dezatela.
2.1. Lehiaketaldia.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ondoren, I. tituluko seigarren oinarrian aipatutako organoek izangaiek frogatutako merezimenduak baloratuko dituzte, deialdi honen II. eranskineko baremoari jarraikiz.
Merezimendutzat joko dira egindako lana, gainditutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, merezimendu akademikoak eta beste batzuk.
Eskaerak aurkezteko epearen barruan alegatutako eta II. eranskinean adierazten den dokumentazioarekin batera aurkeztutako merezimenduak baizik ez dira puntuatuko.
Oinarri honen 1.1 apartatuan xedatutakoa aplikatuko da honako hauei dagokienez: baremoaren atal ezberdinetako puntuazioen batura, merezimenduen behin-behineko balorazioak, horien aurkako erreklamazioak aurkezteko epea eta merezimenduen behin betiko balorazioak.
2.2. Proba.
Proba bakarra eginen da. Proba horretan, lortu nahi den irakaskuntza-espezialitatearen berariazko ezagutzak erakustea hartuko da kontuan, baita izangaien baliabide didaktiko eta pedagogikoak egiaztatzea ere.
Probak bi zati izanen ditu: espezialitateko gai baten azalpena eta zati praktikoa.
Espezialitateko gai bat ahoz azaldu beharko da, eta, ondoren, horren gaineko eztabaida egin, hori ere ahoz. Gai hori izangaiak aukeratuko du, espezialitateko gai-zerrendatik zozketaz aterako diren zortzi gairen artean. Oposiziorako erabiltzen den titulazio akademikoa eta lortu nahi den espezialitatea bat badatoz, gai hori epaimahaiak zozketaz ateratako bederatzi gairen artetik aukeratuko du izangaiak. Azalpena osatzeko, planteamendu didaktiko bat eginen da, izangai bakoitzak libreki hautatutako ziklo edo ikasmaila jakin bati buruz.
Izangaiak bi ordu izanen ditu ariketa hau prestatzeko, eta egokia iruditzen zaion material osagarria erabiltzen ahalko du, berak ekarrita. Halaber, azalpenean, aldez aurretik prestaketan egindako gidoi baten laguntza izaten ahalko du. Gidoi hori ez da izanen bi aldetatik idatzitako DIN-A4 tamainako orri bat edo alde bakarretik idatzitako DIN-A4 tamainako bi orri baino luzeagoa, eta epaimahaiari entregatuko zaio proba bukatzean. Gaiaren azalpena eta planteamendu didaktikoa egiteko berrogeita bost minutu izanen ditu gehienez. Eztabaidak hamabost minutu iraunen du gehienez.
Igotzeko prozedura honen eduki praktikoaren zatia VI. eranskinean ezarritako zehaztapenen araberakoa izanen da, eta sartzeko prozeduraren lehenengo probaren A zatiarekin bat etorriko da. Kontuan hartu beharreko araudia deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko datan indarrean dagoena izanen da.
0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da proba, eta izangaiek gutxienez ere bost puntu lortu beharko dituzte proba gainditzeko. Puntuazioa honela banatuko da: zati praktikoak %70 izanen du, eta gaiaren azalpenaren eta eztabaidaren zatiak, %30.
Probaren puntuazioa ateratzeko, epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa eginen da. Epaimahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu osoko edo gehiagoko aldea baldin badago, puntuaziorik altuena eta baxuena, besterik gabe, baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioekin aterako da batezbestekoa. Epaimahaiko kide batek baino gehiagok ematen badute gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazioa, kasu horretan, gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazio bat baizik ez da baztertuko.
Proban 5 puntu edo gehiago lortu dituztenen kasuan soilik batuko dira lehiaketaldiko eta probako puntuazioak.
2.3. Otsailaren 5eko 182/1993 Errege Dekretuak ezartzen duenez, nazioarteko erakundeetako funtzionarioak izan eta Espainiako nazionalitatea duten izangaiak salbuetsirik egonen dira ariketa jakin batzuk egitetik, baldin eta aipatu errege dekretu horren bidez sortutako Homologaziorako Batzorde Iraunkorrak uste badu ariketen bidez egiaztatu nahi diren ezagutzak dagoeneko eskatu zitzaizkiola kasuan kasuko nazioarteko erakundeko jatorrizko lanpostuan jarduteko.
Horretarako, otsailaren 5eko 182/1993 Errege Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitako homologazio ziurtagiria aurkeztu beharko da, izangaiak hautapen prozesuan parte hartzeko aurkezten duen eskaerarekin batera.
Salbuetsitako ariketetan, deialdiak ariketa gainditzeko eskatzen duen gutxieneko kalifikazioa emanen zaie izangaiei.
Interesdunek zilegi izanen dute kalifikazio horri uko egin eta salbuetsi direneko ariketetan parte hartzea, sarrera libreko edo desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduran parte hartzen duten gainerako izangaien baldintza beretan. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta ondoko hiru egun baliodunean egin beharko da ukoa. Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduko zaizkio uko egite horiek.
Zortzigarrena.–Oposizio-lehiaketa gainditzea.
1. Sartzeko prozedura irekia eta desgaitasuna dutenentzako erreserbarena.
Hautapen organoek oposizio faseko eta lehiaketa faseko puntuazio globalen arabera ordenatuko dituzte izangaiak, eta hautatuak izanen dira kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko prozedura bakoitzean iragarritako plaza kopurua bezalako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa duten izangaiak.
Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen haztapena, oposizio-lehiaketaren puntuazio orokorra ezartzeko, honako hau izanen da: bi heren, oposizioaldirako, eta heren bat, lehiaketaldirako.
2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegora igotzeko prozedura.
Prozedura hau gainditzeagatik hautatua izateko, proba gainditu duten izangaiak lehiaketaldian eta proban lortutako guztizko puntuazioaren arabera ordenatuko dira, eta dagokion kidego, espezialitate eta hizkuntzan iragarritako plaza kopurua bezalako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa duten izangaiak hautatuko dira.
Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen haztapena, oposizio-lehiaketaren puntuazio orokorra ezartzeko, honako hau izanen da: %55 oposizioaldirako eta %45 lehiaketaldirako.
3. Hautatutako izangaien zerrendak argitaratzea.
Oposizioaldiaren eta lehiaketaldiaren balorazioa egin ondoren, hautapen prozesu bakoitzean bi faseak gainditu dituzten izangaien zerrenda prestatuko dute hautapen organoek, puntuaziorik handienetik txikienera ordenatuak, hamar milarenera bitarteko hurbilpena eginda, gero oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak batzeko, izangaiak lortutako guztirako puntuazioen arabera ordenatzeko, bi faseak gainditu dituzten izangaiak aldarrikatzeko, zerrendak argitaratzeko eta organo dei-egileari igortzeko.
Hautapen prozedurak gainditu dituzten izangaiak zehaztu ondoren, hautapen organoek zerrenda bakar bat prestatuko dute. Lehenik, igotzeko prozedurako izangaiak agertuko dira, eta bigarrenik, sartzeko prozedura irekikoak. Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozedurako izangaiak bigarren multzoan sartuko dira, eta bere puntuazioaren arabera ordenatuko dira. Multzo bakoitzean, hautatutako izangaiak oinarri honetan ezarritakoaren arabera ordenatuko dira.
Zerrenda horretan berdinketarik gertatuz gero, horien artean lehentasuna zeinek duen zehazteko irizpide hauek hartuko dira aintzat:
Sartzeko prozedura irekian eta desgaitasuna dutenentzako erreserbako prozeduran lehiatzen diren izangaien kasuan:
1) Oposizioaldian puntuaziorik handiena.
2) Oposizioaldiko proba bakoitzean puntuaziorik altuena atera duena, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.
3) Puntuaziorik handiena merezimenduen baremoko apartatuetan, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.
4) Puntuaziorik altuena merezimenduen baremoko azpiapartatuetan, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.
Irizpide horiek aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak bosgarren irizpide bat aplikatuko du; hots, zozketa eginen du puntuazio berbera duten izangaien artean.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegora igotzeko prozeduran lehiatzen diren izangaien kasuan:
1) Proban puntuaziorik handiena.
2) Puntuaziorik handiena merezimenduen baremoko apartatu bakoitzean, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.
3) Puntuaziorik altuena merezimenduen baremoko azpiapartatuetan, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.
Irizpide horiek aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak laugarren irizpide bat aplikatuko du; hots, zozketa eginen du puntuazio berbera duten izangaien artean.
Sartzeko hautapen prozedura irekia gainditu duten izangaiak zehaztean, prozedura horri hasiera batean esleitutako plazei igotzeko prozeduran eta desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba prozeduran hutsik gelditu diren plazak gehituko dizkiete hautapen organoek.
Inolaz ere ezin izanen da aldarrikatu espezialitate eta hizkuntza bakoitzean deialdian sartutako plaza kopurua baino izangai gehiagok gainditu dituztela oposizioaldia eta lehiaketaldia.
Espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera probak gainditzen dituztenen zerrenda bakarrak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dira. Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan. Zerrenda horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Aurrekoa gorabehera, baldin eta hautapen organoek deialdiko plaza adina izangai izendatzea proposatzen badute eta hautatutako izangairen batek uko egiten badio plazari 2026ko abuztuaren 31ra arte, egun hori barne, plaza kopurua betetzen dela ziurtatzearren, deialdia egin duen organoak zilegi izanen du gaindituen zerrenda osagarri bat onestea epaimahaiak proposatutakoen ondoren dauden izangaiekin (oinarritzat hartuko da izangaien puntuazioak batzeko aktan duten hurrenkera), praktiketako funtzionario izendatuak izan ahal daitezen. Hori Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez eginen da, eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.
Oposizioaldia eta lehiaketaldia gainditu dituzten izangai hautatuen zerrendak argitaratzen direnetik hasita, izangai hautatuek bost egun balioduneko epea izanen dute Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkezteko, deialdiaren web fitxaren bitartez, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluaren arabera.
4. Oposizio-lehiaketa gainditzea espezialitate, hizkuntza edo kidego batean baino gehiagotan:
Hautapen prozeduren antolaketa sistemak ahalbidetzen badu izangaiek kidego, espezialitate eta hizkuntza batean baino gehiagotan parte hartzea, egoera hauek suertatzen ahal dira:
–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan sartzeko oposizio-lehiaketa kidego bereko bi espezialitatetan edo gehiagotan gainditzen duten izangaiek espezialitateetako eta hizkuntzetako bat aukeratu beharko dute, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskaera baten bidez, eta, horrela, gainerako espezialitate eta hizkuntzetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko eginen diete. Eskaera hori bost egun balioduneko epean igorri beharko dute, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita. Aukera hori baliatu ezean, ulertuko da oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten espezialitatea eta hizkuntza aukeratzen dituztela. Puntu berdinketa gertatuz gero, deialdiaren I. tituluko lehenengo oinarriko 2. apartatuan agertzen den espezialitatearen eta hizkuntzaren araberako ordenari jarraikiko zaio.
–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan sartzeko oposizio-lehiaketa kidego batean baino gehiagotan gainditzen duten izangaiek kidego horietako batean praktiketako funtzionario izenda ditzatela eskatu beharko dute, eta beste irakasleen kidegoko hautapen prozeduran parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko eginen diete. Horretarako, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari eskaera bat igorri beharko diote bost egun balioduneko epean, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita. Aukera hori baliatu ezean, ulertuko da oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten espezialitatea eta hizkuntza aukeratzen dituztela. Puntu berdinketa gertatuz gero, deialdiaren I. tituluko lehenengo oinarriko 2. apartatuan agertzen den espezialitatearen eta hizkuntzaren araberako ordenari jarraikiko zaio.
–Deialdi honen bidez onetsitako oposizio-lehiaketa gainditzen duten izangaiek beste hezkuntza-administrazio bateko oposizio-lehiaketa ere gainditzen badute, kidego berean edo beste batean sartzeko, eta hautatzen badute beste hezkuntza-administrazio horretan praktiketako funtzionario izendatuak izatea, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskaera bat aurkeztu beharko dute bost egun balioduneko epean, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita, deialdi honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko egiteko. Uko egiten ez badiote, praktiketako funtzionarioei destinoa esleitzeko ekitaldi publikoan parte ez hartzeak edo beste hezkuntza-administrazio batean praktiketako funtzionario izateko izendapena onartzeak esan nahiko du oposizio-lehiaketa honi isilbidez uko egiten diotela.
5. Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduraren bidez hautatzen diren izangaien bateragarritasunari buruzko txostena.
%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak, desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduraren bitartez hautatuak izanez gero, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, beren desgaitasun maila eta gainditutako oposizio-lehiaketaren kidegoari eta espezialitateari dagozkien lan eta eginkizunetan aritzeko gaitasuna bateragarriak diren baloratzeko.
Txostenean izangaia bateraezina dela adierazten bada, izangaiak oposizio-lehiaketan parte hartu izanaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu.
Bederatzigarrena.–Praktiketako funtzionarioak izendatzea.
1. Hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak (salbuetsita ez badaude, edo salbuetsita egon arren praktiketara joateko erabakia hartzen badute), eta praktikak egiteko destinoa emanen die zerbitzuaren beharrak kontuan izanik, lortu duten kidegoko, espezialitateko edo hizkuntzako plaza hutsetan edo behin-behineko ordezkapenetan edo, bestela, kidego bereko edo irakasleen beste kidego batzuetako antzeko espezialitateetan.
Praktikaldia egiteko destinoa telematikaz hautatuko da, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ebazpen bidez zehazten duen prozeduraren bidez.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegora igotzeko prozeduraren bidez hautatzen diren izangaiek, baldin eta praktikaldia egitea hautatzen badute, lehentasuna izanen dute destinoak lortzerakoan, deialdi honetako plazetan sartzeko prozedurako izangaien aurretik, eta esleipen hori hautapen prozeduretan lortutako puntuazioari jarraikiz eginen da.
Izendapenaren ebazpenean adierazitako egunean hasi beharko dute ikastetxeetan praktikaldia egiten.
Praktikaldia egiteko esleitzen diren destinoak behin-behinekoak izanen dira.
Praktiketako funtzionario izateko izendapena jaso eta karrerako funtzionario izendatu bitartean, izangaiek praktiketako funtzionarioen araubide juridiko-administratiboa izanen dute, baldin eta irakasle lanpostu batean aritzen badira.
2. Ez dute praktikaldia egin beharko igotzeko hautapen prozeduraren bidez hautatzen diren izangaiek.
Praktikalditik salbuetsi diren izangai hautatuek jatorrizko kidegoetan jarraituko dute, hautapen prozeduretako espedienteak onetsi eta ondoren karrerako funtzionario izendatu bitartean.
Hala ere, praktikaldia egitetik salbuetsitako izangaiak praktiketako funtzionario izenda daitezke; horretarako, eskaera egin beharko zaio Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari onartutako izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratu eta bost egun balioduneko epean. Izangai horiei ez zaie praktikaldiaren ebaluaziorik eginen, eta praktiketako funtzionario egoeran segituko dute harik eta hautapen prozeduren espedienteak onetsi eta ondoren karrerako funtzionario izendatu arte.
Halaber, hautatutako izangaiek frogatzen badute gutxienez ere ikasturte bat eman dutela karrerako irakasle funtzionario gisa zerbitzu ematen, praktikaldiaren ebaluaziotik salbuetsita egonen dira. Izangai horiek inguruabar hori jakinarazi beharko dute, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari eskaera bat igorriz. Horretarako, bost egun balioduneko epea izanen dute, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita.
3. Praktiketako funtzionario izendatutako izangaiak eta, praktikaldia egitetik salbuetsita egonda, jatorrizko kidego edo lanpostuetan gelditzea aukeratu duten izangai hautatuak beharturik egonen dira lehenbiziko behin betiko destinoa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen duen ikastetxeren batean eskuratzera. Plazak betetzeko lehiaketetan parte hartu nahi izanez gero, kasuan kasuko deialdiek xedatzen dutenari jarraikiko zaio.
Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, igotzeko hautapen prozeduraren bidez hautatzen diren izangaiek, baldin eta, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan, behin betiko moduan eta kidego eta espezialitate berean zerbitzuak ematen ari badira, destino berean segitzea aukeratzen ahalko dute. Aukera hori bost egun balioduneko epean egin beharko dute, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita.
Aukera hori adierazten ez badute, ulertuko da jatorrizko kidegoan esleiturik duten destinoan berean gelditzeari uko egiten diotela eta, orduan, apartatu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie.
Hamargarrena.–Praktikaldia.
1. Praktikaldiaren xedea da hautatutako izangaiek irakaskuntzarako gaitasuna ba ote duten egiaztatzea.
2. Praktikaldiaren barrenean, izangaiek zuzeneko irakaskuntzako aldi bat eta zenbait prestakuntza ikastaro egin beharko dituzte.
3. Praktikaldia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez arautuko da. Ebazpen horrek honako alderdi hauek bilduko ditu, besteak beste:
–Praktikaldia noiz hasiko den eta zenbat iraunen duen.
–Irakasle baten tutoretzapean eginen da, eta kalifikazio batzorde batek ebaluatuko du "gai" edo "ez gai" adierazita.
–Praktiketako funtzionario batek aldi baterako ezintasuna badu, erditzeagatiko lizentzia ordaindua badu, ama biologikoa ez den gurasoaren baimena badu edo antzeko egoeraren batean badago, edo eszedentzia berezian badago, eta horrek praktikaldia normaltasunez egitea edo hura ebaluatzea galarazten badio, funtzionario horrek kalifikazio batzordeari eskatzen ahalko dio praktikaldia atzeratu diezaiola. Izangaiak praktikaldia hurrengo urtean egin dezala proposa dezake kalifikazio batzordeak, behin bakarrik. Horrelakoetan, 2026-2027 ikasturtean praktikaldian benetan egindako denbora hurrengo ikasturtean aintzat har diezaiotela erabaki dezake.
4. Praktikaldian "ez gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Horretarako, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpen arrazoitua emanen du.
5. Praktikaldian zehar, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua harremanetan jarriko da sarrerako hautapen prozeduren ondorioz praktiketako funtzionario direnekin, egiaztapen txosten bat egiteko; txosten horrek frogatu beharko du izangaiek ez dutela irakaskuntzan aritzea eragozten dien eritasunik edo gabezia fisiko edo psikikorik. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari igorriko dio.
Ezin bada egiaztatu praktikako funtzionario batek gaitasun nahikoa duela irakaskuntzan aritzeko, betiere aurreko paragrafoaren arabera, karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko ditu, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emanen duen ebazpenaren bidez.
Hamaikagarrena.–Karrerako funtzionarioen izendapena.
1. Praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
2. Halaber, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioari igorriko zaizkio hautatutako izangaien zerrendak, kasuan-kasuan dagokion kidegoko karrerako funtzionarioen titulua eman dezan: Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegokoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegokoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegokoa edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegokoa.
3. Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egin den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira; izan ere, karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.
4. Hautapen prozedurak gainditzen dituzten izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan izan beharko dute lehenbiziko behin betiko destinoa, hautapen prozesua egin zuten kidego, espezialitate eta hizkuntza berean, eta, horretarako, ondoren onesten diren lekualdatze-lehiaketetan parte hartu beharko dute. Betebehar horretatik salbuetsirik daude igotzeko hautapen prozedura gainditu ondoren destinoa I. tituluko bederatzigarren oinarrian xedatutakoaren arabera berretsi duten funtzionarioak.
Hamabigarrena.–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak.
Irakasleen kidegoetan sartzeko oposizio-lehiaketa bukatu ondoren sortzen diren aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak arau honi jarraikiz kudeatuko dira, alderdi guztiei dagokienez: Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasleen lanpostuak aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituen foru agindua, zerrenda horiek sortzen diren unean indarrean dagoena.
Hamahirugarrena.–Hautapen prozeduran aurkeztutako dokumentazioa.
Ez da itzuliko izangaiek oposizioaldian aurkeztutako ezein dokumentazio, hautapen prozeduraren espedientea osatzen baitute, sartzeko prozeduran aurkeztutako argitalpenak salbu. 2026ko abenduan zehar, Hezkuntza Departamentuko Hautatze Prozeduren Atalean jasotzen ahalko dituzte argitalpenak izangaiek. Jasotzen ez badira, izangaiak agiri horiek berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.
Hamalaugarrena.–Profilak egiaztatzea.
Kasu guztietan, prozedura horietarako aurkeztutako titulazioen eta/edo merezimenduen ondoriozko profilak ofizioz egiaztatuko zaizkie hautapen prozeduran parte hartzeko eskaerak aurkezteko epean profilen titulazioren bat aurkeztu duten izangaiei, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 13ko 36/2022 Foru Aginduarekin bat.
Behar den berariazko profilarekin identifikatuko dira, orobat, Hezkuntza Departamentuan hori lehenago egiaztatu zuten izangaiak.
Hamabosgarrena.–Errekurtsoak.
Epaimahaiek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Ebazpen honen eta bere aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
Iruñean, 2025eko azaroaren 11n.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
I. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA, KIDEGO HAUETAN SARTZEKO: MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO KATEDRADUNEN KIDEGOA, MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA, ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEEN KIDEGOA ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO LANTEGIKO MAISU-MAISTREN KIDEGOA
Merezimenduen balorazioan, izangaiek 10 puntu lortzen ahalko dituzte gehienez.
I. apartatua.–Irakasle lanetan emandako zerbitzuak (5,000 puntu gehienez).
MEREZIMENDUAK | PUNTUAK | FROGAGIRIAK |
1.–IRAKASLE LANETAN EGINDAKO ZERBITZUAK | (5,000 puntu gehienez) | |
1.1. Izangaiak helburu duen kidegoko espezialitateetan, ikastetxe publikoetan, irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko: | 1,000 puntu | Hezkuntza-administrazioko organo eskudunak emandako ziurtagiria edo zerbitzu orria. Kasu guztietan adierazi behar da zein kidegotarako izendatu zen, edo haren kode ofiziala, baita zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak ere. Ez dira onartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak uzteko orriak. Ziurtagiri horietan adierazten bada zerbitzuak eman direla publikoak ez diren ikastetxeetan, zerbitzu horiek beste ikastetxe batzuetan emandakotzat baloratuko dira, hots, 1.3 edo 1.4 azpiapartatuetan ezarritakoaren arabera, kasuan-kasuan. Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako eman badira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, parte hartzeko eskaeran berariaz eskatu beharrik gabe. Beste hezkuntza-administrazio batean emandako zerbitzuak, ordea, beti egiaztatu beharko dituzte izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zerbitzu horiek antzinatasunerako aitortu baditu ere. Interesdunek berariaz eskatu beharko dute Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Nafarroako Zuzendaritza Probintzialaren zerbitzura 1990eko urriaren 1a baino lehen egindako zerbitzuen ziurtagiria. |
Azpiapartatu honetan aipatzen diren plazetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: | 0,0833 puntu | |
1.2. Izangaiak helburu duen kidegokoak ez diren espezialitateetan, ikastetxe publikoetan, irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko: | 0,500 puntu | |
Azpiapartatu honetan aipatzen diren plazetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: | 0,0416 puntu | |
1.3. Izangaiak helburu duen kidegoko hezkuntza maila edo etapa bereko espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko: | 0,500 puntu | Ikastetxearen ziurtagiria, edo hura emateko eskumena duen organoarena, Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana, bertan espezialitatea, hezkuntza maila eta zerbitzuen benetako iraupena ageri direla, hasi eta bukatu zireneko data zehatzak adierazita. Ziurtagiri horiei oniritzia emateko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak lan bizitzari buruzko txosten eguneratua eta kontratuak aurkez ditzatela eskatuko die interesdunei. Unibertsitateko irakasle gisa egindako lana frogatzeko, unibertsitatearen ziurtagiria beharko da, honako hauek adieraziko dituena: zerbitzuak noiz hasi eta bukatu ziren, data zehatzak adierazita, eta zerbitzu horiek irakasle gisa eman dituela. Gaur egun funtzionamenduan ez dauden ikastetxeetan egindako zerbitzuak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako ziurtagiri baten bidez justifikatzen ahalko dira, unitate eskudunean dauden datuetan oinarriturik. |
Azpiapartatu honetan aipatzen diren plazetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: | 0,0416 puntu | |
1.4. Izangaiak helburu duen kidegoko hezkuntza maila edo etapakoak ez diren espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko: | 0,250 puntu | |
Azpiapartatu honetan aipatzen diren plazetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: | 0,0208 puntu | |
I. apartatua osatzen duten xedapenak: 1. Apartatu honen ondorioetarako, gehienez ere bost urte baloratuko dira, eta urte bakoitza aurreko azpiapartatuetako bakar batean baloratuko da. Betiere, interesdunaren aldeko balorazio onena duten urteak zenbatuko dira. Egindako zerbitzuak hilabete osoekin bat etortzen ez badira, emandako zerbitzuen egunak pilatuko dira, 30 eguneko epeetan. Zerbitzuak lanaldi osora iristen ez diren lanaldietan egin badira, ez da murrizketarik aplikatuko irakasle lanetan egindako lanaren balorazioan. 2. Hona hemen definizio batzuk: –Ikastetxe publikoak (1.1 edo 1.2 azpiapartatuak, dagokion moduan): sare publikoan integraturiko ikastetxeak, hezkuntza-administrazioek sortu eta finantzatuak, alegia, Estatuko Administrazioan eta autonomia erkidegoetakoan hezkuntza arloan eskudunak diren departamentu edo kontseilaritzek sortu eta finantzatuak. Ikastetxe publikoak dira, orobat, Espainiar Estatuak atzerrian dituen ikastetxeak. –Beste ikastetxe batzuk (1.3 edo 1.4 azpiapartatuak, dagokion moduan): titulartasun pribatuko ikastetxeak, hezkuntzakoak ez diren administrazioen mendekoak (esate baterako, Toki Administrazioaren mendekoak), unibertsitate publikoak eta pribatuak eta atzerriko ikastetxeak. | ||
3. Ez dira kontuan hartuko interesdunek izenpetutako kontratuen eskaneatutako kopien bidez soilik frogatzen diren zerbitzuak, ezta ikastetxe pribatuek edo udal ikastetxeek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat eman dituela agertzen ez bada. 4. Ziurtagiriak ez dira kontuan hartuko baldin eta ez badituzte adierazten zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak (eguna, hilabetea eta urtea), nahiz eta bertan adierazi zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela. 5. Zerbitzuak zein kidego edo mailatan eman diren zehazten ez bada, beste kidego edo hezkuntza maila batean emandakotzat joko dira. 6. Atzerrian, Espainiako Estatuaren titulartasunekoak ez diren atzerriko ikastetxeetan emandako zerbitzuak 1.3 edo 1.4 apartatuen arabera baloratuko dira, eta kasuan kasuko herrialdean hezkuntza arloan eskudun den ministerioak edo Espainiar Estatuak Atzerrian duen Administrazio Orokorrak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Bertan honako hauek adierazi beharko dira: eman den hezkuntza maila eta irakasgaia, zerbitzuen iraupena eta horiek hasi eta bukatu ziren data zehatzak. Hezkuntza maila edo irakasgaia frogatzen ez bada edo izangaiak hautatutako kidegoko espezialitateetako batekoa ez bada, ulertuko da zerbitzuak beste hezkuntza maila edo kidego bateko espezialitateetan eman direla. Ziurtagiri horiek gaztelaniazko itzulpenarekin batera aurkeztu beharko dira. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek. 7. Ikastetxe publikoetan Erlijioko irakasle gisa emandako zerbitzuak hezkuntza-administrazio eskudunak emandako egiaztagiriaren bidez frogatuko dira, eta 1.2 apartatuan zenbatuko dira. Egiaztagirian zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak jaso beharko dira, bai eta zerbitzuen hezkuntza etapa ere. Zerbitzu horiek ikastetxe publikoak ez diren beste ikastetxe batzuetan eman badira, ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana, eta hartan jaso beharko dira emandako hezkuntza maila edo etapa eta zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak. 1.4 apartatuan zenbatuko dira. 8. Apartatu honen ondorioetarako, puntuak ezin izanen dira pilatu zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira. | ||
II. apartatua.–Prestakuntza akademikoa (gehienez ere 5,000 puntu).
MEREZIMENDUAK | PUNTUAK | FROGAGIRIAK |
2.–PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA | Gehienez ere 5,000 puntu | |
2.1. Alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea: | ||
Azpiapartatu honetan baloratuko da alegatutako tituluari dagokion ikasketa-espedienteko batez besteko nota soilik. Titulu horrek bat etorri beharko du izangaiak sartu nahi duen kidegorako oro har eskatzen den titulazio mailarekin. Honela baloratuko da: 0tik 10erako eskala eta 0tik 4rako eskala | Ziurtagiri akademiko pertsonalaren fotokopia, non titulazioan lortutako batez besteko nota agertuko baita. Betiere, aurkeztutako ziurtagiri akademikoan ageri den batez besteko nota hartuko da kontuan. | |
6tik 6,99ra eta 1,5etik 1,99ra | 1,000 puntu | |
7tik 8,49ra eta 2tik 2,74ra | 1,250 puntu | |
8,5etik 10era eta 2,75etik 4ra | 1,500 puntu | |
1. Baliokidetzat jotako titulazioen batez besteko nota bakarrik zenbatuko da baldin eta izangaiak titulazio horiek alegatzen baditu kidegoan sartzeko eta orokorki eskatzen den titulazioa aurkezten ez badu. 2. Batez besteko nota zenbakien bidez adierazten ez bada, baliokidetza hauek aplikatuko dira: –Nahikoa: 5,5 puntu. –Ongi: 6,5 puntu. –Oso ongi: 7,5 puntu. –Bikain: 9 puntu. –Ohorezko matrikula: 10 puntu. 3. Ikasketa-espedientean ez bada berariaz agertzen batez besteko nota edo ziurtagiri akademiko pertsonala aurkezten ez bada, eta, horren ordez, tituluaren kopia eskaneatua aurkezten bada, ulertuko da izangaiaren batez besteko nota Nahikoa dela. Ikasketa-espediente horretan hitzezko eta zenbakien bidezko kalifikazioa agertzen bada batez besteko nota adierazteko, zenbakien bidezkoa hartuko da kontuan. 4. Ikasketa-espedienteko batez besteko nota aurkeztea ezinezkoa bada, titulazioari dagokion ikasketa planaren ondorioz ikastetxeak hura kalkulatzerik ez duelako, irizpide hauen arabera kalkulatuko da espediente akademikoaren batez besteko nota: a) Irakasgaien arabera antolatutako ikasketa planak direnean, batez besteko nota ateratzeko, puntuazio guztien batuketaren emaitza zati irakasgaien kopurua eginen da. Kredituen bidez antolatutako ikasketa planak direnean, izangaiaren ikasketa-espedienteko batez besteko puntuazioa ateratzeko formula hau erabiliko da: izangaiak lortutako kredituen batura, horietako bakoitza kasuko kalifikazioen balioarekin biderkatuta, zati guztira lortutako kreditu kopurua. b) Irakasgaien puntuazioak zenbaki bidez adierazita ez badaude, lehen aipatutako baliokidetasunak aplikatuko dira. c) Ondorio hauetarako, praktikaldiaren nota irakasgai batena balitz bezala hartuko da. d) Espedientean irakasgai baliozkotuak edo "gai" kalifikazioa dutenak azaltzen badira, ez dute inolako baliorik izanen, lehiakideak aurkezten ez badu baliozkotutako edo "gai" gisa kalifikatutako irakasgaiaren zenbakizko balioa azaltzen duen ziurtagiria. e) Ikasketa-espedienteko batez besteko nota ateratzeko, ez dira inola ere kontuan hartuko karrera-bukaerako proiektuen, tesinen edo antzekoen kalifikazioak. f) Ikasketa planaren barrenean ez dauden prestakuntza jardueren bidez lortutako kredituak ez dira zenbakitara ekarriko, eta ez dira aintzat hartuko ikasketa-espedienteko batez bestekoa ateratzeko. g) Bi ziurtagiri hauek bidali beharko dira: –Ziurtagiri akademiko pertsonala. –Ikasketak egin zituen ikastetxearen ziurtagiria, titulazioari dagokion ikasketa planaren ondorioz ikastetxeak batez besteko nota kalkulatzerik ez duela adierazten duena. 5. Titulua atzerrian lortu duten izangaiek, ikasketa-espedientea baloratu ahal izateko, Tituluaren Europako Osagarria eta/edo titulua lortu den herrialdeko hezkuntza-administrazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, non adierazi beharko baita karreran lortutako kalifikazioen araberako batez besteko nota, eta, horrez gainera, kasuan kasuko kalifikazio sistemaren arabera lor daitezkeen gehieneko eta gutxieneko kalifikazioak, Espainiako kalifikazio sistemarekiko baliokidetasuna zehaztearren. Gainera, "Atzerriko ikastetxeetan egindako unibertsitate ikasketen espedienteetako batez besteko notak baliokidetzeko aitorpena" aurkeztu beharko dute, zeina, bat etorriz Politika Unibertsitarioaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko martxoaren 21eko eta 2016ko uztailaren 21eko ebazpenetan xedatutakoarekin, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Ministerioaren azpiegoitza elektronikoan lor baitaiteke dohainik, esteka honen bidez: https://universidades.sede.gob.es/pagina/index/directorio/Equivalencia–notas–medias. | ||
2.2. Graduatu ondokoak, doktoretza eta aparteko sariak: | ||
2.2.1. Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma bakoitzagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizial bakoitzagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren arabera, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera edo irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, baldin eta titulu horiek irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa eskatu ez badira: | 1,000 puntu | Titulu ofizialaren kopia, ziurtagiri akademikoarena edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiriarena, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Ikertzeko nahikotasunari edo ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomari dagokionez: –Unibertsitatearen ziurtagiria, ikertzeko nahikotasuna aitortzen duena, baldin eta urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuaren arabera eskuratu badu. |
–Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma, baldin eta ikasketa horiek apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren arabera egin baditu. Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren kopia eskaneatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. | ||
2.2.2. Doktore titulu bakoitzagatik: | 1,000 puntu | Titulu ofizialaren kopia, ziurtagiri akademikoarena edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiriarena, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. |
2.2.3. Doktoretzan lortutako sari berezi bakoitzeko: | 0,500 puntu | Frogagiria. |
1. Azpiapartatu honetan ez dira baloratuko graduondoko ikastaroak, espezializazio ikastaroak eta unibertsitate-adituen ikastaroak, ez eta unibertsitateek beren autonomia erabiliz ematen dituzten bestelako unibertsitate-titulu ez-ofizialak ere (berezko tituluak). 2. Azpiapartatu honetan ez da baloratuko irakaskuntzan jarduteko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala, baldin eta titulazio hori izangaia lehiatzen den kidegoan sartzeko deialdian parte hartzeko exijitzen bada. 3. Atzerrian lortutako tituluak homologatuak egon beharko dira, edo unibertsitateko titulazio eta maila ofizialen balio berekotzat aitortuak, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz. 4. Ez dira baloratuko titulu batek Goi mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila baliokidetzeko emandako ziurtagiriak (azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren arabera emanak). | ||
2.3. Unibertsitateko beste titulazio batzuk: Unibertsitateko titulazio ofizialak, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatutakoez beste batzuk, honela baloratuko dira: | ||
2.3.1. Lehen zikloko titulazioak: Diploma, ingeniaritza tekniko, arkitektura tekniko edo legez horien baliokidetzat jotako titulu bakoitzeko eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza baten lehen zikloari dagozkion ikasketengatik: B mailako irakasle funtzionarioen kidegoak helburu dituzten izangaien kasuan, ez dira inola ere apartatu honetan baloratuko izangaiak aurkezten duen lehenengo titulua edo era horretako ikasketak. A mailako irakasle funtzionarioen kidegoak helburu dituzten izangaien kasuan, ez dira inola ere apartatu honetan baloratuko izangaiak aurkezten duen lehenengo lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo gradudun titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketen titulua edo era horretako ikasketak. | 1,000 puntu | Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren kopia eskaneatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomadun tituluaren kopia eskaneatua aurkeztea, edo, bestela, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru ikasmailetako edo lehen zikloko irakasgai guztiak egin eta gainditu direla azaltzen duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen ikastaroa gainditua izatea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat. Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren kopia eskaneatua aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu aurreko paragrafoan aipatzen den ziurtagiri akademikoa eransten bada 2.3.1 azpiapartatuaren arabera baloratzeko. Unibertsitateko gradudun titulu ofizialaren kopia eskaneatua aurkezteak balioko du, bakar-bakarrik, bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa aitortzeko, salbu eta egoki den ikasketa-ziurtagiria aurkezten bada, egiaztatzen duena unibertsitateko gradudun titulu ofizialaren lehenbiziko bi mailei dagozkien kreditu guztiak egin eta gainditu dituela; kasu horretan, 2.3.1 azpiapartatuari dagokion puntuazioa ere emanen zaio. |
2.3.2. Bigarren zikloko titulazioak: Lizentzien, ingeniaritzen, arkitekturen edo unibertsitateko gradu titulu ofizialaren bigarren zikloko ikasketengatik edo legez horien baliokide diren tituluengatik: A mailako irakasle funtzionarioen kidegoak helburu dituzten izangaien kasuan, apartatu honetan ez dira inola ere baloratuko izangaiak aurkezten duen lehenengo lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo gradudun titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa edo, hala badagokio, ikasketa osagarriak). Bigarren ziklokoak bakarrik diren tituluak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo bat bezala baloratuko dira bakarrik. | 1,000 puntu | |
1. Bigarren ziklokoak bakarrik diren tituluak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun edo gradudun tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo bat bezala baloratuko dira bakarrik. 2. Titulazio berean oinarritzen diren espezialitateak ez dira titulu desberdintzat hartuko. 3. Titulu berari dagozkion aipamenak ez dira gradutzat hartuko. 4. Merezimendu gisa gradu bikoitzeko titulazio bat gainditua izatea alegatzen denean, hura osatzen duen titulazio bakoitzari dagokion puntuazioa emanen zaio. 5. Ez dira baloratuko titulu batek Goi mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila baliokidetzeko emandako ziurtagiriak (azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren arabera emanak). 6. Atzerrian lortutako tituluak homologatuak egon beharko dira, edo unibertsitateko titulazio eta maila ofizialen balio berekotzat aitortuak, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz. 7. Doktore titulua alegatu bada prozeduran parte hartzeko baldintzazko titulu gisa, doktore titulua lortzera bideratutako titulazioak ez dira 2.2.1 eta 2.3 apartatuetan baloratuko. | ||
2.4. Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak: Hizkuntza eskola ofizialek, musikako kontserbatorio profesionalek eta goi mailakoek eta arte eskolek ematen dituzten araubide bereziko irakaskuntzen titulazioak, baita berariazko lanbide heziketakoak ere, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, baldin eta irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez badira: | ||
2.4.a. Musikako edo dantzako titulu profesional bakoitzeko: | 0,500 puntu | Merezimendu gisa alegatutako tituluaren kopia eskaneatua edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, baita kidegoan sartzeko alegatu den titulua lortzeko beharrezkoak izan diren titulu guztien kopia eskaneatuak ere. |
2.4.b. Hizkuntza eskola ofizialek emandako maila aurreratuko ziurtagiri edo ziurtagiri baliokide bakoitzeko: | 0,500 puntu | |
2.4.c. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulu bakoitzeko: | 0,200 puntu | |
2.4.d. Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulu bakoitzeko: | 0,200 puntu | |
2.4.e. Goi mailako kirol teknikari titulu bakoitzeko: | 0,200 puntu | |
1. Ez da inola ere baloratuko hizkuntza eskola ofizialek emandako gaztelaniaren maila aurreratuaren ziurtagiria. 2. Izangaiak lortu nahi duen plaza euskaraz eman beharrekoa bada, hizkuntza eskola ofizialek emandako euskara maila aurreratuaren ziurtagiria ez da baloratuko. 3. Ez dira inola ere azpiapartatu honetan baloratuko kidegoan sartzeko baldintza gisa aurkezten diren titulazioak, ez eta 2.4.a, 2.4.c, 2.4.d eta 2.4.e azpiapartatuetan alegatutako titulazioak ere, baldin eta ez bada egiaztatzen, frogagirien bidez (Batxilergoko titulua edo beste titulu batzuk), ez direla erabili funtzio publikoan sartzeko alegatutako titulua lortzeko. 4. 2.4.b azpiapartatuan aipatzen den maila aurreratua bat dator abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan (abenduaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako C1 maila aurreratuko eta C2 maila aurreratuko ziurtagiriekin, bai eta haren II. eranskinean ezarritako baliokidetasunekin ere. Hizkuntza bakoitzean ziurtagiri bakarra puntuatuko da, egiaztatzen den maila gorenari dagokiona. | ||
2.5. Atzerriko hizkuntzak jakitea: | ||
ACLESek (goi mailako irakaskuntzako hizkuntzen ikastetxeen elkartea) onartutako atzerriko hizkuntzen ezagutza-ziurtagiriengatik, baldin eta atzerriko hizkuntza batean C1 edo C2 maila aurreratuko hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen badute Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren sailkapenaren arabera: | 0,500 puntu | Tituluaren kopia, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak sailkatutako atzerriko hizkuntza baten egiaztapen ziurtagiriari dagokiona. |
1. Hizkuntza beraren C1 edo C2 maila aurreratuko ziurtagiriak, 2.4 edo 2.5 apartatuaren arabera egiaztatuak, behin bakarrik baloratuko dira, apartatu batean edo bestean, ahal bada 2.4 apartatuan. 2. Halaber, azpiapartatu horietan, maila desberdinetako ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira hizkuntza bereko hizkuntza gaitasuna baloratzeko, maila gorenekoa baloratuko da soilik, salbu eta beheragoko maila duen ziurtagiria 2.4 apartatuan baloratzeko modukoa bada, kasu horretan 2.4 apartatuan baloratuko baita soilik. 3. Azpiapartatu honetan, ACLESek onartutako atzerriko hizkuntzen ezagutza ziurtagiriak baloratuko dira, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean indarrean den ziurtagirien taularen arabera. | ||
III. apartatua.–Beste merezimendu batzuk (gehienez ere 2,000 puntu).
MEREZIMENDUAK | PUNTUAK | FROGAGIRIAK |
3.–BESTE MEREZIMENDU BATZUK | Gehienez ere 2,000 puntu | |
3.1. Etengabeko prestakuntza: | Gehienez ere 1,000 puntu | |
Gainditutako etengabeko prestakuntzarako eta hobekuntzarako jarduerak, eskuratu nahi den espezialitatearekin, eskolaren antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, didaktikarekin, psikopedagogiarekin edo hezkuntzako soziologiarekin loturik egonez gero, hezkuntza arloko eskumen osoa duten administrazio publikoek edo unibertsitateek antolatu badituzte, edo hezkuntza-administrazioekin elkarlanean ari diren entitateek antolatutako etengabeko prestakuntzako planean sartutako jarduerak edo kasuan kasuko hezkuntza-administrazioak onartutako jarduerak, 10 orduko: Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitiko hondarrarengatik. Ziurtagirian besterik adierazten ez bada, prestakuntza jarduerak kreditutan azaltzen direnean, ulertuko da kreditu bakoitzak 10 orduko balioa duela. | 0,020 puntu | Ikastaroen ziurtagiria, kasuan kasuko erakunde edo zentroak emana, non ikastaroaren kreditu edo orduak espresuki adieraziko baitira. Etengabeko prestakuntzaren planeko jardueretan edo hezkuntza-administrazioak onartu dituenetan espresuki adierazi beharko da kasuan kasuko jarduera plan horretan sartuta dagoela edo hezkuntza-administrazioak onartua dela; bestela, hori gabe, homologazioa edo onarpena erantsi beharko da. |
1. Orduen edo kredituen kopurua jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko, nahiz eta ikastaroa zein egun eta hilabetetan egin den adierazi. 2. Ez dira inolaz ere baloratuko, 3.1 azpiapartatu honetan, titulu akademiko baten (doktoretza barne), master baten edo graduatu ondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Ikastaro horiek bukatu eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, 3.1 azpiapartatuaren arabera baloratuko dira (titulu ez-ofizialak badira, lortu direnak 778/1998 Errege Dekretuaren eta Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren 34.1 artikuluaren arabera ), edo, hala badagokio, 2.2 apartatuaren arabera (titulu ofiziala bada, lortu dena urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren edo irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren arabera ). | ||
3.2. Euskararen, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutza egiaztatzeko tituluak: | Gehienez ere 1,000 puntu | |
3.2.1. Euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren C1 edo C2 maila egiaztatzen duen ziurtagiria, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoa (Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan ezarri direnetakoa), haren balorazioa 2.4 edo 2.5 azpiapartatuetan aurreikusita ez baldin badago: | 0,500 puntu | Organo eskudunak emandako ziurtagiriaren kopia eskaneatua. Ez da beharrezkoa izanen ziurtagiriaren zinpeko itzulpena aurkeztea. |
3.2.2. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren B2 maila egiaztatzen duen ziurtagiria (Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan ezarri direnetakoa): | 0,250 puntu | |
1. Ez dira inolaz ere baloratuko, 3.2 azpiapartatu honetan, unibertsitateko titulazioak, haien balorazioa 2.3 azpiapartatuan jasota baitago. 2. Ez dira inolaz ere baloratuko, 3.2 azpiapartatu honetan, merezimenduen baremoko 2.4 eta 2.5 azpiapartatuetan, hurrenez hurren, baloratzen diren hizkuntzako ziurtagiriak. 3. Baldin eta 2.4, 2.5 eta 3.2 azpiapartatuetan maila desberdinetako titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira hizkuntza bereko hizkuntza gaitasuna baloratzeko, maila gorenekoa baloratuko da soilik, salbu eta beheragoko maila duen titulu edo ziurtagiria 2.4 edo 2.5 azpiapartatuan baloratzeko modukoa bada, kasu horretan azpiapartatu horietako batean baloratuko baita soilik, azpiapartatuen ordena horri jarraituta. 4. Hizkuntza berari dagozkion titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, eta maila berekoak badira, 2.4, 2.5 edo 3.2 azpiapartatuetan baloratzeko modukoak, hizkuntza horren ezagutza behin baizik ez da puntuatuko, azpiapartatuen ordenaren arabera. 5. Hizkuntza berari dagozkion titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, eta B2 mailakoak badira, hizkuntza horren ezagutza behin baizik ez da puntuatuko. 6. Izangaiak lortu nahi duen plaza euskaraz eman beharrekoa bada, ez da euskara titulu bakar bat ere baloratuko. | ||
3.3. Lortu nahi den espezialitatearekin zerikusia duten merezimendu artistikoak: | Gehienez ere 1,000 puntu | |
3.3.a) Erakusketetan, lehiaketetan edo sariketetan lortutako sari bakoitzeko: | 0,100 puntu | Saria ematen duen erakundearen ziurtagiria, non saridunaren izena jaso beharko baita. Erakusketen kasuan: interesdunaren parte-hartzea jasotzen duten programak eta erakunde antolatzailearen ziurtagiria. |
3.3.b) Egile gisa estreinatutako antzerki- edo zirku-ikuskizun, konposizio edo koreografia edo grabazio bakoitzeko, lege-gordailua badu: | 0,100 puntu | Egilea dela frogatzen duen ziurtagiria edo dokumentua eta lege-gordailua. Grabazioen kasuan: ziurtagiri edo frogagiri bat, izangaia egilea edo interpretea dela esan eta lege-gordailua adierazten duena. |
3.3.c) Zuzendari, interprete nagusi, dantzari nagusi edo bakarlari gisa aritu izana, orkestretan edo ganberako taldeetan (bikote, hirukote, laukote eta abarretan); emankizun edo kontzertu bakoitzeko: | 0,100 puntu | Interesdunaren parte-hartzea agerrarazten duen programa eta erakunde antolatzailearen ziurtagiria, non jaso beharko baita emankizuna edo kontzertua egin dela, eta interesdunak parte hartu duela zuzendari, interprete nagusi, dantzari nagusi edo bakarlari gisa orkestretan edo ganberako taldeetan. |
3.3.d) Interprete edo dantzari gisa aritu izana, azpiapartatu honetako c) letran adierazitako kasuez bestelakoetan; emankizun edo kontzertu bakoitzeko: | 0,050 puntu | Interesdunaren parte-hartzea agerrarazten duen programa eta erakunde antolatzailearen ziurtagiria, non jaso beharko baita emankizuna edo kontzertua egin dela, eta interesdunak interprete edo dantzari gisa parte hartu duela. |
3.3.e) Bakarkako erakusketa bakoitzeko: | 0,100 puntu | Interesdunaren parte-hartzea agerrarazten duen programa eta erakunde antolatzailearen ziurtagiria. |
3.3.f) Taldekako erakusketa bakoitzeko: | 0,050 puntu | Interesdunaren parte-hartzea agerrarazten duen programa eta erakunde antolatzailearen ziurtagiria. |
3.3.g) Estatuko edo nazioarteko erakundeetan edo kanpainetan kultur ondasunen kontserbatzaile-zaharberritzaile gisa izandako parte-hartze bakoitzeko: | 0,100 puntu | Erakunde antolatzailearen ziurtagiria, interesduna kontserbatzaile-zaharberritzaile gisa parte hartu duela adierazten duena. |
Merezimenduen baremo osorako xedapenak: 1. Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden merezimenduak baizik ez dira barematuko, eta, betiere, izangaiak behar den epean aurkeztu baditu. 2. Gaztelaniara edo euskarara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko berezko hizkuntza ofizialean idatzitakoak, salbu eta euskaraz idatzita daudenak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak. Nolanahi ere, izangaiek aurkezten dituzten itzulpenak zinpeko itzultzaileek eginak izanen dira, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira. 3. Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo eskaneatutako kopia konpultsatuak. 4. Merezimendu bera ezin da inola ere apartatu edo azpiapartatu batean baino gehiagotan baloratu. 5. Betekizun bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ezin izanen da merezimendu gisa baloratu. | ||
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA, ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEEN KIDEGORA IGOTZEKO
Merezimenduen balorazioan, izangaiek 10 puntu lortzen ahalko dituzte gehienez.
I. apartatua.–Egindako lana (gehienez ere 5,5000 puntu).
MEREZIMENDUAK | PUNTUAK | FROGAGIRIAK |
1.1. ANTZINATASUNA | Gehienez ere 4,0000 puntu | Zerbitzuen ziurtagiria, hezkuntza-administrazio eskudunak emana. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko funtzionarioen zerbitzuen ziurtagiria aurkeztuko du, izangaien espediente pertsonalean dauden datuei jarraikiz. Apartatu honen balorazio ondoriotarako, zerbitzu hauek aintzat hartuko dira: –Zerbitzu berezien egoeran emandako zerbitzuak, halakotzat hartuak direnean, berariaz, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluan eta Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 87. artikuluan, bai eta aipatu legearen aurreko xedapenek ezarritako era horretako egoeretan emandakoak ere. –Ondorio horietarako, familiakoak zaintzeko eszedentzia aldia konputatuko da, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 89.4 artikuluan ezarritakoaren arabera aitortu bada. Hiru urte izanen dira gehienez. –Ondorio horietarako, eszedentzia berezian egindako denbora abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 27. artikuluarekin bat konputatuko da. |
Jatorrizko kidegoan karrerako funtzionario gisa emandako urte bakoitzeko, parte hartzeko baldintza gisa eskatutako sei urteetatik aparte: | 0,5000 puntu | |
Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: | 0,0416 puntu | |
1.2. BERARIAZKO EGINKIZUNAK ETA EBALUAZIO BOLUNTARIOA | Gehienez ere 2,5000 puntu | |
1.2.1. Zuzendaritza karguetan aritu izana ikastetxeetan: | ||
1.2.1.1. Ikastetxe publikoetan zuzendari edo zuzendariondoko lanetan aritutako urte bakoitzeko: | 0,2500 puntu | Izendapenaren kopia eskaneatua, kargua hartzeko nahiz uzteko eginbidea agertzen duena, edo, bestela, karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria. |
Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: | 0,0208 puntu | |
1.2.1.2. Ikastetxe publikoetan zuzendariorde, idazkari edo ikasketaburu gisa edo horiekin parekatutako karguetan egindako urte bakoitzeko: | 0,2000 puntu | Izendapenaren egiaztagiriaren kopia eskaneatua, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena. |
Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: | 0,0166 puntu | |
1.2.1.3. Ikastetxe publikoetan beste zuzendaritza kargu batzuetan aritutako urte bakoitzeko: | 0,1500 puntu | Izendapenaren egiaztagiriaren kopia eskaneatua, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena. |
Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: | 0,0125 puntu | |
1.2.1.4. Ikuskapen lanetan zerbitzu ematen aritutako urte bakoitzeko: | 0,1000 puntu | Izendapena eta kargu-hartzearen nahiz kargu-uztearen datak azaltzen dituen ziurtagiriaren kopia eskaneatua, edo, bestela, karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiriarena. |
Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: | 0,0083 puntu | |
1.2.2. Irakasleen ebaluazio boluntarioa: irakaskuntzarako balorazio positiboa, hezkuntzako ikuspenak eginda: | 0,2500 puntu | Balorazio positiboaren ziurtagiria, hezkuntza-administrazio eskudunak emana. |
1.2.1. apartatua osatzen duten xedapenak: 1. Merezimenduen baremoko 1.2.1.2 apartatuan ezarri diren ondorioetarako, zuzendaritza kargu parekatutzat honako hauek hartuko dira gutxienez: –Atal honetan aipatutako karguak, Lanbide Heziketako ataletan jardun denean. –Idazkari albokoa. –Ikasketaburu albokoa. –Egoitzako burua. –Batxilergoko institutuetako ikasketaburuaren delegatua edo autonomia erkidegoetan horren pareko direnak. –Atal delegatuko zuzendaria-ikasketaburua. –Atal filialeko zuzendaria. | ||
–Irakaskuntza Ertainaren Patronatuko ikastetxe ofizialeko zuzendaria. –Lanbide Heziketako ikastetxeen administratzailea. –Irakasle delegatua, Lanbide Heziketako Atalaren kasuan. 2. Merezimenduen baremoko 1.2.1.3 apartatuan, gutxienez zuzendaritza kargu hauek baloratuko dira: –Idazkariordea. –Gaueko ikasketen delegatua-ikasketaburua atal delegatuan. –Batxilergoko institutuetako hedapenetako idazkariaren delegatua edo autonomia erkidegoetan horien pareko direnak. –Toki korporazioekin egindako hitzarmeneko zentro homologatuetako zuzendari, ikasketaburu edo idazkaria. –Ikastetxe libre adoptatuko zuzendaria, langilearen erregistro zenbakia duena. –Irakaskuntza Ertainaren Patronatuko ikastetxe ofizialeko idazkaria. 3. Kargu batean baino gehiagotan aldi berean jardunez gero, ezin izanen da puntuazioa batu. 4. Apartatu hau baloratzeko, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko funtzionarioen zerbitzuen ziurtagiria aurkeztuko du, izangaien espediente pertsonalean dauden datuei jarraikiz. | ||
II. apartatua.–Gainditutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak (gehienez ere 3,0000 puntu).
1. MEREZIMENDUAK | 2. PUNTUAK | 3. FROGAGIRIAK |
2.1. ETENGABEKO PRESTAKUNTZA | ||
Gainditutako etengabeko prestakuntza eta hobekuntza ikastaro bakoitzeko, aukeratu nahi den espezialitatearekin, eskolaren antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, didaktikarekin, psikopedagogiarekin edo hezkuntzaren soziologiarekin loturik egonez gero, hezkuntza eskumen osoa duten administrazio publikoek edo unibertsitateek antolatu badituzte, edo hezkuntza-administrazioekin elkarlanean ari diren erakundeek antolatutako etengabeko prestakuntzako planean sartutako jarduerak edo kasuan kasuko hezkuntza-administrazioak aitortutako jarduerak badira: | Ikastaroen ziurtagiria, kasuan kasuko erakunde edo zentroak emana, non ikastaroaren kreditu edo ordu kopurua berariaz adieraziko baita. Etengabeko prestakuntzaren planeko jardueretan edo hezkuntza-administrazioak onartu dituenetan berariaz adierazi beharko da ziurtagirian kasuan kasuko jarduera plan horretan sartuta dagoela edo hezkuntza-administrazioak onartua dela; bestela, hori gabe, homologazioa edo onarpena erantsi beharko da. Ziurtagirietan kredituen ordez orduak adierazten direnean, ulertuko da ikastaroko 10 orduk kreditu bat egiten dutela. Ordu edo kreditu kopurua jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko. | |
a) Gutxienez 3 kreditu dituen ikastaro bakoitzeko: | 0,2000 puntu | |
b) Gutxienez 10 kreditu dituen ikastaro bakoitzeko: | 0,5000 puntu | |
Atal honi dagokionez, 2 kreditutik beherakoak ez diren ikastaroak metatzen ahalko dira, atal honetan zehazten diren betebeharrak betetzen badituzte. Bi kreditutik beherakoak ez diren ikastaroen kasuan, kreditu edo ordu guztiak batuz metatuko dira, eta guztirakoa ikastaro bat bailitzan baloratuko da, a) eta b) letretan xedatutakoarekin bat. Atal honetan ez dira inola ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza barne), master edo graduondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Ikastaro horiek amaitu eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, 2.1 apartatuaren arabera baloratuko dira (titulu ez-ofizialak badira, lortu direnak 778/1998 eta 1393/2007 errege dekretuen eta Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren 34.1 artikuluaren arabera) edo, kasua bada, 3.1 azpiapartatuaren arabera (titulu ofizial bat bada, eman dena urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren arabera, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera edo irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren arabera). | ||
2.1 azpiapartatua osatzen duten xedapenak: 1. Bi kreditutik beherako ikastaroak ez dira metatuko, ez eta baloratuko ere. 2. Atal honetan ikastaro bakoitza a) eta b) letretan xedatutakoaren arabera baloratuko da. | ||
III. apartatua.–Merezimendu akademikoak eta beste merezimendu batzuk (3,0000 puntu gehienez ere).
MEREZIMENDUAK | PUNTUAK | FROGAGIRIAK |
3.1. MEREZIMENDU AKADEMIKOAK | Gehienez ere 1,5000 puntu | |
3.1.1. Graduatu ondokoak, doktoretza eta aparteko sariak: | Tituluaren kopia eskaneatua, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria. Ikertzeko nahikotasunari edo ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomari dagokionez: –Unibertsitatearen ziurtagiria, ikertzeko nahikotasuna aitortzen duena, baldin eta urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuaren arabera eskuratu badu. –Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma, baldin eta ikasketa horiek apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren arabera egin baditu. Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren kopia eskaneatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. | |
3.1.1.1. Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma bakoitzagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren edo irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, baldin eta titulu horiek igotzeko baldintza gisa eskatu ez badira: | 1,0000 puntu | |
3.1.1,2. Doktore titulu bakoitzagatik: | 1,0000 puntu | Titulu ofizialaren kopia, ziurtagiri akademikoarena edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiriarena, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera |
3.1.1.3. Doktoretzan lortutako sari berezi bakoitzeko: | 0,5000 puntu | Frogagiria. |
3.1.2. Unibertsitateko beste titulazio batzuk: Unibertsitateko titulazio ofizialak, baldin eta ez badira alegatu igotzeko prozedurako baldintza gisa, honela baloratuko dira: | ||
3.1.2.1. Lehen zikloko titulazioak: Diploma, ingeniaritza tekniko, arkitektura tekniko edo legez horien baliokidetzat jotako titulu bakoitzeko eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza baten lehen zikloari dagozkion ikasketengatik: Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko izangaiak aurkezten duen lizentziadunaren, arkitektoaren edo ingeniariaren lehenbiziko titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketen titulua edo era horretako ikasketak. | 1,0000 puntu | Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren kopia eskaneatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomadun tituluaren kopia eskaneatua aurkeztea, edo, bestela, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru ikasmailetako edo lehen zikloko irakasgai guztiak egin eta gainditu direla azaltzen duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen ikastaroa gainditua izatea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat. |
3.1.2.2. Bigarren zikloko titulazioak: Lizentzien, ingeniaritzen, arkitekturen edo unibertsitateko gradu titulu ofizialaren bigarren zikloko ikasketengatik edo legez horien baliokide diren tituluengatik: Atal honetan ez dira inola ere baloratuko izangaiak aurkezten duen lehenbiziko lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo gradudun titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa edo, hala badagokio, irakaskuntza osagarriak). Bigarren ziklokoak bakarrik diren tituluak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo bat bezala baloratuko dira bakarrik. | 1,0000 puntu | Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren kopia eskaneatua aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu aurreko paragrafoan aipatzen den ziurtagiri akademikoa eransten bada 3.1.2.1 azpiapartatuaren arabera baloratzeko. Unibertsitateko gradudun titulu ofizialaren kopia eskaneatua aurkezteak balioko du, bakar-bakarrik, bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa aitortzeko, salbu eta behar den ikasketa-ziurtagiria aurkezten bada, unibertsitateko gradudun titulu ofiziala lortzeko lehenbiziko bi mailei dagozkien kreditu guztiak egin eta gainditu dituela egiaztatzen duena; kasu horretan, 3.1.2.1 azpiapartatuari dagokion puntuazioa ere emanen zaio. Gradudun titulua ez da baloratuko baldin eta titulu hori lortu bada ikasketa arlo bereko unibertsitateko titulu bat (diploma edo lizentzia) daukatenentzat bideratutako egokitzapen ikastaro bat eginez. Titulazio berean oinarritzen diren espezialitateak ez dira titulu desberdintzat hartuko. Titulu berari dagozkion aipamenak ez dira gradutzat hartuko. |
8. Bigarren ziklokoak bakarrik diren tituluak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun edo gradudun tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo bat bezala baloratuko dira bakarrik. 9. Titulazio berean oinarritzen diren espezialitateak ez dira titulu desberdintzat hartuko. 10. Titulu berari dagozkion aipamenak ez dira gradutzat hartuko. 11. Merezimendu gisa gradu bikoitzeko titulazio bat gainditua izatea alegatzen denean, hura osatzen duen titulazio bakoitzari dagokion puntuazioa emanen zaio. 12. Ez dira baloratuko titulu batek Goi mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila baliokidetzeko emandako ziurtagiriak (azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren arabera emanak). 13. Atzerrian lortutako tituluak homologatuak egon beharko dira, edo unibertsitateko titulazio eta maila ofizialen balio berekotzat aitortuak, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz. | ||
14. Doktore titulua alegatu bada prozeduran parte hartzeko baldintzazko titulu gisa, doktore titulua lortzera bideratutako titulazioak ez dira 3.1.1.1 eta 3.1.2 apartatuetan baloratuko. | ||
3.1.3 Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak. Hizkuntza eskola ofizialek, musikako kontserbatorio profesionalek eta goi mailakoek eta arte eskolek ematen dituzten araubide bereziko irakaskuntzen titulazioak, baita berariazko lanbide heziketakoak ere, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, baldin eta irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez badira: | ||
3.1.3.a) Musikako edo dantzako titulu profesional bakoitzeko. | 0,500 puntu | Merezimendu gisa alegatutako tituluaren kopia eskaneatua edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, baita kidegoan sartzeko alegatu den titulua lortzeko beharrezkoak izan diren titulu guztien kopia eskaneatuak ere. |
3.1.3.b) Hizkuntza eskola ofizialek emandako maila aurreratuko ziurtagiri edo ziurtagiri baliokide bakoitzeko: EGA titulua edo parekoa izateagatik. | 0,500 puntu | |
3.1.3.c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulu bakoitzeko. | 0,200 puntu | |
3.1.3.d) Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulu bakoitzeko. | 0,200 puntu | |
3.1.3.e) Goi mailako kirol teknikari titulu bakoitzeko. | 0,200 puntu | |
5. Ez da inola ere baloratuko hizkuntza eskola ofizialek emandako gaztelaniaren maila aurreratuaren ziurtagiria. 6. Izangaiak lortu nahi duen plaza euskaraz eman beharrekoa bada, hizkuntza eskola ofizialek emandako euskara maila aurreratuaren ziurtagiria ez da baloratuko. 7. Ez dira inola ere azpiapartatu honetan baloratuko kidegoan sartzeko betebehar gisa aurkezten diren titulazioak, ez eta 3.1.3.a, 3.1.3.c, 3.1.3.d eta 3.1.3.e azpiapartatutan alegatutako titulazioak ere, baldin eta ez bada egiaztatzen, frogagirien bidez (Batxilergoko titulua edo beste titulu batzuk), ez direla erabili funtzio publikoan sartzeko alegatutako titulua lortzeko. 8. 3.1.3.b azpiapartatuan aipatzen den maila aurreratua bat dator abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan (abenduaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako C1 maila aurreratuko eta C2 maila aurreratuko ziurtagiriekin, bai eta haren II. eranskinean ezarritako baliokidetasunekin ere. Hizkuntza bakoitzean ziurtagiri bakarra puntuatuko da, egiaztatzen den maila gorenari dagokiona. | ||
3.1.4. Atzerriko hizkuntzak jakitea: | ||
ACLESek (goi mailako irakaskuntzako hizkuntzen ikastetxeen elkartea) onartutako atzerriko hizkuntzen ezagutza-ziurtagiriengatik, baldin eta atzerriko hizkuntza batean C1 edo C2 maila aurreratuko hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen badute Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren sailkapenaren arabera: | 0,500 puntu | Tituluaren kopia eskaneatua, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak sailkatutako atzerriko hizkuntza baten egiaztapen ziurtagiriari dagokiona. |
4. Hizkuntza beraren C1 edo C2 maila aurreratuko ziurtagiriak, 3.1.3.b edo 3.1.4 apartatuaren arabera egiaztatuak, behin bakarrik baloratuko dira, apartatu batean edo bestean, ahal bada 3.1.3.b apartatuan. 5. Halaber, azpiapartatu horietan, maila desberdinetako ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira hizkuntza bereko hizkuntza gaitasuna baloratzeko, maila gorenekoa baloratuko da soilik, beheragoko maila duen ziurtagiria 3.1.3.b apartatuan baloratzeko modukoa bada salbu, kasu horretan apartatu horretan baloratuko baita soilik. 6. Azpiapartatu honetan, ACLESek onartutako atzerriko hizkuntzen ezagutza ziurtagiriak baloratuko dira, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean indarrean den ziurtagirien taularen arabera. | ||
3.2. ARGITALPENAK ETA PARTE-HARTZEAK HEZKUNTZA PROIEKTUETAN | Gehienez ere 1,5000 puntu | |
3.2.1. Izangaiak helburu duen espezialitatearen berariazko alderdiei buruz, curriculumaren alderdi orokorrei buruz edo eskolaren antolaketari buruz egindako argitalpen zientifiko edo didaktiko bakoitzeko: Egilekide gisa edo beste egile batzuekin egin bada, argitalpenari emandako puntuazioa egile guztien kopuruaz zatituko da. Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuak (abenduaren 12ko 2063/2008 Errege Dekretuaren bidez aldatuak) xedatutakoaren ondorioz, ISBNa edo, kasua bada, ISSNa edo ISMNa azaldu behar izan arren horrelakorik ez duten argitalpenak ez dira baloratuko, ez eta egileak berak editatu dituenak ere. | 1,0000 puntu bitarte | Argitalpenaren jatorrizko alea edo kopia eskaneatua. Euskarri berezietan (bideoak, CD-ROMak eta abar) argitaratutako materialei dagokienez, dagokion aleaz gain argitalpen horiek osatzen dituzten dokumentu inprimatuak aurkeztu beharko dira (azalak, azalpen liburuxkak, inprimakiak eta abar). Argitalpenak formatu elektronikoan bakarrik izan badira, txosten ofizial bat aurkeztuko da, non erakunde emaileak ziurtatuko baitu argitalpena datu base bibliografikoan ageri dela. Dokumentu horretan, datu-basea, argitalpenaren titulua, egileak, urtea eta URLa adieraziko dira. Txosten hori aurkeztea ezinezkoa bada, erakunde emailea desagertu delako edo atzerrian editatuko argitalpenak direlako, eskatutako datuak zuzenbidean onargarri den edozein frogabidez egiaztatu beharko dira. –Liburuen kasuan (paperean, DVDan edo CDan), dokumentazio hau: • Kasuan kasuko jatorrizko aleak. |
• Eta argitaletxearen ziurtagiria, honako hauek adieraziko dituena: liburuaren titulua, egilea(k), ISBNa, lege-gordailua eta lehen argitalpenaren data, ale kopurua eta liburu-denda komertzialetan zabaldu dela. Administrazio publikoek eta unibertsitateek (publikoek zein pribatuek) argitaratutako liburuei dagokienez, liburu-denda komertzialetan zabaldu ez badira, honako hauek adierazi beharko dira ziurtagirian: liburuaren titulua, egilea(k), lehen argitalpenaren data, ale kopurua eta non zabaldu diren (ikastetxeak, irakasle zentroak, kultur erakundeak, etab.). Argitaletxea edo elkartea desagertu den kasuetan, zuzenbidean onargarri den edozein frogabidez egiaztatu beharko dira ziurtagiri honetan eskatutako datuak. –Aldizkarien kasuan (paperean, DVDan edo CDan), dokumentazio hau: • Kasuan kasuko jatorrizko aleak. • Eta ziurtagiria, honako hauek adieraziko dituena: ale kopurua, banaketako eta salmentako tokiak, edo aldizkariaren jabe den legez eratutako elkarte zientifiko edo didaktikoa, argitalpenaren titulua, egilea(k), ISSNa edo ISMNa, lege-gordailua eta argitalpenaren data. Administrazio publikoek eta unibertsitateek (publikoek zein pribatuek) argitaratutako aldizkariei dagokienez, liburu-denda komertzialetan zabaldu ez badira, honako hauek adierazi beharko dira ziurtagirian: aldizkariaren titulua, egilea(k), lehen argitalpenaren data, ale kopurua eta non zabaldu diren (ikastetxeak, irakasle zentroak, kultur erakundeak, etab.). –Argitalpenak formatu elektronikoan bakarrik izan badira, txosten bat aurkeztuko da, non erakunde emaileak ziurtatuko baitu argitalpena behar den datu-base bibliografikoan ageri dela. Dokumentu horretan, datu-basea, argitalpenaren titulua, egileak, urtea eta URLa adieraziko dira. | ||
3.2.2. Parte-hartzeak hezkuntza proiektuetan: | Hezkuntza-administrazioen deialdietan sartutako proiektuak. Organo eskudunak emandako ziurtagiriaren kopia eskaneatua. | |
3.2.2.a) Parte-hartzea, ikasturte bakoitzeko: | 0,2000 puntu | |
3.2.2.b) Koordinazioa, ikasturte bakoitzeko: | 0,5000 puntu | |
3.3. LORTU NAHI DEN ESPEZIALITATEAREKIN ZERIKUSIA DUTEN MEREZIMENDU ARTISTIKOAK | Gehienez ere 1,5000 puntu | |
3.3.1. Erakusketetan, lehiaketetan edo sariketetan lortutako sari bakoitzeko: | 0,1000 puntu | Saria ematen duen erakundearen ziurtagiria, non saridunaren izena jaso beharko baita. Erakusketen kasuan: interesdunaren parte-hartzea jasotzen duten programak eta erakunde antolatzailearen ziurtagiria. |
3.3.2. Banakako erakusketa bakoitzeko: | 0,1000 puntu | Interesdunaren parte-hartzea agerrarazten duen programa eta erakunde antolatzailearen ziurtagiria. |
3.3.3. Taldekako erakusketa bakoitzeko: | 0,05000 puntu | Interesdunaren parte-hartzea agerrarazten duen programa eta erakunde antolatzailearen ziurtagiria. |
3.3.4. Estatuko eta nazioarteko erakundeetan edo kanpainetan kultura ondasunen kontserbatzaile edo zaharberritzaile gisa izandako parte-hartze bakoitzeko: | 0,1000 puntu | Erakunde antolatzailearen ziurtagiria, interesduna kontserbatzaile-zaharberritzaile gisa parte hartu duela adierazten duena. |
Merezimenduen baremo osorako xedapenak: 1. Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden merezimenduak baizik ez dira barematuko, eta, betiere, izangaiak behar den epean aurkeztu baditu. 2. Gaztelaniara edo euskarara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko berezko hizkuntza ofizialean idatzitakoak, salbu eta euskaraz idatzita daudenak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak. Nolanahi ere, izangaiek aurkezten dituzten itzulpenak zinpeko itzultzaileek eginak izanen dira, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira. 3. Izangaiek merezimenduak egiaztatzeko aurkezten dituzten agiriek ez dute zertan jatorrizkoak edo kopia elektroniko konpultsatuak izan; agiri horien kopia eskaneatuak aurkezten ahalko dira eskaerak aurkezteko epearen barnean, argitalpenen kasuan izan ezik. Dena dela, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo kopia elektroniko konpultsatuak. 4. Merezimendu bera ezin da inola ere apartatu edo azpiapartatu batean baino gehiagotan baloratu. 5. Betekizun bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko. | ||
III. ERANSKINA.–IRAKASKUNTZARAKO TITULAZIO BALIOKIDEAK (*)
A) Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa.
ESPEZIALITATEAK | TITULAZIOAK |
Musika | Irakasle titulua, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babesean emana |
Opera kantariaren diploma, urtarrilaren 29ko 313/1970 Dekretuaren babesean emana | |
Dantza | Dantzako ikasketa ofizialak osorik gainditu direla frogatzen duten agiriak, uztailaren 9ko 899/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat emanak (errege dekretu horrek apirilaren 16ko 600/1999 Errege Dekretua indargabetu zuen) |
B) Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa.
ESPEZIALITATEAK | TITULAZIOAK |
Barnealdeen Diseinua | Diseinuko titulua, Barnealdeen Diseinua espezialitatea |
Diseinu Grafikoa | Diseinuko titulua, Diseinu Grafikoa espezialitatea |
C) Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa (**).
ESPEZIALITATEAK | ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO GOI | ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO GOI |
Ebanisteria Artistikoa | Zuraren arloko Arte Aplikatuak | Ebanisteria Artistikoa |
Altzariak | ||
Grabatu eta Estanpazio Teknikak | Arte Edizioa | Ilustrazioa |
Grabatua eta Estanpazio Teknikak | ||
Ilustrazioa | ||
Argazkilaritza eta Erreprodukzio Prozesuak | Publizitate Grafika | Argazkilaritza |
Ilustrazioa | ||
Argazki Artistikoa |
(*) Orobat, eranskin honetan ezarritakoen titulu baliokidetzat aitortutako tituluak onartuko dira.
(**) Bat etorriz martxoaren 5eko 363/2004 Errege Dekretuaren 2. artikuluarekin, apirilaren 18ko 286/2023 Errege Dekretuak egin zuen aldaketaren ondoriozko idazketaren arabera, hots: "Nolanahi ere, lortu nahi den espezialitatearekin zerikusia duen lanbide-arloko lanbide-esperientzia frogatu beharko da, bi urtekoa, gutxienez ere".
IV. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDAK
Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa (593).
Abuztuaren 25eko ECD/1752/2015 Agindua, zeinaren bidez onesten baitira Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko, igotzeko eta espezialitate berriak lortzeko prozeduretan erabili beharreko gai-zerrendak, zehazki, musika eta dantza irakaskuntzei loturiko espezialitateetakoak.
Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa (594).
Abuztuaren 25eko ECD/1753/2015 Agindua, zeinaren bidez onesten baitira Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan sartzeko, igotzeko eta espezialitate berriak lortzeko prozeduretan erabili beharreko gai-zerrendak, zehazki, musika eta dantza irakaskuntzei loturiko espezialitateetakoak.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa (595).
Martxoaren 22ko ECD/826/2004 Agindua, zeinaren bidez onesten baitira Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetan sartzeko, igotzeko eta espezialitate berriak lortzeko prozeduretan erabiliko diren gai-zerrendak.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa (596).
Martxoaren 22ko ECD/826/2004 Agindua, zeinaren bidez onesten baitira Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetan sartzeko, igotzeko eta espezialitate berriak lortzeko prozeduretan erabiliko diren gai-zerrendak.
V. ERANSKINA.–PROBAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK
Lehenbiziko proba.
–Lehenbiziko proba. A zatia.
Hautapen batzordeek edo, kasua bada, epaimahai bakarrek zehaztuko dituzte balorazio irizpide hauek, espezialitate bakoitzaren berezitasunen arabera.
Balorazioa egitean, orobat, kontuan hartuko dira VI. eranskinean kidego eta espezialitate bakoitzerako ezarritako proba praktikoaren ezaugarriak.
Balorazioan eta kalifikazioan, egin beharreko proposamen zehatzaren arabera, betiere, zilegi izanen da kontuan hartzea proposatutako ariketen azken emaitza ez ezik, beste alderdi hauek ere: jarraitutako prozedura, erakutsi diren gaitasun instrumental eta teknikoak eta planteatutako proba ebaztean izandako argitasuna, egituraketa eta antolaketa.
–Lehenbiziko proba. B zatia.
- Gaiaren antolaketa:
- Gaia modu egokian justifikatu da.
- Sekuentzia logiko eta koherente bati jarraitzen zaio zati guztiak garatzean.
- Gaia modu orekatuan garatu da.
- Berariazko edukia:
- Gaiaren edukien eguneratze eta sakontasun maila.
- Gaiaren berezko hizkera teknikoa erabiltzeko zorroztasuna eta zehaztasuna.
- Erreferentzia bibliografiko egokiak eta eguneratuak.
- Aipamen didaktikoak:
- Edukiak duen harremana Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemarekin eta berezko curriculumarekin eta irakaslanarekin. Dantza Klasikoaren, Dantza Garaikidearen eta Dantza Espainiarraren espezialitateen kasuan, honako honetan jasotako curriculumari eginen zaio erreferentzia: urtarrilaren 26ko 85/2007 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen dantza-ikasketa profesionalen curriculumaren oinarrizko alderdiak zehazten dituena.
- Gaiari lotutako proposamen didaktiko originalak edo berritzaileak egin dira.
Bigarren proba.
–Bigarren proba. A zatia. Programazio didaktikoa/irakaskuntza gida aurkeztea eta defendatzea.
Programazio didaktikoak ez baditu betetzen VII. eranskineko 2.2 puntua adierazitako formazko betebeharrak, probaren zati horri dagokion puntuazioaren %50 kenduko zaio izangaiari.
Baloratzeko irizpideak hauek izanen dira:
–Antolaketa:
- Programazioaren aurkezpena, justifikazioa eta testuingurua, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen curriculumaren esparru barruan.
- Ongi planteatuak egotea programazioa osatzen duten elementuak, atalen koherentzia eta proposatzen duen sekuentziazioaren logika.
- Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen edo lantegiko maisu-maistren espezialitateei atxikitako irakaskuntzen kasuan, erreferentzia egitea espezialitatearekin zerikusia duen irakasgai edo modulu bati, edo, baldin erabilitako planteamendu metodologikoek hala eskatzen badute, zenbait irakasgairi edo moduluri erreferentzia egitea; horietako batek zerikusia izan beharko du izangaiak lortu nahi duen espezialitatearekin.
- Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen edo katedradunen espezialitateei atxikitako irakaskuntzen kasuan, erreferentzia egitea irakaskuntza horien irakasgai nagusiaren ikasmailetako bati, deialdiko espezialitateren arabera betiere.
–Eduki teknikoa:
- Programazioak zehazten ditu deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen araudian ezarritako curriculumeko elementuak, programazioari dagokion hezkuntza etapako mailarekin bat etorriz.
- Batxilergoko programazioen kasuan, programazioan zehaztuko dira ikaskuntza-helburuak, konpetentziak (funtsezkoak eta espezifikoak), deskriptore operatiboak, oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukiak, metodo pedagogikoak, ebaluazio-irizpideak eta ikaskuntza-egoerak, bai funtsezko konpetentziak zein konpetentzia espezifikoak eskuratzekoak eta baita helburuak erdiestekoak ere.
- Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako programazioetan honako hauek zehaztuko dira: helburuak, edukiak, ebaluaziorako irizpideak, adierazleak eta ebaluazioarekin duten lotura, zer nolako ekarpena egiten duten hezkuntza maila horri dagozkion konpetentziak eskuratzeari begira eta lortu nahi den zikloaren/ikasketa mailaren konpetentzia orokorra lortzeari begira eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.
- Musikako eta Arte Eszenikoetako lanbide irakaskuntzen kasuan, testuingurua, helburuak, edukiak, ebaluazio-irizpideak eta -tresnak zehaztu beharko dira, gutxienez ere.
- Musikako eta Arte Eszenikoetako goi mailako irakaskuntzen kasuan, honako hauek zehaztu beharko dira, gutxienez ere: testuingurua, irakasgaiaren konpetentziak, edukiak, ebaluazio-irizpideak eta ebaluazio-tresnak, neurtuko dutenak espezialitate horretarako ikasketa planean azaldutako konpetentziak zenbateraino eskuratu diren.
–Eduki didaktikoa:
- Ikasmailarako egokiak diren metodologia, materialak eta baliabide didaktikoak.
- Prozedurak, lanabesak, tresnak eta ebaluazioari lotutako bestelako alderdiak zehaztea, Nafarroako Foru Komunitatean ebaluazioaren arloan indarrean den araudiari jarraituz.
- Aniztasunari erantzuteko neurriak, bereziki zer erantzun ematen zaien hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei, programazio didaktikoaren zer hezkuntza mailari egiten zaion erreferentzia, hari aplikatzekoa zaion araudiaren arabera.
–Komunikaziorako konpetentzia:
- Ideiak modu egituratuan eta ulergarrian adierazi dira, komunikazio-testuingurura egokitutako formalitate-mailarekin hitz egiteko gaitasunarekin.
- Ebaluazio epaimahaiaren galderei emandako erantzunak egokiak eta koherenteak izan dira.
–Bigarren proba. B zatia. Unitate didaktiko bat prestatzea eta azaltzea.
- Alderdi orokorrak:
- Unitate didaktikoa justifikatu da eta hari testuingurua eman zaio programazioaren edo espezialitatearen gai-zerrendaren barruan.
- Unitate didaktikoa ongi egituratuta dago eta haren elementuak koherenteak dira beren artean.
- Helburuak, edukiak eta metodologia:
- Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen unitate didaktikoaren kasuan:
- Ongi planteatu dira helburuak, edukiak, metodo pedagogikoak, ebaluazio- eta kalifikazio-irizpideak eta ebaluatzeko jarduerak eta tresnak, eta koherenteak dira beren artean, zikloaren edo goi mailako ikasketen helburu orokorren eta berezko konpetentzia profesionalen esparruan.
- Zehaztu da zer-nolako lotura duten ebaluatzeko jarduerek eta tresnek ebaluazio-irizpideekin eta kasuan kasuko zikloaren moduluari edo goi mailako ikasketen irakasgaiari dagozkion helburuekin.
- Proposatutako metodologia berritzailea da eta bat dator hezkuntza mailarekin.
- Musikako eta Arte Eszenikoetako lanbide irakaskuntzen eta goi mailako irakaskuntzen unitate didaktikoaren kasuan:
- Jarduerak koherenteak dira helburu eta edukiekin, askotariko metodologia aplikatzen da, eta espezialitatearen profil profesionala eskala txikian lantzen dute.
- Musikako eta Arte Eszenikoetako goi mailako arte-ikasketen kasuan, jardueren bidez apurka-apurka ikus daiteke nola joaten diren garatzen espezialitateko konpetentzia orokorrak, zeharkakoak eta espezifikoak.
- Batxilergoko unitate didaktikoaren kasuan:
- Ongi planteatu dira ikaskuntza-helburuak, konpetentziak (funtsezkoak eta espezifikoak), oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukiak, metodo pedagogikoak, ebaluazio-irizpideak eta ikaskuntza-egoerak, eta koherenteak dira beren artean.
- Zehaztu da zer-nolako lotura duten oinarrizko jakintzek konpetentzia funtsezkoak eta espezifikoak garatzeari begira, bai eta konpetentziek deskriptore operatiboekin duten lotura ere.
- Metodo pedagogikoak bat datoz ikasleen ezaugarriekin.
- Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen unitate didaktikoaren kasuan:
- Jarduerak:
- Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen unitate didaktikoaren kasuan:
- Ebaluatzeko sistemen jarduerak eta ebaluazio tresnak koherenteak dira, eta lotuta daude ebaluazio-irizpideekin eta lanbide-moduluaren edo goi mailako ikasketen irakasgaiaren helburuak lortzearekin, metodologia berriak aplikatuz.
- Musikako eta Arte Eszenikoetako lanbide irakaskuntzen eta goi mailako irakaskuntzen unitate didaktikoaren kasuan:
- Jarduerak koherenteak dira helburuekin eta askotariko metodologia aplikatzen da, eta espezialitatearen profil profesionala eskala txikian lantzen dute.
- Batxilergoko unitate didaktikoaren kasuan:
- Jarduerak motibagarriak dira eta zailtasun maila bat baino gehiago dituzte, ikasleen eta ikasmailaren ezaugarrietara egokitzeko.
- Gune eta denboren antolaketa.
- Material eta baliabide didaktikoak erakargarriak, egokiak eta askotarikoak dira.
- Jarduerak ikaskuntza-helburuetara egokitzen dira.
- Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen unitate didaktikoaren kasuan:
- Ebaluazioa:
- Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen unitate didaktikoaren kasuan:
- Lanbide-moduluaren edo goi mailako ikasketen ebaluazio-irizpideak eta helburuak ezarri dira, unitate didaktikoan lantzen direnak.
- Ebaluazio tresnak eta bidezko kalifikazio irizpideak zehaztu dira, Nafarroan Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzak edo Diseinuko goi mailako ikasketak ebaluatzeko indarrean den araudiarekin bat.
- Musikako eta Arte Eszenikoetako lanbide irakaskuntzen eta goi mailako irakaskuntzen unitate didaktikoaren kasuan:
- Koherentzia helburuen, edukien eta ebaluazio-irizpideen artean, deialdi hau argitaratzen denean Nafarroako Foru Komunitatean Musikako eta Arte Eszenikoetako lanbide irakaskuntzetarako eta goi mailako irakaskuntzetarako indarrean den araudiarekin bat.
- Musikako eta Arte Eszenikoetako goi mailako arte-ikasketen kasuan, ikasleen mailakako garapena, non jardueren azken emaitza ez ezik, prozesuan zehar izandako bilakaera teknikoa, espresiboa, sormenekoa eta kritikoa ere baloratzen baitira. Diseinatutako jarduerei esker konpetentzia orokorrak, zeharkakoak eta espezifikoak nola eta zein neurritan lortu diren ikus eta baloratu daiteke.
- Batxilergoko unitate didaktikoaren kasuan:
- Ebaluazio-irizpideak bat datoz helburuekin, konpetentziekin (funtsezkoak eta espezifikoak), deskriptore operatiboekin, oinarrizko jakintzekin eta aplikatu beharreko metodo pedagogikoekin.
- Prozedurek, ebaluazio tresnek eta kalifikazio irizpideek adierazten dute zer-nolako jardun-maila espero den ikasleen partetik, eta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren kasuan, zer-nolako ekarpena eginen dioten ikasleen irteera profilari.
- Banakako desberdintasunei erantzuteko neurriak, arreta berezia jarriz hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako neurriei. Helburuak erdiesten ez dituzten ikasleendako esku-hartze neurriak.
- Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen unitate didaktikoaren kasuan:
- Komunikaziorako konpetentzia:
- Ideiak modu egituratuan eta ulergarrian adierazi dira, komunikazio-testuingurura egokitutako formalitate-mailarekin hitz egiteko gaitasunarekin.
- Ebaluazio epaimahaiaren galderei emandako erantzunak egokiak eta koherenteak izan dira.
VI. ERANSKINA.–LEHENENGO PROBAREN A ZATIRAKO ZEHAZTAPENAK
Proba praktikoa
Lehenengo probaren A zatiaren helburua da egiaztatzea izangaiek prestakuntza zientifiko nahikoa dutela eta lortu nahi duten espezialitateari dagozkion arlo, irakasgai edo moduluak irakasteko behar diren berariazko lanerako trebetasun teknikoak menderatzen dituztela.
Izangaiek egin beharreko probak ariketa bat baino gehiago izan ditzake, dagokien haztapenarekin.
Beharrezkoa bada, epaimahai bakoitzak izangaiei jakinaraziko dizkie, nahikoa aurrerapenarekin, ariketak garatzeko beharko diren bitarteko teknikoak, agiriak, materiala eta bestelako alderdi zehatzak.
Espezialitate bakoitzerako proba praktikoek berariazko ezaugarri hauek izan beharko dituzte:
Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa.
–593 Kantua.
Proba praktikoak lau ariketa izanen ditu:
1) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztu beharko dute izangaiek, 40 minutukoa gutxienez. Honako hauek bildu beharko ditu, gutxienez, ahots-errepertoriotik nahi dituztenak hautatuta: klasizismoko operako aria bat edo bel cantoko operako aria bat, Espainiako operako aria bat edo zarzuelako erromantza bat, oratorioko aria bat eta kontzerturako abestiak. Hautatzen den errepertorioak gutxienez lau hizkuntzatan kantatutako obrak izan beharko ditu. Epaimahaiak aurkezten den programaren azalpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, kantaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz interpretatuko dituzte epaimahaiak, programa hori oinarri hartuta, aukeratzen dituen obrak edo mugimendu zehatzak. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Obrek baldintza hori betetzen dutela ondorioztatuko da partiturek lege-gordailua badute, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu diren partituren kasuan, argitaletxe ospetsuek argitaratuak badira. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten obretan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
2) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (ahots teknikarekin lotutako alderdi teorikoak eta praktikoak, ahotsaren sailkapena, instrumentuaren fisiologia, testuaren dikzioa eta azalpena eta interpretazioa, bai eta espezialitateko irakaskuntzan behar-beharrezkoa den beste edozein alderdi ere). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 2 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta 30 minutu, gehienez, epaimahaiaren aurrean azaltzeko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
3) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta. Epaimahaiak 10 minutu izanen ditu gehienez, egokitzat jotzen dituen galderak egiteko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
4) Epaimahaiak proposatutako ahots pasarte bat bat-batean kantatzea. Proba horrek gehienez ere 10 minutu iraunen du izangai bakoitzeko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
–593 Txistua.
Proba praktikoak lau ariketa izanen ditu:
1) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztu beharko dute izangaiek, 40 minutukoa gutxienez, gutxienez hiru garai edo estilotako obrak biltzen dituena. Epaimahaiak aurkezten den programaren azalpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz joko dituzte epaimahaiak, programa hori oinarri hartuta, aukeratzen dituen obrak edo mugimendu zehatzak. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Obrek baldintza hori betetzen dutela ondorioztatuko da partiturek lege-gordailua badute, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu diren partituren kasuan, argitaletxe ospetsuek argitaratuak badira. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten obretan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
2) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (digitazioa, fraseatzea, dinamika, ekite motak eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 2 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta 30 minutu, gehienez, epaimahaiaren aurrean azaltzeko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
3) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta. Epaimahaiak 10 minutu izanen ditu gehienez, egokitzat jotzen dituen galderak egiteko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
4) Epaimahaiak proposatutako musika pasarte bat bat-batean jotzea. Proba horrek gehienez ere 10 minutu iraunen du izangai bakoitzeko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
–593 Jazz Konposizioa.
Proba praktikoak hiru ariketa izanen ditu:
1) Epaimahaiak proposatu dituen garai edo estilo ezberdinetako bi obra edo pasarte analizatzea, alderdi musikal eta didaktikoei dagokienez. Izangaiek 2 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta 30 minutu, gehienez, epaimahaiaren aurrean azaltzeko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
2) Estilo libreko obra bat konposatzea, epaimahaiak emanen duen tema edo pasarte baten gainean. Proba hau egiteko, izangaiak piano bat izanen du erabilgarri. Epaimahaiak zehaztuko du luzera. Epaimahaiak zehaztuko du ariketa hau egiteko denbora. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %40 emanen zaio.
3) Epaimahaiak proposatutako obra bati moldaketak egitea, horrek adieraziko duen instrumentisten talderako. Proba hau egiteko, izangaiak piano bat izanen du erabilgarri. Epaimahaiak zehaztuko du ariketa hau egiteko denbora. Epaimahaiak 10 minutu izanen ditu gehienez, egokitzat jotzen dituen galderak egiteko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
–593 Baxu Elektrikoa.
Proba praktikoak lau ariketa izanen ditu:
1) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztu beharko dute izangaiek, 40 minutukoa gutxienez, gutxienez hiru garai edo estilotako temak biltzen dituena. Epaimahaiak aurkezten den programaren azalpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz interpretatuko dute epaimahaiak programa horri buruz zehazten duen errepertorioa. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten temetan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
2) Espezialitatearen errepertorioa oinarri hartuta, epaimahaiak proposatuko duen obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik, testuinguru historiko eta estilistikoan kokatuz. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira. Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 90 minutu izanen dituzte analisia egiteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, epaimahaiaren aurrean azaltzeko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
3) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta. Epaimahaiak 10 minutu izanen ditu gehienez, egokitzat jotzen dituen galderak egiteko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
4) Epaimahaiak proposatutako egitura harmoniko baten gaineko inprobisazioa. Atal hau egiteko, izangaiek 30 minutu izanen dituzte gehienez. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
–593 Jazzeko Haize Instrumentuak.
Proba praktikoak lau ariketa izanen ditu, eta, horietan, bermatze aldera hautapen prozedura bat datorrela Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Jazzeko Haize Instrumentuak espezialitateko prestakuntza-ibilbideekin, instrumentu hauek erabiltzen ahalko dira, beharrezkoa bada, izangaiak aukeratuta: tronboia (jazz), tronpeta (jazz) edo saxofoia (jazz).
1) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztu beharko dute izangaiek, 40 minutukoa gutxienez, gutxienez hiru garai edo estilotako temak biltzen dituena. Epaimahaiak aurkezten den programaren azalpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz interpretatuko dute epaimahaiak programa horri buruz zehazten duen errepertorioa. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten temetan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
2) Espezialitatearen errepertorioa oinarri hartuta, epaimahaiak proposatuko duen obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik, testuinguru historiko eta estilistikoan kokatuz. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira. Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 90 minutu izanen dituzte analisia egiteko, eta beste 30 minutu gehiago, gehienez, epaimahaiaren aurrean azaltzeko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
3) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta. Epaimahaiak 10 minutu izanen ditu gehienez, egokitzat jotzen dituen galderak egiteko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
4) Epaimahaiak proposatutako egitura harmoniko baten gaineko inprobisazioa. Atal hau egiteko, izangaiek 30 minutu izanen dituzte gehienez. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
–593 Ganbera Musika.
Proba praktikoak lau ariketa izanen ditu:
1) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztu beharko dute izangaiek, 40 minutukoa gutxienez, gutxienez hiru garai edo estilotako obrak biltzen dituena. Errepertorioak gutxienez hiru motatako ganbera taldeetarako (bikoteak barne) obrak bildu beharko ditu. Epaimahaiak aurkezten den programaren azalpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz joko dituzte epaimahaiak, programa hori oinarri hartuta, aukeratzen dituen obrak edo mugimendu zehatzak. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Obrek baldintza hori betetzen dutela ondorioztatuko da partiturek lege-gordailua badute, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu diren partituren kasuan, argitaletxe ospetsuek argitaratuak badira. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten obretan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
2) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (digitazioa, fraseatzea, dinamika, ekite motak, instrumentuen bateratzea eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 2 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta 30 minutu, gehienez, epaimahaiaren aurrean azaltzeko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
3) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
4) Epaimahaiak ganbera talde baterako proposatutako obra baten ezaugarri tekniko eta interpretatiboak ahoz azaltzea. Izangaiek gehienez ere 20 minutu izanen dituzte hori ahoz defendatzeko. Epaimahaiak 10 minutu izanen ditu gehienez, egokitzat jotzen dituen galderak egiteko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
–593 Instrumenturako Errepertorioa Pianoarekin.
Proba praktikoak lau ariketa izanen ditu:
1) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztu beharko dute izangaiek, 40 minutukoa gutxienez, instrumentu eta piano bikoterako obrak biltzen dituena, gutxienez hiru garai edo estilotakoak eta gutxienez bi instrumentu-familia desberdinetakoak (haria, zurezko haizea, metalezko haizea eta/edo perkusioa). Epaimahaiak aurkezten den programaren azalpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz joko dituzte epaimahaiak, programa hori oinarri hartuta, aukeratzen dituen obrak edo mugimendu zehatzak. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Obrek baldintza hori betetzen dutela ondorioztatuko da partiturek lege-gordailua badute, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu diren partituren kasuan, argitaletxe ospetsuek argitaratuak badira. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten obretan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
2) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (digitazioa, fraseatzea, dinamika, ekite motak eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 2 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta 30 minutu, gehienez, epaimahaiaren aurrean azaltzeko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
3) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta. Epaimahaiak 10 minutu izanen ditu gehienez, egokitzat jotzen dituen galderak egiteko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
4) Epaimahaiak proposatutako musika pasarte bat bat-batean jotzea. Proba horrek gehienez ere 10 minutu iraunen du izangai bakoitzeko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
–593 Orkestra Zuzendaritza.
Proba praktikoak hiru ariketa izanen ditu:
1) Bi obra edo pasarte talde pilotu batekin kontzertatu eta zuzentzea. Epaimahaiak zehaztuko ditu obrak, honako hauen artetik:
- W. A. Mozarten "Figaroren ezteiak" laneko obertura.
- L. van Beethovenen "2. Sinfonia".
- L. van Beethovenen "5. Sinfonia".
- Mendelssohnen "Sinfonia italiarra".
- Haydn de J. Brahmsen tema baten bariazioak.
- J. Brahmsen "2. Sinfonia".
- G. Bizeten "L’Arlésienne".
- R. Wagneren "Nurembergeko maisu kantariak" (obertura).
- E. Griegen "Peer Gynt" (1. suitea).
Epaimahaiak 10 minutu izanen ditu gehienez, egokitzat jotzen dituen galderak egiteko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %40 emanen zaio.
2) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (arnasketa eta fraseatzea, digitazioa, dinamika, ekite motak eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 2 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta 30 minutu, gehienez, epaimahaiaren aurrean azaltzeko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
3) Epaimahaiak proposatuko duen pianorako obra baten pasarte baten instrumentazioa, orkestrarako edo epaimahaiak zehazten duen instrumentu-talderako. Proba hau egiteko, izangaiak piano bat izanen du erabilgarri. Epaimahaiak zehaztuko du ariketa hau egiteko denbora. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
–593 Kontrabaxua.
Proba praktikoak lau ariketa izanen ditu:
1) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztu beharko dute izangaiek, 40 minutukoa gutxienez, gutxienez hiru garai edo estilotako obrak biltzen dituena. Epaimahaiak aurkezten den programaren azalpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz joko dituzte epaimahaiak, programa hori oinarri hartuta, aukeratzen dituen obrak edo mugimendu zehatzak. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Obrek baldintza hori betetzen dutela ondorioztatuko da partiturek lege-gordailua badute, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu diren partituren kasuan, argitaletxe ospetsuek argitaratuak badira. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten obretan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
2) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (arnasketa eta fraseatzea, digitazioa, dinamika, ekite motak eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 2 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta 30 minutu, gehienez, epaimahaiaren aurrean azaltzeko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
3) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta. Epaimahaiak 10 minutu izanen ditu gehienez, egokitzat jotzen dituen galderak egiteko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
4) Orkestra- edo banda-errepertorioaren 3 solo adierazgarri aurkeztea. Epaimahaiak aurkezten diren soloen azalpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 10 minutuz joko dituzte epaimahaiak aukeratzen dituen soloak edo horietako pasarte batzuk. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
–593 Fagota.
Proba praktikoak lau ariketa izanen ditu:
1) Interpretatu beharreko programa bat aurkeztu beharko dute izangaiek, 40 minutukoa gutxienez, gutxienez hiru garai edo estilotako obrak biltzen dituena. Epaimahaiak aurkezten den programaren azalpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 30 minutuz joko dituzte epaimahaiak, programa hori oinarri hartuta, aukeratzen dituen obrak edo mugimendu zehatzak. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Obrek baldintza hori betetzen dutela ondorioztatuko da partiturek lege-gordailua badute, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu diren partituren kasuan, argitaletxe ospetsuek argitaratuak badira. Izangaiek behar den akonpainamendua ekarri beharko dute horrelakorik eskatzen duten obretan, eta programari dagozkion partituren hiru kopia aurkeztuko dituzte. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
2) Epaimahaiak espezialitaterako proposatu duen errepertorioaren obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, formaren eta interpretazioaren aldetik. Garrantzitsutzat jotzen diren alderdiez gainera, obra ikasleekin teknikoki lantzeko behar diren elementu orokor guztiak zehaztu beharko dira (arnasketa eta fraseatzea, digitazioa, dinamika, ekite motak eta abar). Gainera, horiek irakasteko proposamen metodologikoak eta ebaluatzeko irizpide eta elementuak adierazi beharko dira. Izangaiek 2 ordu izanen dituzte analisia egiteko, eta 30 minutu, gehienez, epaimahaiaren aurrean azaltzeko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
3) Musikako goi mailako irakaskuntzen mailako eskola praktiko bat ematea 30 minutuz, gehienez, epaimahaiak proposatuta. Epaimahaiak 10 minutu izanen ditu gehienez, egokitzat jotzen dituen galderak egiteko. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %30 emanen zaio.
4) Orkestra- edo banda-errepertorioaren 3 solo adierazgarri aurkeztea. Epaimahaiak aurkezten diren soloen aurkezpena, aniztasuna eta interesa baloratuko ditu, baita zailtasun teknikoa, joaldiaren trebetasuna eta interpretazioaren kalitatea ere. Izangaiek gehienez 10 minutuz joko dituzte epaimahaiak aukeratzen dituen soloak edo horietako pasarte batzuk. Atal honi ariketa praktikoaren kalifikazioaren %20 emanen zaio.
–593 Zeharkako Flauta.

–593 Tronboia.

–593 Tronpa.

–593 Tronpeta.

–593 Biola.

–593 Biolina.

–593 Biolontxeloa.

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa.
–594 Harpa.
Proba praktikoak bi ariketa izanen ditu:
1) Izangaiak hautatutako kontzertu programa bat aurkeztea, 40 minutuz gutxienez; programak instrumentuaren literaturako estilo nagusien adierazgarri diren lau obra oso bildu beharko ditu gutxienez. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Obrek baldintza hori betetzen dutela ondorioztatuko da partiturek lege-gordailua badute, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu diren partituren kasuan, argitaletxe ospetsuek argitaratuak badira. Epaimahaiak programa horretatik hautatzen dituen obrak edo pasarteak jo beharko ditu izangaiak, gutxienez 30 minutuz, eta gehienez ere 35 minutuz. Izangaiak interpretazioa egiteko behar dituen laguntzaileak ekarriko ditu. Orobat, aurkeztutako errepertorio osoaren hiru kopia koadernatu emanen dizkio epaimahaiari. Errepertorioak aurkibidea izanen du, egilea, izenburu zehatza eta obra bakoitzaren gutxi gorabeherako iraupena adierazten dituena. Joaldiaren zailtasun teknikoa, kalitatea eta trebetasuna baloratuko dira, baita aurkeztutako programaren interes artistikoa ere.
2) Epaimahaiak proposatutako zenbait aukeraren artetik ausaz hautatutako obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, alderdi formalei, estetikoei eta didaktikoei dagokienez. Izangaiak 2 ordu izanen ditu hori prestatzeko, eta gehienez ere 30 minutu ahozko azalpena egiteko. Ahozko azalpena bukatutakoan, epaimahaiak 15 minutu izanen ditu, gehienez ere, beharrezkotzat jotzen dituen galderak egiteko. Proba prestatzen duen bitartean, izangaiak egoki jotzen dituen material bibliografikoak erabiltzen ahalko ditu, formatu fisikoan, ez baitu ez gailu elektronikorik ez kanporako konexiorik izanen.
Horrez gain, proposatutako obra edo pasartea curriculumeko zer helburu eta edukirekin lot daitekeen adierazi beharko du, zer ikasmailatan erabil liteke, hura irakasteko proposamen metodologikoak, ebaluaziorako irizpideak eta osagaiak eta obra lantzean ikasleei eskatzen ahal zaizkien gutxienekoak.
Zati honen puntuazioa honela kalkulatuko da:
- 1. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %75.
- 2. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %25.
–594 Klarinetea.

–594 Dantza Klasikoa.
Proba praktikoak bi ariketa izanen ditu:
1) Dantza Klasikoko eskola bat ematea, pianoaz lagunduta (zuzenean edo MP3 edo CD-A formatuan grabatutako euskarri digitalarekin), harentzat etorriko diren ikasleei zuzenduta. Punta ariketak eta gizonentzako teknikako ariketak egin beharko dira, besteak beste.
2) Errepertorio ezagun baten bariazioaren erakustaldi didaktikoa; epaimahaiak hautatuko du bariazioa, izangaiak aurkeztuko duen zerrenda batetik, non gutxienez lau bariazio bilduko baitira. Ariketa honen bidez izangaiak erakutsi beharko du zer baliabide dituen koreografia lana transmititzerako orduan.
Probaren ariketa bakoitza egiteko denbora epaimahaiak zehaztuko du; nolanahi ere, probak 90 minutu iraunen du gehienez ere (1. ariketa, 60 minutu; 2. ariketa, 20 minutu, eta galderetarako tartea, 10 minutu). Aurreko ariketetarako ordena epaimahaiak adieraziko du proba egiteko unean. Azken kalifikazioa lortzeko, bi ariketetan lortutako noten batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da, kontuan harturik lehenengo ariketak %70 balioko duela, eta, bigarrenak, %30.
Izangai bakoitzak behar dituen laguntzaileak eta instrumentuak ekarri beharko ditu, salbu eta pianoa, erabilgarri egonen baita proba egiteko gelan.
–594 Dantza Garaikidea.
Proba praktikoak bi ariketa izanen ditu:
1) Dantza Garaikideko eskola bat ematea, pianoaz lagunduta (zuzenean edo MP3 edo CD-A formatuan grabatutako euskarri digitalarekin), harentzat etorriko diren ikasleei zuzenduta.
2) Errepertorio ezagun baten piezaren erakustaldi didaktikoa; epaimahaiak hautatuko du pieza, izangaiak aurkeztuko duen zerrenda batetik, non gutxienez lau pieza bilduko baitira. Ariketa honen bidez izangaiak erakutsi beharko du zer baliabide dituen koreografia lana transmititzerako orduan.
Probaren ariketa bakoitza egiteko denbora epaimahaiak zehaztuko du; nolanahi ere, probak 90 minutu iraunen du gehienez ere (1. ariketa, 60 minutu; 2. ariketa, 20 minutu, eta galderetarako tartea, 10 minutu). Aurreko ariketetarako ordena epaimahaiak adieraziko du proba egiteko unean. Azken kalifikazioa lortzeko, bi ariketetan lortutako noten batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da, kontuan harturik lehenengo ariketak %70 balioko duela, eta, bigarrenak, %30.
Izangai bakoitzak behar dituen laguntzaileak eta instrumentuak ekarri beharko ditu, salbu eta pianoa, erabilgarri egonen baita proba egiteko gelan.
–594 Dantza Espainiarra.
Proba praktikoak bi ariketa izanen ditu:
1) Dantza Espainiarreko eskola bat ematea, pianoaz lagunduta (zuzenean edo MP3 edo CD-A formatuan grabatutako euskarri digitalarekin), harentzat etorriko diren ikasleei zuzenduta. Bolero Eskolako, Dantza Estilizatuko eta Dantza Flamenkoko ariketak egin beharko dira, besteak beste.
2) Errepertorio ezagun baten bariazioaren erakustaldi didaktikoa; epaimahaiak hautatuko du bariazioa, izangaiak aurkeztuko duen zerrenda batetik, non gutxienez lau bariazio bilduko baitira. Ariketa honen bidez izangaiak erakutsi beharko du zer baliabide dituen koreografia lana transmititzerako orduan.
Probaren ariketa bakoitza egiteko denbora epaimahaiak zehaztuko du; nolanahi ere, probak 90 minutu iraunen du gehienez ere (1. ariketa, 60 minutu; 2. ariketa, 20 minutu, eta galderetarako tartea, 10 minutu). Aurreko ariketetarako ordena epaimahaiak adieraziko du proba egiteko unean. Azken kalifikazioa lortzeko, bi ariketetan lortutako noten batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da, kontuan harturik lehenengo ariketak %70 balioko duela, eta, bigarrenak, %30.
Izangai bakoitzak behar dituen laguntzaileak eta instrumentuak ekarri beharko ditu, salbu eta pianoa, erabilgarri egonen baita proba egiteko gelan.
–594 Zeharkako Flauta.
Proba praktikoak bi ariketa izanen ditu:
1) Izangaiak hautatutako kontzertu programa bat aurkeztea, 40 minutuz gutxienez; programak instrumentuaren literaturako estilo nagusien adierazgarri diren lau obra oso bildu beharko ditu gutxienez. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Obrek baldintza hori betetzen dutela ondorioztatuko da partiturek lege-gordailua badute, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu diren partituren kasuan, argitaletxe ospetsuek argitaratuak badira. Epaimahaiak programa horretatik hautatzen dituen obrak edo pasarteak jo beharko ditu izangaiak, gutxienez 30 minutuz, eta gehienez ere 35 minutuz. Izangaiak interpretazioa egiteko behar dituen laguntzaileak ekarriko ditu. Orobat, aurkeztutako errepertorio osoaren hiru kopia koadernatu emanen dizkio epaimahaiari. Errepertorioak aurkibidea izanen du, egilea, izenburu zehatza eta obra bakoitzaren gutxi gorabeherako iraupena adierazten dituena. Joaldiaren zailtasun teknikoa, kalitatea eta trebetasuna baloratuko dira, baita aurkeztutako programaren interes artistikoa ere.
2) Epaimahaiak proposatutako zenbait aukeraren artetik ausaz hautatutako obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, alderdi formalei, estetikoei eta didaktikoei dagokienez. Izangaiak 2 ordu izanen ditu hori prestatzeko, eta gehienez ere 30 minutu ahozko azalpena egiteko. Ahozko azalpena bukatutakoan, epaimahaiak 15 minutu izanen ditu, gehienez ere, beharrezkotzat jotzen dituen galderak egiteko. Proba prestatzen duen bitartean, izangaiak egoki jotzen dituen material bibliografikoak erabiltzen ahalko ditu, formatu fisikoan, ez baitu ez gailu elektronikorik ez kanporako konexiorik izanen. Horrez gain, proposatutako obra edo pasartea curriculumeko zer helburu eta edukirekin lot daitekeen adierazi beharko du, zer ikasmailatan erabil liteke, hura irakasteko proposamen metodologikoak, ebaluaziorako irizpideak eta osagaiak eta obra lantzean ikasleei eskatzen ahal zaizkien gutxienekoak.
Zati honen puntuazioa honela kalkulatuko da:
- 1. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %75.
- 2. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %25.
–594 Konposizioaren Oinarriak.
Proba praktikoak bi ariketa izanen ditu:
1) Epaimahaiak proposatutako ariketa harmoniko-kontrapuntistiko bat egitea (baxua-tiplea), lau ahots mistoetara. Izangaiak 3 ordu eta 30 minutu izanen ditu ariketa hau egiteko.
2) Epaimahaiak emandako obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, alderdi musikalei eta didaktikoei dagokienez. Izangaiak 2 ordu izanen ditu ariketa egiteko, eta epaimahaiari entregatu beharko dio. Proba prestatzen duen bitartean, izangaiak egoki jotzen dituen material bibliografikoak erabiltzen ahalko ditu, formatu fisikoan, ez baitu ez gailu elektronikorik ez kanporako konexiorik izanen. Horrez gain, proposatutako obra edo pasartea curriculumeko zer helburu eta edukirekin lot daitekeen adierazi beharko du, zer ikasmailatan erabil liteke, hura irakasteko proposamen metodologikoak, ebaluaziorako irizpideak eta osagaiak eta obra lantzean ikasleei eskatzen ahal zaizkien gutxienekoak. Orobat, 30 minutu izanen ditu, gehienez ere, ahozko azalpena egiteko. Ahozko azalpena bukatutakoan, epaimahaiak 15 minutu izanen ditu, gehienez ere, beharrezkotzat jotzen dituen galderak egiteko.
Zati honen puntuazioa honela kalkulatuko da:
- 1. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %60.
- 2. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %40.
–594 Gitarra.
Proba praktikoak bi ariketa izanen ditu:
1) Izangaiak hautatutako kontzertu programa bat aurkeztea, 40 minutuz gutxienez; programak instrumentuaren literaturako estilo nagusien adierazgarri diren lau obra oso bildu beharko ditu gutxienez. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Obrek baldintza hori betetzen dutela ondorioztatuko da partiturek lege-gordailua badute, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu diren partituren kasuan, argitaletxe ospetsuek argitaratuak badira. Epaimahaiak programa horretatik hautatzen dituen obrak edo pasarteak jo beharko ditu izangaiak, gutxienez 30 minutuz, eta gehienez ere 35 minutuz. Izangaiak interpretazioa egiteko behar dituen laguntzaileak ekarriko ditu. Orobat, aurkeztutako errepertorio osoaren hiru kopia koadernatu emanen dizkio epaimahaiari. Errepertorioak aurkibidea izanen du, egilea, izenburu zehatza eta obra bakoitzaren gutxi gorabeherako iraupena adierazten dituena. Joaldiaren zailtasun teknikoa, kalitatea eta trebetasuna baloratuko dira, baita aurkeztutako programaren interes artistikoa ere.
2) Epaimahaiak proposatutako zenbait aukeraren artetik ausaz hautatutako obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, alderdi formalei, estetikoei eta didaktikoei dagokienez. Izangaiak 2 ordu izanen ditu hori prestatzeko, eta gehienez ere 30 minutu ahozko azalpena egiteko. Ahozko azalpena bukatutakoan, epaimahaiak 15 minutu izanen ditu, gehienez ere, beharrezkotzat jotzen dituen galderak egiteko. Proba prestatzen duen bitartean, izangaiak egoki jotzen dituen material bibliografikoak erabiltzen ahalko ditu, formatu fisikoan, ez baitu ez gailu elektronikorik ez kanporako konexiorik izanen. Horrez gain, proposatutako obra edo pasartea curriculumeko zer helburu eta edukirekin lot daitekeen adierazi beharko du, zer ikasmailatan erabil liteke, hura irakasteko proposamen metodologikoak, ebaluaziorako irizpideak eta osagaiak eta obra lantzean ikasleei eskatzen ahal zaizkien gutxienekoak.
Zati honen puntuazioa honela kalkulatuko da:
- 1. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %75.
- 2. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %25.
–594 Orkestra.
Proba praktikoak hiru ariketa izanen ditu:
1) L. van Beethovenen "Egmont" obra eta epaimahaiak honako hauen artetik hautatuko dituen obra edo pasarteen sorta bat kontzertatu eta zuzentzea:
- W. A. Mozarten "Txirula magikoa" obraren obertura.
- S. Prokofieven "1. Sinfonia" (I. eta III. mug.).
- C. M. von Weberen "Isileko ehiztaria" obraren obertura.
- H. Berliozen "Inauteri erromatarra" obraren obertura.
Izangaiari 20 minutu emanen zaizkio, gehienez ere, hautatutako sorta epaimahaiaren aurrean entseatzeko, proposatutako errepertoriorako egokia den orkestrarekin; administrazio dei-egileak jarriko du orkestra hori. Ondoren, nahitaezko obra eta hautatutako sorta zuzenduko ditu, etenik gabe, 20 minutuz gehienez ere. Proba bukatutakoan, epaimahaiak 15 minutu izanen ditu, gehienez ere, beharrezkotzat jotzen dituen galderak egiteko. Obren edizioak originalak izanen dira.
2) Epaimahaiak proposatuko duen pianorako obra baten pasarte baten instrumentazioa, epaimahaiak zehazten duen instrumentu-talderako. Horrez gain, instrumentatutako pasartea curriculumeko zer helburu eta edukirekin lot daitekeen adierazi beharko du, zer ikasmailatan erabil liteke, hura irakasteko proposamen metodologikoak, ebaluaziorako irizpideak eta osagaiak eta hura egitean ikasleei eskatzen ahal zaizkien gutxienekoak. Ariketa hau egiteko 90 minutu izanen ditu, eta piano bat izanen du erabilgarri.
3) Epaimahaiak emandako obra edo pasarte bat analizatzea, alderdi formalei, estetikoei eta didaktikoei dagokienez. Izangaiak ariketa prestatzeko 90 minutu izanen ditu, eta 30 minutu, gehienez ere, ahozko azalpena egiteko; epaimahaiak egiten dizkion galdera guztiei erantzun beharko die. Ahozko azalpena bukatutakoan, epaimahaiak 15 minutu izanen ditu, gehienez ere, beharrezkotzat jotzen dituen galderak egiteko. Proba prestatzen duen bitartean, izangaiak egoki jotzen dituen material bibliografikoak erabiltzen ahalko ditu, formatu fisikoan, ez baitu ez gailu elektronikorik ez kanporako konexiorik izanen. Horrez gain, instrumentatutako pasartea curriculumeko zer helburu eta edukirekin lot daitekeen adierazi beharko du, zer ikasmailatan erabil liteke, hura irakasteko proposamen metodologikoak, ebaluaziorako irizpideak eta osagaiak eta hura aztertzean ikasleei eskatzen ahal zaizkien gutxienekoak.
Zati honen puntuazioa honela kalkulatuko da:
- 1. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %60.
- 2. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %20.
- 3. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %20.
–594 Pianoa.
Proba praktikoak hiru ariketa izanen ditu:
1) Izangaiak hautatutako kontzertu programa bat aurkeztea, 40 minutuz gutxienez; programak instrumentuaren literaturako estilo nagusien adierazgarri diren lau obra oso bildu beharko ditu gutxienez. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Obrek baldintza hori betetzen dutela ondorioztatuko da partiturek lege-gordailua badute, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu diren partituren kasuan, argitaletxe ospetsuek argitaratuak badira. Epaimahaiak programa horretatik hautatzen dituen obrak edo pasarteak jo beharko ditu izangaiak, gutxienez 30 minutuz, eta gehienez ere 35 minutuz. Obretako bat ganbera-errepertoriokoa izanen da, eta gainerako obrak, piano solorako errepertoriokoak. Izangaiak behar dituen laguntzaileak ekarriko ditu ganberako obra interpretatzeko. Orobat, aurkeztutako errepertorio osoaren hiru kopia koadernatu emanen dizkio epaimahaiari. Errepertorioak aurkibidea izanen du, egilea, izenburu zehatza eta obra bakoitzaren gutxi gorabeherako iraupena adierazten dituena. Joaldiaren zailtasun teknikoa, kalitatea eta trebetasuna baloratuko dira, baita interpretazio zuzena eta aurkeztutako programaren interes artistikoa ere.
2) Epaimahaiak proposatutako zenbait aukeraren artetik ausaz hautatutako obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, alderdi formalei, estetikoei eta didaktikoei dagokienez. Izangaiak 105 minutu izanen ditu (ordubete eta hiru laurden) hori prestatzeko, eta gehienez ere 30 minutu ahozko azalpena egiteko. Ahozko azalpena bukatutakoan, epaimahaiak 15 minutu izanen ditu, gehienez ere, beharrezkotzat jotzen dituen galderak egiteko. Proba prestatzen duen bitartean, izangaiak egoki jotzen dituen material bibliografikoak erabiltzen ahalko ditu, formatu fisikoan, ez baitu ez gailu elektronikorik ez kanporako konexiorik izanen. Horrez gain, proposatutako obra edo pasartea curriculumeko zer helburu eta edukirekin lot daitekeen adierazi beharko du, zer ikasmailatan erabil liteke, hura irakasteko proposamen metodologikoak, ebaluaziorako irizpideak eta osagaiak eta obra lantzean ikasleei eskatzen ahal zaizkien gutxienekoak.
3) Izangaiak obra edo pasarte bat bat-batean joko du, epaimahaiak proposatutako zenbait aukeraren artean ausaz hautatutakoa. 10 minutu izanen ditu obra aztertzeko, eta 5 minutu, gehienez ere, hura jotzeko.
Zati honen puntuazioa honela kalkulatuko da:
- 1. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %50.
- 2. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %35.
- 3. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %15.
–594 Saxofoia.
Proba praktikoak bi ariketa izanen ditu:
1) Izangaiak hautatutako kontzertu programa bat aurkeztea, 40 minutuz gutxienez; programak instrumentuaren literaturako estilo nagusien adierazgarri diren lau obra oso bildu beharko ditu gutxienez. Obra guztiek argitaratuta egon beharko dute. Obrek baldintza hori betetzen dutela ondorioztatuko da partiturek lege-gordailua badute, eta, lege-gordailua ezarri baino lehen edo atzerrian sortu diren partituren kasuan, argitaletxe ospetsuek argitaratuak badira. Epaimahaiak programa horretatik hautatzen dituen obrak edo pasarteak jo beharko ditu izangaiak, gutxienez 30 minutuz, eta gehienez ere 35 minutuz. Izangaiak interpretazioa egiteko behar dituen laguntzaileak ekarriko ditu. Orobat, aurkeztutako errepertorio osoaren hiru kopia koadernatu emanen dizkio epaimahaiari. Errepertorioak aurkibidea izanen du, egilea, izenburu zehatza eta obra bakoitzaren gutxi gorabeherako iraupena adierazten dituena. Joaldiaren zailtasun teknikoa, kalitatea eta trebetasuna baloratuko dira, baita aurkeztutako programaren interes artistikoa ere.
2) Epaimahaiak proposatutako zenbait aukeraren artetik ausaz hautatutako obra edo pasarte bat analizatzea idatziz, alderdi formalei, estetikoei eta didaktikoei dagokienez. Izangaiak 2 ordu izanen ditu hori prestatzeko, eta gehienez ere 30 minutu ahozko azalpena egiteko. Ahozko azalpena bukatutakoan, epaimahaiak 15 minutu izanen ditu, gehienez ere, beharrezkotzat jotzen dituen galderak egiteko. Proba prestatzen duen bitartean, izangaiak egoki jotzen dituen material bibliografikoak erabiltzen ahalko ditu, formatu fisikoan, ez baitu ez gailu elektronikorik ez kanporako konexiorik izanen. Horrez gain, proposatutako obra edo pasartea curriculumeko zer helburu eta edukirekin lot daitekeen adierazi beharko du, zer ikasmailatan erabil liteke, hura irakasteko proposamen metodologikoak, ebaluaziorako irizpideak eta osagaiak eta obra lantzean ikasleei eskatzen ahal zaizkien gutxienekoak.
Zati honen puntuazioa honela kalkulatuko da:
- 1. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %75.
- 2. ariketa: proba praktikoaren guztizko balioaren %25.
–594 Tronboia.

–594 Txistua.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa.
Lehenengo probaren A zatiak bi ariketa baditu, idatzizko bat eta abilezia praktikoen beste bat, idatzizko ariketaren haztapena %30ekoa izanen da, eta abilezia praktikoena %70ekoa.
–595 Marrazketa Artistikoa eta Kolorea.
Lehenengo probaren A zatia izanen da indarreko curriculumarekin zerikusia duten ariketa edo kasu bat edo batzuk ebaztea. Tankera honetakoak izaten ahalko dira: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; galderen, arazoen eta kasuen ebazpena; simulazioak; trebetasun tekniko edo instrumentalen erakustaldia; edo benetako egoerekin lotutako proiektu didaktiko zehatz bat formulatzea, ikasgelako edo ikastetxeko ingurune erreal batean praktikara eraman daitekeena. Lotuta egonen dira Marrazketa Artistikoa eta Kolorea espezialitateko irakasleek irakats ditzaketen moduluetako ikaskuntza emaitzetan eta horrelako irakasleek irakats ditzaketen lanbide moduluei lotutako konpetentzia-unitateetako lanbide jardueretan aipatzen diren esparruetako batekin edo batzuekin.
–595 Barnealdeen Diseinua.
Lehenengo probaren A zatia izanen da indarreko curriculumarekin zerikusia duten ariketa edo kasu bat edo batzuk ebaztea. Tankera honetakoak izaten ahalko dira: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; galderen, arazoen eta kasuen ebazpena; simulazioak; trebetasun tekniko edo instrumentalen erakustaldia; edo benetako egoerekin lotutako proiektu didaktiko zehatz bat formulatzea, ikasgelako edo ikastetxeko ingurune erreal batean praktikara eraman daitekeena. Lotuta egonen dira Barnealdeen Diseinua espezialitateko irakasleek irakats ditzaketen moduluetako ikaskuntza-emaitzetan eta horrelako irakasleek irakats ditzaketen lanbide-moduluei lotutako konpetentzia-unitateetako lanbide jardueretan aipatzen diren esparruetako batekin edo batzuekin.
–595 Diseinu Grafikoa.
Lehenengo probaren A zatia izanen da indarreko curriculumarekin zerikusia duten ariketa edo kasu bat edo batzuk ebaztea. Tankera honetakoak izaten ahalko dira: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; galderen, arazoen eta kasuen ebazpena; simulazioak; trebetasun tekniko edo instrumentalen erakustaldia; edo benetako egoerekin lotutako proiektu didaktiko zehatz bat formulatzea, ikasgelako edo ikastetxeko ingurune erreal batean praktikara eraman daitekeena. Lotuta egonen dira Diseinu Grafikoa espezialitateko irakasleek irakats ditzaketen moduluetako ikaskuntza-emaitzetan eta horrelako irakasleek irakats ditzaketen lanbide-moduluei lotutako konpetentzia-unitateetako lanbide jardueretan aipatzen diren esparruetako batekin edo batzuekin.
–595 Argazkilaritza.
Lehen probaren A zatia izanen da indarreko curriculumarekin zerikusia duten ariketa edo kasu bat edo batzuk ebaztea. Tankera honetakoak izaten ahalko dira: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; galderen, arazoen eta kasuen ebazpena; simulazioak; trebetasun tekniko edo instrumentalen erakustaldia; edo benetako egoerekin lotutako proiektu didaktiko zehatz bat formulatzea, ikasgelako edo ikastetxeko ingurune erreal batean praktikara eraman daitekeena. Lotuta egonen dira Argazkilaritza espezialitateko irakasleek irakats ditzaketen moduluetako ikaskuntza-emaitzetan eta horrelako irakasleek irakats ditzaketen lanbide-moduluei lotutako konpetentzia-unitateetako lanbide jardueretan aipatzen diren esparruetako batekin edo batzuekin.
–595 Artearen Historia.
Lehenen probaren A zatia izanen da indarreko curriculumarekin zerikusia duten ariketa edo kasu bat edo batzuk ebaztea. Tankera honetakoak izaten ahalko dira: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; galderen, arazoen eta kasuen ebazpena; simulazioak; trebetasun tekniko edo instrumentalen erakustaldia; edo benetako egoerekin lotutako proiektu didaktiko zehatz bat formulatzea, ikasgelako edo ikastetxeko ingurune erreal batean praktikara eraman daitekeena. Lotuta egonen dira Artearen Historia espezialitateko irakasleek irakats ditzaketen moduluetako ikaskuntza-emaitzetan eta horrelako irakasleek irakats ditzaketen lanbide-moduluei lotutako konpetentzia-unitateetako lanbide jardueretan aipatzen diren esparruetako batekin edo batzuekin.
–595 Ikus-entzunezko Baliabideak.
Lehenengo probaren A zatia izanen da indarreko curriculumarekin zerikusia duten ariketa edo kasu bat edo batzuk ebaztea. Tankera honetakoak izaten ahalko dira: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; galderen, arazoen eta kasuen ebazpena; simulazioak; trebetasun tekniko edo instrumentalen erakustaldia; edo benetako egoerekin lotutako proiektu didaktiko zehatz bat formulatzea, ikasgelako edo ikastetxeko ingurune erreal batean praktikara eraman daitekeena. Lotuta egonen dira Ikus-entzunezko Baliabideak espezialitateko irakasleek irakats ditzaketen moduluetako ikaskuntza-emaitzetan eta horrelako irakasleek irakats ditzaketen lanbide-moduluei lotutako konpetentzia-unitateetako lanbide jardueretan aipatzen diren esparruetako batekin edo batzuekin.
–595 Baliabide Informatikoak.
Lehenengo probaren A zatia izanen da indarreko curriculumarekin zerikusia duten ariketa edo kasu bat edo batzuk ebaztea. Tankera honetakoak izaten ahalko dira: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; galderen, arazoen eta kasuen ebazpena; simulazioak; trebetasun tekniko edo instrumentalen erakustaldia; edo benetako egoerekin lotutako proiektu didaktiko zehatz bat formulatzea, ikasgelako edo ikastetxeko ingurune erreal batean praktikara eraman daitekeena. Lotuta egonen dira Baliabide Informatikoak espezialitateko irakasleek irakats ditzaketen moduluetako ikaskuntza-emaitzetan eta horrelako irakasleek irakats ditzaketen lanbide-moduluei lotutako konpetentzia-unitateetako lanbide jardueretan aipatzen diren esparruetako batekin edo batzuekin.
–595 Industria Antolamendua eta Legeria.
Lehenengo probaren A zatia izanen da indarreko curriculumarekin zerikusia duten ariketa edo kasu bat edo batzuk ebaztea. Tankera honetakoak izaten ahalko dira: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; galderen, arazoen eta kasuen ebazpena; simulazioak; trebetasun tekniko edo instrumentalen erakustaldia; edo benetako egoerekin lotutako proiektu didaktiko zehatz bat formulatzea, ikasgelako edo ikastetxeko ingurune erreal batean praktikara eraman daitekeena. Lotuta egonen dira Industria Antolamendua eta Legeria espezialitateko irakasleek irakats ditzaketen moduluetako ikaskuntza emaitzetan eta horrelako irakasleek irakats ditzaketen lanbide moduluei lotutako konpetentzia-unitateetako lanbide jardueretan aipatzen diren esparruetako batekin edo batzuekin.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa.
Lehenengo probaren A zatiak bi ariketa baditu, idatzizko bat eta abilezia praktikoen beste bat, idatzizko ariketaren haztapena %30ekoa izanen da, eta abilezia praktikoena %70ekoa.
–596 Ebanisteria Artistikoa.
Lehenengo probaren A zatia izanen da indarreko curriculumarekin zerikusia duten ariketa edo kasu bat edo batzuk ebaztea. Tankera honetakoak izaten ahalko dira: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; galderen, arazoen eta kasuen ebazpena; simulazioak; trebetasun tekniko edo instrumentalen erakustaldia; edo benetako egoerekin lotutako proiektu didaktiko zehatz bat formulatzea, ikasgelako edo ikastetxeko ingurune erreal batean praktikara eraman daitekeena. Lotuta egonen dira Ebanisteria Artistikoa espezialitateko irakasleek irakats ditzaketen moduluetako ikaskuntza-emaitzetan eta horrelako irakasleek irakats ditzaketen lanbide-moduluei lotutako konpetentzia-unitateetako lanbide jardueretan aipatzen diren esparruetako batekin edo batzuekin.
–596 Argazkilaritza eta Erreprodukzio Prozesuak.
Lehenengo probaren A zatia izanen da indarreko curriculumarekin zerikusia duten ariketa edo kasu bat edo batzuk ebaztea. Tankera honetakoak izaten ahalko dira: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; galderen, arazoen eta kasuen ebazpena; simulazioak; trebetasun tekniko edo instrumentalen erakustaldia; edo benetako egoerekin lotutako proiektu didaktiko zehatz bat formulatzea, ikasgelako edo ikastetxeko ingurune erreal batean praktikara eraman daitekeena. Lotuta egonen dira Argazkilaritza eta Erreprodukzio Prozesuak espezialitateko irakasleek irakats ditzaketen moduluetako ikaskuntza emaitzetan eta horrelako irakasleek irakats ditzaketen lanbide moduluei lotutako konpetentzia-unitateetako lanbide jardueretan aipatzen diren esparruetako batekin edo batzuekin.
–596 Grabatu eta Estanpazio Teknikak.
Lehenengo probaren A zatia izanen da indarreko curriculumarekin zerikusia duten ariketa edo kasu bat edo batzuk ebaztea. Tankera honetakoak izaten ahalko dira: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; galderen, arazoen eta kasuen ebazpena; simulazioak; trebetasun tekniko edo instrumentalen erakustaldia; edo benetako egoerekin lotutako proiektu didaktiko zehatz bat formulatzea, ikasgelako edo ikastetxeko ingurune erreal batean praktikara eraman daitekeena. Lotuta egonen dira Grabatu eta Estanpazio Teknikak espezialitateko irakasleek irakats ditzaketen moduluetako ikaskuntza emaitzetan eta horrelako irakasleek irakats ditzaketen lanbide moduluei lotutako konpetentzia-unitateetako lanbide jardueretan aipatzen diren esparruetako batekin edo batzuekin.
VII. ERANSKINA.–BIGARREN PROBAREN A ZATIRAKO ZEHAZTAPENAK: PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA ETA UNITATE DIDAKTIKOA
1. Araudia, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean programazio didaktikoa prestatzeko indarrean dagoena, irakaskuntza hauetarako: Batxilergoa, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak, goi mailako arte-ikasketak eta musikako lanbide eta goi mailako irakaskuntzak.
–2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.
–243/2022 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Batxilergoko gutxieneko ikasketak eta antolamendua ezartzen dituena.
–72/2022 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.
–79/2022 Foru Agindua, irailaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko etapetan eskaini beharreko aukerako ikasgaien curriculuma arautzen duena.
–67/2022 Foru Agindua, abuztuaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dituena.
–45/2023 Foru Agindua, maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era arautzen duena.
–69/2023 Foru Agindua, abuztuaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako hezkuntza inklusioa arautzen duena.
–596/2007 Errege Dekretua, maiatzaren 4koa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena.
–44/2010 Foru Dekretua, abuztuaren 9koa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolaketa eta garapena arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.
–63/2019 Foru Agindua, abuztuaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ziurtapen akademikoa arautzen dituena.
–1/2024 Legea, ekainaren 7koa, goi mailako arte-ikasketak arautzen eta arte-ikasketa profesionalen antolaketa eta baliokidetasunak ezartzen dituena.
–1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez araututako goi mailako arte-ikasketak antolatzen dituena.
–631/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa, Musikako graduko goi mailako arte-ikasketen oinarrizko edukia arautzen duena. Ikasketa horiek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarri ziren.
–34/2014 Foru Agindua, apirilaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, musikako goi mailako arte-ikasketen ikasketa plana ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatean Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan.
–210/2010 Foru Agindua, abenduaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean Musikako graduko goi mailako irakaskuntzak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa eta titulua.
–633/2010 Errege Dekretua, martxoaren 14koa, Diseinuko graduko goi mailako arte-ikasketen oinarrizko edukia arautzen duena.
–30/2013 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa, Diseinuko goi mailako ikasketen ikasketa plana eta antolamendua ezartzen dituena Nafarroan (maiatzaren 6ko 39/2015 Foru Aginduak aldatua).
–192/2016 Ebazpena, maiatzaren 26koa, zeinaren bidez kanpoko praktiken programa eta ikasketen bukaerako lanaren edukiak arautzen dituzten jarraibideak onesten baitira diseinuko goi mailako eskoletan eta Nafarroako Foru Komunitatean behar bezala baimenduta ikasketa horiek irakasten dituzten ikastetxe pribatuetan.
–1577/2006 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, finkatzen dituena Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako Musikako lanbide irakaskuntzen curriculumaren oinarrizko alderdiak.
–21/2007 Foru Dekretua, martxoaren 19koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako Musikako lanbide irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.
–79/2007 Foru Agindua, ekainaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako musikako lanbide-irakaskuntzen egitura eta ordutegia ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.
–91/2008 Foru Agindua, ekainaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, musikako lanbide irakaskuntzetan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era arautzen duena.
2.–Programazio didaktikoak.
2.1. Programazio didaktikoaren testuingurua hauxe izanen da: Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko bat, 2025-2026 ikasturtean. Programazioak aintzat hartu beharko ditu deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean diren curriculumak, eta xede izanen du, izangaiak zer espezialitatetan eta mailatan parte hartzen duen, hartako arlo, gai, modulu edo irakasgai bat. Programazioa kasuan kasuko espezialitateko irakasleek irakasteko eskumena duten hezkuntza maila edo etapa baten ikasturte baterako prestatuko da.
2.2. Alderdi formalak:
Programazio didaktikoak gehienez ere 50 orrialde zenbakitu izanen ditu, DIN-A4 formatuan, lerroarte arruntarekin, gutxienez 12 puntuko Arial letra erabiliz, konprimatu gabe. Grafiko, taula, irudi eta antzekoetan gutxienez 10 puntuko Arial letra erabiltzen ahalko da. Argazki oinetan, orri oinetan eta goiburuan Arial ez den beste letra mota bat eta aipatutako tamainetakoak ez direnak erabiltzen ahalko dira. Azalaren diseinua libre da, baita kontrazalarena ere, baina nahitaez jasoko dira izangaiaren izena, abizenak eta NANeko edo identifikazio agiriko zenbakia. Programazio didaktikoaren azala, kontrazala eta aurkibidea ez dira zenbatuko 50 orrialde horien barnean. Izangaiak bere borondatez eranskinak edo material lagungarriak gehitzen baditu, ulertuko da baimendutako orri kopuruaren barruan daudela, eta horiek ere aipatutako ezaugarri teknikoak bete beharko dituzte. 10 unitate didaktiko izan beharko ditu, gutxienez.
Unitate didaktiko horiek zenbakituta eta garatuta egon beharko dute, eta epaimahaiak unitate didaktikoaren aurkezpenaren eta defentsaren jarraipena egin ahal izateko informazio nahikoa eduki.
2.3. Programazio didaktikoa ezin da irakaskuntza gida batez ordezkatu, 276/2007 Errege Dekretuak ez baitu irakaskuntza gidaren kontzeptua aintzat hartzen.
2.4. Unitate didaktikoak ezin dira ikaskuntza-egoerekin ordezkatu; izan ere, "unitate didaktiko" terminoa ez dator curriculumari buruzko arauditik, 276/2007 Errege Dekretuan definitzen baita. "Ikaskuntza-egoerak" terminoa, berriz, curriculumean agertzen da, eta unitate didaktikoaren barruko irakaskuntza eta ikaskuntza jarduerak planteatzeko modu gisa ulertu behar da.
2.5. Programazio didaktikoak hiperestekak edo QR kodeak baditu, epaimahaiak ez du kontuan hartuko eta ez du baloratuko horien bidez atzitu daitekeen informazioa.
3.–Unitate didaktikoa.
Unitate didaktikoa prestatzean, Nafarroako Foru Komunitatean indarrean den curriculumeko elementuak zehaztu beharko dira. Oro har, aipatu unitate didaktikoa prestatzean honako hauek zehaztu beharko dira: harekin erdietsi nahi diren ikaskuntza helburuak, edukiak, ikasgelan planteatuko diren irakaskuntza eta ikaskuntza jarduerak eta horiek ebaluatzeko prozedurak, eta nola lortuko diren hezkuntza maila bakoitzari dagozkion konpetentziak.
Iragarkiaren kodea: F2514802
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50