246. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

25-01668 gora jotzeko errekurtsoa, honako honen isilbidezko ezespenari buruz: jaiegunetan eta gaueko ordutegian lan egiteagatiko ordu konpentsazioaren eskaera, baimen ordainduari dagokionez

Manuel Moreno García jaunak 25-01668 gora jotzeko errekurtsoa jarri du honako honen isilbidezko ezespenaren aurka: jaiegunetan eta gaueko ordutegian lan egiteagatiko ordu konpentsazioaren eskaera, baimen ordainduari dagokionez. Nafarroako Administrazio Auzitegiak, bada, Burlatako Udalari eskatu dio aipatu errekurtsoari dagokion administrazio espedientea igor diezaiola.

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere), eta pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2025eko azaroaren 19an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2515196