246. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Hodiak eta osagarriak biltegiratzea eta banatzea

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Eduardo Cortina SA.

Jarduera: hodiak eta osagarriak biltegiratzea eta banatzea.

Tokia: Orkoiengo Comarca I industrialdearen zabalgunea, M kalea, 21. zenbakia (1. poligonoko 1040. lurzatia).

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Orkoienen, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2515469