2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRADAKO KONTZEJUA
Ordenantza, oinarrizko kategoriako autokarabanetarako eremuan autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta haietan gaua ematea arautzen duena. Hasierako onespena
Arradako Kontzejuko Batzarrak, 2025eko azaroaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako hau: Ordenantza, Arradako oinarrizko kategoriako autokarabanetarako eremuan autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta haietan gaua ematea arautzen duena.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta aurkez ditzakete erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Arradan, 2025eko azaroaren 20an.–Kontzejuko burua, Sergio Esparza Choves.
Iragarkiaren kodea: L2515299