2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hitzarmena, Iruñeko Udalaren eta Villa Adriana SL merkataritza sozietatearen artean, xede duena gauzatzea 5. poligonoko 1202. lurzatian egin beharreko lurzoru lagapenak. Behin betiko onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 10ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 10-NOV-25 (5/UV).
Toki-erakundeek, hirigintzaren arloan dituzten eskumenen esparruan, hirigintzaren funtzio publikoa gauzatzean, akordioak egin ditzakete pertsona publikoekin zein pribatuekin, hirigintza jarduera hobeki eta eraginkorrago garatzen lagun dezaten.
Hitzarmen honen xedea da 5. poligonoko 1202. lurzatiaren jabeak egin beharreko lurzoru lagapenak kudeatzea edo gauzatzea ezartzea, bat etorriz hiri-jarduketarako plan berezian ezarritakoarekin. Plan hori behin betiko onetsi zen Iruñeko Udalak 2025eko irailaren 11n egindako osoko bilkuran.
Espedientean jasota daude hirigintza-hitzarmenaren dokumentua eta Hirigintzako Udal Gerentziako arkitektoaren eta abokatuaren txosten tekniko eta juridikoak.
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 9an, hasiera batez onetsi zuen honako hau: "Hitzarmena, Iruñeko Udalaren eta Villa Adriana SL merkataritza sozietatearen artean, xede duena gauzatzea 5. poligonoko 1202. lurzatian egin beharreko lurzoru lagapenak". Erabaki hori argitaratu zen 2025eko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 25ean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, baita tokiko prentsan ere.
Jendaurrean egoteko epea iraganda, ez zaio hitzarmenari alegaziorik edo ekarpenik aurkeztu.
Horiek horrela, honako hau,
ERABAKI DA:
1. Behin betiko onestea dokumentu hau: "Hitzarmena, Iruñeko Udalaren eta Villa Adriana SL merkataritza sozietatearen artean, xede duena gauzatzea 5. poligonoko 1202. lurzatian egin beharreko lurzoru lagapenak". Dokumentu hori erabaki honen eranskinean jasoa dago.
2. Iruñeko Udaleko alkateari ahalmena ematea hitzarmen hori sinatzeko.
3. Hitzarmena jasotzea Hirigintza-hitzarmenen artxiboan, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 26. artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
4. Erabaki hau igortzea Udalaren Hirigintza Gerentziako Hirigintza Kudeaketako Zerbitzuari eta Zerbitzu Juridikoari, dagozkion ondorioak sor ditzan.
5. Erabaki hau jakinaraztea Villa Adriana SAri, eta kasu bakoitzean bidezko diren errekurtsoen berri ematea.
Behin betiko onesteko erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2025eko azaroaren 19an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2515213