2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Hiri-jarduketarako plan berezia Udal Plan Orokorreko hiri-lurzoru finkatuko UU-R3.01 urbanizazio unitatean. Hasierako onespena
Alkatetzak 2025eko azaroaren 25ean emandako 850. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da hiri-jarduketarako plan berezi bat, Alesbesko (Nafarroa) Udal Plan Orokorreko hiri-lurzoru finkatuko UU-R3.01 urbanizazio unitatean, Alesbesko Udalak sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Alesbesen, 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2515609