2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Jarduera-lizentziaren eskaera. Tatuajeak egiteko lokala
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Jennifer Laredo De La Torre.
Jarduera: tatuajeak egiteko lokala.
Tokia: Donantes de Sangre kalea 7, behea, 9. poligonoko 685. lurzatia, Caparroso.
17/2020 Foru Legeko sailkapena: 3. eranskineko 15.7 taldea.
Caparroson, 2026ko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2515610