246. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLEKO KONTZEJUA

Ordenantza, arautzen duena basurdea eta azeria ehizatzeko txartela edukitzeko eskubidea, Itzalleko ehiza barrutian. Hasierako onespena

Itzalleko Kontzejuak, 2025eko urriaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena basurdea eta azeria ehizatzeko txartela edukitzeko eskubidea, Itzalleko ehiza barrutian (NA-10417).

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Itzallen (Zaraitzu), 2025eko urriaren 17an.–Kontzejuko burua, Francisco Sarries Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2515085