2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FUSTIÑANA
2025erako lan publikoaren eskaintza
Alkatetzaren azaroaren 21eko 134/2025 Ebazpenaren bidez, 2025erako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Honako plaza hauek eskaintzen dira:
–Brigadako buruaren plaza bat. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
–Brigadaren plaza bat. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
–Administrari-ofizialaren plaza bat. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
–Administrari-ofizialaren plaza bat. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
2025eko azaroaren 21ean.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2515309