2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARBARIN
Udal hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Barbaringo Udalak, 2025eko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Barbaringo Udalaren hilerria arautzen duen udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Barbaringo Udalaren hilerria arautzen duen udal ordenantza behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Barbarinen, 2025eko azaroaren 20an.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.
Iragarkiaren kodea: L2515292