1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
555E/2025 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera batean onesten baita Nafarroako Unibertsitatearen campuseko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren Z-1 jarduketa-unitatearen xehetasun azterketa, Inmobiliaria Universidad de Navarra SAk sustatua, Nafarroako Unibertsitatea (Farmaziako eraikina) handitu ahal izateko.
XEHETASUN AZTERKETA. Nafarroako Unibertsitatearen Campusa UGPSa. |
Sustatzailea: INMOBILIARIA DE LA UNIVERSIDAD DE NAVARRA SA. Udalerria: IRUÑA. Kokapena: Poligonoa: 3; lurzatiak: 447 eta 1275 (Z-1 jarduketa-unitatea). |
Sarrera departamentuan: 2025-09-04. Erregistro zk.: 2025/1171982. |
Aurkeztutako dokumentuaren xedea da "Nafarroako Unibertsitatea klinika handitzea - Farmaziako eraikina" izeneko proiektuko obra eraiki ahal izatea, Iruñeko 3. poligonoko 447. eta 1275. lurzatietan (UGPSko Z-1 jarduketa-unitatea, Zientzien eremua, ostatu zentroa eta zerbitzuak), eta Nafarroako Unibertsitatearen campuseko Udalez Gaindiko Plan Sektorialean (UGPS) jasotako determinazioak betetzea. Izan ere, determinazio horien arabera, UGPSko planoetan aurreikusi eta definitu gabeko eraikin berriak eraiki ahal izateko, xehetasun azterketa bat aurkeztu behar da, obra-lizentzia lortu aurretik.
Aurkeztutako aldaketaren irismena kontuan hartuta, eta aplikatu beharreko araudi sektorialen xedapenekin bat etorriz, 2025eko irailaren 22an, beren eskumenari buruzko erabakiak hartzea eskatu zaie Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, Iruñerriko Mankomunitateari, Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari eta Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuari.
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan oinarrituta, izapidetzen ari den xehetasun azterketaren aldaketak ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar duen ala ez erabakitzeko eskaerari dagokionez, Ingurumen Ebaluaziorako Atalak erantzun du ez dela bidezkoa txostena ematea.
Bestalde, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak eta Iruñerriko Mankomunitateak, hurrenez hurren, 2025eko urriaren 16an eta 27an, xehetasun azterketaren aldeko txostena eman dute, inolako determinaziorik ezarri gabe, bai arriskuen ebaluazioari dagokionez, bai hornidura eta saneamendu azpiegituren gaineko ukipenei dagokienez.
Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak oraindik ez du adierazpenik egin.
Hirigintza-tresna, xedeaz den bezainbatean, bat dator hirigintza-legerian ezarritakoarekin (Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 63. artikulua), bai eta udalez gaindiko plan sektorial horren hirigintza-araudiaren 7. atalarekin ere.
Bestalde, bertan proposatutako hirigintza-determinazioek UGPSan ezarritako hirigintza-parametroak betetzen dituzte, eraikuntzaren altuerari, eraikigarritasunari eta gehieneko okupazioari dagokienez.
Aldaketarako tresna hau izapidetzea eta onestea Lurralde Kohesiorako Departamentuari dagokio, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1.d) artikulua aplikatuz, udalez gaindiko plan sektorial bat garatzen duen tresna bat delako.
Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2025eko urriaren 30eko txostena ikusirik, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginak ezarritakoarekin (testu hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Hasiera batean onestea Nafarroako Unibertsitatearen campuseko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren Z-1 jarduketa-unitatearen xehetasun azterketa (Nafarroako Unibertsitatea klinika handitzea - Farmaziako eraikina), Inmobiliaria Universidad de Navarra SAk sustatua.
2. Espedientea ebazteko, aurkeztutako dokumentazioa zuzendu beharko da, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2025eko urriaren 8ko txostenean jasotakoaren arabera, hots, antolamendu planoetan definitutako lerrokaduren eta okupazioen irudikapenari eta koordinazioari buruz adierazitakoa bete beharko da, indarrean dauden lerrokadurei eta sestrei buruzko informazio plano bat aurkeztu beharko da eta xehetasun azterketa baten irismenaren arabera propioak ez diren edukiak ezabatu beharko dira.
3. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalari entzunaldia ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta hogei egun iraunen dute.
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da bi tramite horien epea.
4. Ondorio horietarako, xehetasun azterketa eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2025eko urriaren 8ko txostena Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian kontsultatzen ahalko dira (https://www.navarra.es/eu/lurraldea-pasaia-eta-hirigintza/jendaurrean-jarrita-dauden-planak-proiektuak-eta-azterketak), eta, epe horretan, egoki jotzen diren alegazio-idazki guztiak aurkezten ahalko dira.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Iruñeko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari, Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluazioaren Atalari eta espedientearen sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 20an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.
Iragarkiaren kodea: F2515329