2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Hiri-jarduketarako plan berezia Atarrabia kaleko 17. zenbakian. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2025eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Hasiera batez onestea Atarrabia kaleko 17. zenbakirako hiri-jarduketarako plan bereziaren espedientea.
Bigarrena.–Interesdunari adieraztea ezen, behin betiko onetsi baino lehen, hitzarmena formalizatu beharko dela dirutan eman behar diren betebeharretarako.
Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau argitaratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal iragarki-taulan eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraituz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Atarrabian, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2515362