246. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UDABE-BERAMENDIKO KONTZEJUA

Akats zuzenketa, herri-lurren desafektaziorako iragarkian (ondoren trukatzeko)

2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, iragarki bat argitaratu zen, herri-lurren desafektazioari buruz, ondoren trukatzeko. Iragarki horretan akatsa dagoela ikusita, zuzendu egin behar da.

Lehen paragrafoan, honako hau dioen tokian: "...honako erabaki hau hartu zuen, udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin".

Honela behar du: "...honako erabaki hau hartu zuen, udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren bi hereneko gehiengoarekin".

Lehen puntuan, honako hau dioen tokian: "Hasiera batez onestea Basakaitz alderdian dauden 301,14 m²-ren desafektazioa, ondoren M.ª Jose Michelena Goicoechearen alde trukatzeko".

Honela behar du: "Hasiera batez onestea Basakaitz alderdian dauden 301,14 m²-ren desafektazioa (Beramendiko 2. poligonoko 138. lurzatia), ondoren M.ª Jose Michelena Goicoechearen alde trukatzeko, Beramendiko 2. poligonoko 120. lurzatian".

Udabe-Beramendin, 2025eko azaroaren 20an.–Alkatea, Imanol Biurrarena Barrenetxea.

Iragarkiaren kodea: L2515244