Iragarkia
246. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 11
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, oposizio bidez betetzeko garbiketako peoien bi plaza, D mailakoak, lan-kontratuarekin aritzeko lanaldi partzialean
Antsoaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 21ean, deialdi bat onetsi zuen, oposizio bidez betetzeko garbiketako peoien bi plaza, D mailakoak, Antsoaingo Udalaren zerbitzura aritzeko lan-kontratuarekin eta lanaldi partzialean.
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.
Antsoainen, 2025eko azaroaren 21ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.
OINARRIAK
1. oinarria.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea Antsoaingo Udaleko garbiketako peoien bi plaza, D mailakoak, lan-kontratuarekin aritzeko lanaldi partzialean. Halaber, hautapen-prozesua baliatuz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratu nahi da, sortzen diren beharrei erantzuteko.
Deialdi honetako plaza hutsek 5008 eta 5009 zenbakiak dituzte plantilla organikoan.
1.2. Bi plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
–1 plaza txanda irekian.
–1 plaza igoera txandan.
1.3. Baldin igoera txandako plaza hutsa bete gabe gelditzen bada, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza hori txanda irekikoari gehituko zaio.
1.4. Plazak lortzen dituzten izangaia lan-kontratudun finko bihurtuko dira, izanen dituzte langileen arloan indarrean dauden xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiak, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatuko dira, eta alta emanen zaie, araubide horrek Antsoaingo Udalarentzat ezartzen duen babesaren pean.
1.5. Lanaldia partziala izanen da (%63), eta larunbat, igande eta jaiegunetan ere lan egin beharko da. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira une oro, eta organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dituzte, beharrezkoa baldin bada.
2. oinarria.–Baldintzak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edukitzea DBHko Graduatua, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokide bat, edo edukitzeko moduan egotea egun horretan.
Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete beharreko eginkizunetan aritzeko.
e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.
f) Ordainduak izatea azterketa eskubideen tasak, edo ordaintzeko salbuespena frogatzea.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko apartatuan adierazitakoez gain:
a) Nafarroako administrazio publikoetako langile finkoa izatea eta borondatezko edo nahitaezko eszedentzia-egoeran ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona lanean ari bada deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako polizia-kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3. oinarria.–Eskabideak eta horiek aurkezteko epea.
3.1. Parte hartzeko eskabideak Antsoaingo Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dira, Udalaren egoitza elektronikoan: https://sedeelectronica.ansoain.es, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bidez, 20 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
Eskabidea aurkezten bada 39/2015 Legean ezarritako beste erregistroren batean, eta eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barnean, personal@ansoain.es helbide elektronikora igorriko da deialdian parte hartzeko eskabidea, eta adieraziko da zer erregistrotan aurkeztu den dokumentazio osagarria.
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, hura ziurtatu aurretik.
Eskabideak aurkeztuko dira deialdi honen I. eranskineko ereduari jarraikiz. Eskabidean izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintza guzti-guztiak hautapen-prozesuan parte hartzeko.
Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.
3.2. Tasak.
Hautapen prozesuan parte hartu ahal izateko, izangaiek 6,70 euro ordaindu beharko dituzte, espedientea formalizatzeagatik eta azterketa eskubideengatik. Tasa hori ordainduko da diru-sarrera eskudirutan eginez edo bankuko transferentzia bidez eginez, kontu zenbaki honetan: ES 51 2100 5198 04 2200091055 (La Caixa). Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:
–Izangaiaren izen-deiturak.
–NANa/IFZa.
Azterketa eskubideen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (3. ordenantza fiskala) ezarritakoaren arabera, tasa ordaintzetik salbuetsita egonen dira langabezian dauden izangaiak, baldin agiri bidez frogatzen badute. Dagokion tasa ez ordaintzea izangaia hautapen-prozesutik baztertzeko arrazoitzat hartuko da, eta azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du ordeztuko, inola ere, eskabidea garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea.
Ez da azterketa eskubideen itzulketarik izanen, baldin izangaia baztertzen bada interesdunari egozten ahal zaion arrazoiren batengatik; erraterako, baldintzak ez betetzeagatik edo deialdian eskatutako agiriak ez aurkezteagatik.
3.3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Parte hartzeko I. eranskineko eskabidearekin batera, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
a) Indarreko NANaren edo pasaportearen kopia.
Europar Batasuneko beste estatu kideetako izangaien kasuan, jatorrizko herrialdeko nortasun agiri balioduna, indarrean dagoena, non agertuko baita titularraren nazionalitatea, edo pasaportea.
Espainiako herritarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko herritarren ezkontide direnek, herritar horien ondorengoek eta –zuzenbidez bananduta ez badaude– ezkontidearen ondorengoek, 21 urtetik beherakoak badira, edo hortik gorakoak, baldin haien kontura bizi badira, pasaportea eta Europar Batasunean bizi den baten ahaide izatearen txartela; betiere, ez badira Europar Batasuneko estatu bateko herritarrak (izanez gero, aurreko apartatuan azaldutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute).
b) Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria edo hori ordaintzetik salbuetsita egotea frogatzen duen dokumentazioa.
c) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu beharko dute:
–Organo eskudunak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
Egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek (probak egiteko denboretan eta/edo baliabideetan) komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.
d) Deialdiko igoera txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, baldin eta Antsoaingo Udaleko administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoak badira, eskabideari erantsi beharko dizkiote, gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarriko baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak.
3.4. Izangaiek helbide elektroniko bat adieraziko dute eskabidean, jakinarazpenak jasotzeko.
3.5. Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.
4. oinarria.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emango du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan.
4.2. Behin-behineko zerrenda Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta horiek ebatzi ondoren, alkateak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, aditzera emanik, orobat, deialdi honetan ezarritako hautaproba egiteko lekua, eguna eta ordua. Ebazpen hori Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.
4.4. Funtzio publikora sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa ez da itzuliko baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien kausengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Jon Garay Vales, Antsoaingo Udaleko zinegotzia.
Ordezkoa: Marta Díez Napal, Antsoaingo Udaleko alkatea.
–Epaimahaikidea: Alejandra Villanueva Esain, Antsoaingo Udaleko administrari-ofiziala.
Ordezkoa: Agurtzane Huarte Estanga, Antsoaingo Udaleko administrari-ofiziala.
–Epaimahaikidea: Ana Cristina Huici Betelu, Antsoaingo Udaleko garbiketako enplegatua.
Ordezkoa: M.ª Cielo Astiz Lacunza, Antsoaingo Udalaren Haur Eskolako zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Antsoaingo Udaleko langileen ordezkariek izendatzen dutena.
Ordezkoa: Antsoaingo Udaleko langileen ordezkariek izendatzen dutena.
–Idazkaria: María Pilar Montañés Alsasua, Antsoaingo Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaria.
Ordezkoa: Arantza Antoñana Bermejo, Antsoaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoko (HAB) arduraduna.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak, edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari buruz eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak izan dezake aholkulari adituen laguntza, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6. oinarria.–Hautapen-prozesuaren nondik norakoa eta balorazioa.
6.1. Oposizioa 2026ko martxotik aurrera hasiko da.
6.2. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Oposizioaldiko probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.3. Oposizioak proba teoriko-praktiko bat izanen du. Test motako galdetegi bat erantzun beharko da idatziz, deialdi honen II. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Proba hasi baino lehen, zehaztuko dira proba baloratzeko irizpidea eta erantzun okerren penalizazioa.
Proba honetan 60 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Epaimahaiak adieraziko du, proba hasi baino lehen, zenbat denbora izanen duten izangaiek proba egiteko.
Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.
Hautaproba egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora- eta baliabide-egokitzapenak eginen dira, eskabidean halakorik eskatu badute.
6.4. Probaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.
7. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda.
7.1. Oposizioa amaitu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko du txanda bakoitzeko gainditutakoen zerrenda, lortutako kalifikazioen arabera ordenatuta, eta zerrenda hori Antsoaingo Udaleko alkateari helaraziko dio.
7.2. Berdinketarik egonez gero, kalifikazio-epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko dira. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren deituretatik eta izenetik abiaturik.
8. oinarria.–Baldintzak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.
Alkateak egoitza elektronikoan argitaratuko ditu hautatu beharreko plaza hutsen zerrenda eta izangaien zerrenda, plaza hutsak hautatzeko daukaten lehentasunaren arabera ordenatuta.
Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.
9. oinarria.–Epaimahaiaren proposamena.
Behin plaza hutsak hautatzeko epea bukaturik, epaimahaiak alkateari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plaza kopuruan sartzen ahal direnak.
Izendapen proposamen hori Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.
Epaimahaiak, orobat, proposamen bat igorriko dio alkateari, jasoko duena hautapen-prozesua gainditu bai baina plazarik lortu ez duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori aldi baterako kontratazioak egiteko erabiliko da.
Prozesua gainditu duten izangaien zerrendan, izangaien ordena erabakiko da hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera.
10. oinarria.–Agiriak aurkeztea. Izendapena eta karguaz jabetzea.
10.1. Kontratazio proposamena egoitza elektronikoan argitara eman eta 10 egun balioduneko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorraren bidez:
a) Indarreko NANaren edo pasaportearen kopia konpultsatua.
b) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena. Administrazioak edozein unetan egiaztatzen ahalko du aurkeztutako dokumentazioa. Aurkeztutako agirietan edo datuetan zehaztasunik eza edo faltsukeria antzemanez gero, erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatuko dira.
c) Zinpeko deklarazioa, agertzen duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetarako, eta ez dagoela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia.
d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko dituela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
e) Izangaiari hitzordu bat emanen zaio, lanpostua betetzeko gaitasun psikofisikoa duela egiaztatzeko; hori guztia, deialdi honetako 2.1.1 apartatutako d) letran ezarritakoari jarraituz. Antsoaingo Udalaren Prebentzio Zerbitzuak eginen du osasun-azterketa hori.
Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, edo lanposturako gai ez bada, ezin izanen da izendatu, eta hutsunea beteko da probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin (7. oinarrian aipatutako zerrenda), eta aurreko apartatuetan ezarri bezala jokatuko da.
10.2. Izendapena eta karguaz jabetzea.
Eskatzen zaizkion agiriak aurkeztu ondoren, alkatearen ebazpen baten bidez, Antsoaingo Udaleko funtzionario izendatuko dira oposizioa gainditu duten izangaiak.
Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendapen ebazpenean zehazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz izangaiek.
Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean lanpostua hartzen ez duenek eskubide guztiak galduko dituzte Antsoaingo Udalean funtzionario sartzeko.
Funtzionario bihurtzen den izangaiari, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere beteko da deialdiaren 9. oinarrian xedatzen den moduan.
11. oinarria.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.
11.1. Bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, Udaleko aldi baterako langileen kontratazio-zerrendak kudeatzeko araudian eta oinarri honetan ezarritako prozeduran, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda ba osatuko da, non sartuko baitira oposizioaldia gainditu bai baina plazarik lortu ez duten izangaiak.
Izangaien ordena erabakiko da hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera.
11.2. Alkatetzaren ebazpen bidez onetsiko da gainditu bai baina plazarik gabe gelditu direnen zerrenda, bat etorriz aplikatzekoak diren kudeaketa-arauekin.
12. oinarria.–Datuen babesa.
Datuen tratamenduaren arduraduna: Antsoaingo Udala.
Datuak babesteko ordezkaria: ansoain@ansoain.es.
Helburua: enplegu deialdiak kudeatzea, botere publikoen jardunean.
Oinarri juridikoa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e artikulua, tratamendua beharrezkoa da betetzeko eginkizun bat interes publikoaren aldekoa edo botere publikoak erabiliz.
251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.
Datuak gordeko diren denbora: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
Datu-hartzaileak: datuak epaile eta auzitegiei laga dakizkieke, prozeduran interesa duten pertsonei, indarreko legedia betez, eta argitaratuko dira toki-erakundearen egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Eskubideak: interesdunek eskubidea dute datuak babestearen arloko eskubideak baliatzeko, erregistrora edo egoitza elektronikora joz.
Interesdunek, orobat, erreklamazioa jar dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.
13. oinarria.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, zeina eskuragarri baitago Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan.
14. oinarria.–Errekurtsoak.
39/2015 Legearen 112. artikuluan aipatzen diren kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Deialdi honen oinarrien aurka edo aplikatzeko egintzen aurka, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legeari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
I. ERANSKINA.–ESKABIDEA
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Lehenengo zatia.–Oinarrizko araudia.
1. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua, Udalerria. V. titulua, Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak.
2. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua, I. kapitulua: udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. IX. titulua. Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.
3. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
4. gaia.–Antsoaingo Udalaren organigrama. Antsoaingo udal-mugartearen ezagutza.
5. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. Antsoaingo Udalaren ordenantza, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako.
Bigarren zatia.–Gai espezifikoak.
1. gaia.–Garbiketa zerbitzuaren antolamendua eta kontrola Lan taldeak. Garbiketako langileen eginkizunak. Garbiketari buruzko kontzeptu orokorrak. Garbiketako materialaren zainketa.
2. gaia.–Garbitasuneko kontzeptu orokorrak. Zikin-motak eta horiek garbitzeko moduak. Garbiketa-motak. Garbiketa, zikinkeria, desinfekzioa eta higienea.
3. gaia.–Garbiketarako produktuak: produktu motak, osaera eta ezaugarriak. Manipulazioa, dosifikazioa, aplikazioa, biltegiratzea eta etiketatzea. Produktu horien gaineko arau orokorrak. Garbiketak eragindako desinfekzioa. Arriskuak identifikatzea produktu horiek erabiltzerakoan.
4. gaia.–Produktu kimikoak garbiketan.
5. gaia.–Garbitzeko lanabesak eta/edo erremintak: motak eta erabiltzeko moduak.
6. gaia.–Erraz erabiltzekoak diren aparatu elektromekanikoak: xurgagailuak edo antzekoak.
7. gaia.–Garbiketaren alderdi ekologikoak: oinarrizko kontzeptuak. Hondakinen ezabatzea.
8. gaia.–Paramentuak, zoruak eta sabaiak estaltzen dituzten materialak: motak, eta eskatzen duten tratamendua.
9. gaia.–Desugertzeko, kristalizatzeko eta emultsiorako teknikak zoruen garbiketan.
10. gaia.–Altzariak garbitzea. Sailkapena eta zainketa. Orbanak kentzea eta tratatzea.
11. gaia.–Kristalak eta ispiluak garbitzea: barneko eta kanpoko garbiketa. Kristalezko gainazalak: motak, kristalen ezaugarriak eta zikinkeria motak.
12. gaia.–Komunen garbiketa: komunen, osagarrien eta ispiluen higienizazioa eta desinfekzioa.
13. gaia.–Eskolak garbitzea. Gelak, komunak, tailerrak, espazio komunak, jantokiak eta kanpoko espazioak garbitzea.
14. gaia.–Ehunkiak garbitzea eta mantentzea. Ikuztegia.
15. gaia. – Sukaldeen arriskuen analisia eta kontrol-puntu kritikoak (APPCC). Sukaldeko jasotzeari, biltegiratzeari eta garbiketari buruzko oinarrizko nozioak.
16. gaia.–Zoruak, paretak eta sabaiak garbitzeko prozedurak eta teknikak: erratza pasatzea, lanbasa pasatzea, xurgatzea, garbitzea, hautsa kentzea.
17. gaia.–Hondakin eta zaborren gaikako bilketa: identifikazioa, sailkapena eta tratamendua.
18. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipamenduak.
Iragarkiaren kodea: L2515350
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
