246. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORBAIZETA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Onartuen behin betiko zerrenda eta lehenengo probarako deia

Orbaizetako alkate udalburuak, 2025eko azaroaren 19an, honako ebazpen hau eman du goian aipatutako espedientearen barruan: EBAZPENA, zeinaren bidez onesten baita izangaien behin betiko zerrenda, zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez hornitzeko prozesukoa. Hona hemen testua:

Alkateak, goian aipatutako espedientearen barruan, ebazpen bat eman zuen 2025eko irailaren 23an eta, horren bidez, Orbaizetako Udalaren zerbitzurako zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2025eko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9koan.

Bidezkoa da sartzeko prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu duten izangai guztiak behin betiko onartzea, deialdiaren seigarren oinarrian eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 28. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Azkenik, bidezkoa da, halaber, oposizioaren lehenengo proba, teorikoa, egiteko eguna, ordua eta tokia adieraztea.

Horrenbestez, alkateak, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 27. artikuluak ematen dizkion eskudantziak erabiliz,

ERABAKITZEN DU:

1. Onestea Orbaizetako Udalaren zerbitzurako zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda. Honako hauek osatzen dute zerrenda:

ARNESTO BERRUEZO, DIEGO

EGINOA LANDA, DANIEL

LANDA ARCELUS, KOLDO

LANDA ARCELUS, UNAI

LORENTE ETXARRI, ARAITZ

MORGADO DIEZ, IKER

RAPADO GARCÍA, SANTIAGO

ROMERO PLAZA, ERIK

UBAU GALARZA, JOSÉ IGNACIO

ZALDAIN GOÑI, JON

2. Hona oposizioaren lehenengo proba, teorikoa, egiteko eguna, ordua eta tokia: 2026ko urtarrilaren 24an, larunbatean, 10:00etan, Aezkoako Batzarre Nagusian (Santa Maria kalea z.g., 31671 Aribe, Nafarroa).

Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek agertu behar dute indarrean dagoen nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela.

Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.

Kalifikazio-epaimahaiak behar adina denboraz argitaratuko ditu proba teorikoak egiteko abisuak; helbide honetan argitaratuko ditu, hain zuzen ere: https://sedeelectronica.orbaizeta.com (iragarki-taula).

3. Ebazpen hau igortzea kalifikazio-epaimahaiko kideei, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Orbaizetako Udalaren web-orriko iragarki-taulan; orobat, interesdunei ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orbaizetan, 2025eko azaroaren 19an.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2515195