246. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

11D/2025 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena "ANDECOTE-Nafarroako ehun-merkataritzaren enpresaburuen elkartea" izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000121; lehengo gordailu zenbakia: 31/112).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Iñaki Cambra Gutiérrez jaunak egin zuen, 31/2025/000155 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2025eko uztailaren 29an egindako batzar orokor berezian aho batez erabaki zen elkarte horren estatutuak aldatzea.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2025eko azaroaren 20an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2515283