2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hegaztien sektoreko ekipamendurako materialaren biltegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Zucami Poultry Equipement SL.
Jarduera: Hegaztien sektoreko ekipamendurako materialaren biltegia.
Tokia: 3. poligonoko 120. lurzatia. Muru Artederreta.
Tebas-Muru Artederretan, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2515346