2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, berdintasuneko teknikariaren lanpostua (B mailarekin/taldearekin parekatua) aldi baterako betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda
Alkatetzaren irailaren 26ko 2136/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat arautzeko oinarriak onetsi ziren. Deialdi horren bidez, berdintasuneko teknikariaren lanpostuan (B maila/taldearekin parekatua) aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda osatu nahi dira, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Oinarriok argitaratu ziren 2023ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 13an.
Onartuan behin behineko zerrenda argitaratu zen, eta hartan egindako akatsak zuzentzeko epea amaitu da. Hortaz, deialdiaren IV. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da onartuen behin betiko zerrenda onestea.
Horiek horrela, bada,
EBATZI DUT:
Lehendabizikoa.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda:
Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaiak.
Izangai onartuak: bat ere ez.
Izangai baztertuak: bat ere ez.
Aldi baterako kontrataziorako izangaiak.
Izangai onartuak:
1.–AGUADO RODRIGUEZ, LAURA
2.–ALFARO CHIVITE, SHEILA
3.–ALONSO FERNANDEZ, MARIA LUZ
4.–ALONSO GARIJO, MARIA CARMEN
5.–AZTARAIN DE LUIS, INES
6.–BAREA CHICOTE, LAURA
7.–BAZAN BENITEZ, BELEN
8.–CACHO NUÑO, PIEDAD
9.–DIAZ CADRERO, ELSA
10.–DOMINGUEZ SALVATIERRA, FRANCISCO
11.–DONLO MILAGRO, SILVIA
12.–EGUILUZ GONZALEZ, VANESA
13.–FALCES MELERO, TAMARA
14.–FERNANDEZ DE MARTIKORENA RODRIGUEZ, IÑIGO
15.–FRIAS GONZALEZ, GREGORIO
16.–GONZALEZ BAÑERES, ANA MARIA
17.–GUERRAB GARCIA, SAMIRA
18.–GUTIERREZ ARRONDO, GEMMA
19.–HERNANDEZ SESMA, SARA
20.–HERNANDEZ SORIA, EVA
21.–JORDAN ARILLA, SILVIA
22.–LOPEZ PEREZ, NATALIA
23.–MARTINEZ BUSTIO, CARLOS MARTIN
24.–MARTINEZ MURILLO, LEIRE
25.–MOMO LOSUA, ITXASO
26.–MOSTAJO GARCIA, PAULA
27.–PAVON SORIA, MARIA JESUS
28.–RUIZ SORIA, MAIALEN
29.–URIETA MARTINEZ, VIRGINIA
30.–VALLES VELAZA, ZENAIDA
31.–VILLANUEVA LERIN, IVAN
Izangai baztertuak: bat ere ez.
Bigarrena.–Aditzera ematea deialdiko ariketa bakarra eginen dela 2025eko abenduaren 18an, asteazkenarekin, 09:00etan, Rúa gizarte-etxean (Rúa kalea 33, Tutera).
Gogorarazten da, oinarrietan ezarritakoarekin bat, ariketarako dei bakarra eginen dela. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
Hirugarrena.–Ebazpen honen edukia argitaratzea Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tuteran, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2515375