246. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Deialdia, euskara ikasteko eta musika prestakuntzarako dirulaguntzak emateko. Laburpena 2025

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 869630.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/869630).

Hona deialdi honen xedea: deialdi honen B atalean zehaztutako ikasketak egiteko dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, Oteitzako bizilagunei ikasketetarako, euskara ikasteko eta musika prestakuntzarako laguntza ekonomikoak ematea arautzen duen ordenantzan xedatutakoa betez. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, aipatu ordenantza arautzailean jasotako manuak aplikatuko dira (2021eko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 20an).

Lehena.–Onuradunak.

Hona deialdi honetan diruz lagungarriak diren jarduketak: Oteitzan euskara ikasteko eta musika prestakuntzarako direnak; hauek, zehazki: -AEKk Oteitzako kultur etxean 2024-2025 ikasturtean eman dituen euskara ikastaroak.–Alegría Oteizana elkarteko irakasleek Oteitzan 2024-2025 ikasturtean eman duten musika prestakuntza.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da, batetik, euskara ikastea eta, bestetik, musika prestakuntza sustatzeko diren dirulaguntzak emateko modua arautzea. Oteitzan emandako ikasketak izanen dira diruz lagungarriak.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdiko gehieneko kopurua, guztira, 5.000 eurokoa izanen da. Ez da deialdian ezarritako kopurutik gorako dirulaguntzarik emanen.

Onuradun bakoitzari ehun euro (100 euro) emanen zaizkio gehienez, deialdi honetan zehaztutakoaren arabera. Aurkeztutako eskabide kopurua eta banakako zenbatekoen zehaztapena deialdiko gehieneko guztizko kopurua baino handiagoa bada, zenbateko hori ehunekotan banatuko da onartutako eskabide guztien artean.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko tokia.

Eskabideak Oteitzako Udalaren bulegoetan aurkezten ahalko dira, San Migel kaleko 2 zenbakian, jendaurreko ordutegian, hots, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era. Oteitzako Udalaren webgune ofizialaren bidez eta admin@oteiza.es helbide elektronikoaren bidez ere aurkezten ahalko dira.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da, eta abenduaren 1eko (astelehena) 13:30ean amaitu. Adierazitako epetik kanpo aurkezten diren eskabideak ez dira onartuko.

Seigarrena.–Ebazteko eta jakinarazteko epea.

Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, hilabetekoa izanen da.

Oteitzan, 2025eko azaroaren 19an.–Alkatea, Ruben Martinez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2515190