2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Ordenantza, arautzen duena autokarabanen eremuan autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta haietan gaua ematea. Hasierako onespena
Bargotako Udalak, 2025eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Bargotako autokarabanen eremuan autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta haietan gaua ematea arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Bargotan, 2025eko azaroaren 26an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L2515625