246. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, 0-3 Haur Hezkuntzako ikastetxeko zuzendarien bi plaza huts, A mailakoak, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko Deialdia bete gabe utzi dela deklaratzea

Alkatetzaren azaroaren 14ko 5304/2025 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen bete gabe gelditu dela deialdi hau: deialdia, 0-3 Haur Hezkuntzako ikastetxeko zuzendarien bi plaza huts, A mailakoak, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdi hori argitaratu zen 2024ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an.

Deialdian onartua izateko epea iragan da, eta ikusi da ez dela parte hartzeko eskaerarik jaso.

Horiek horrela, ebatzi dut:

Lehena.–Adieraztea deialdi honetako plazak bete gabe utzi direla, izangai falta izan delako parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean: deialdia, 0-3 Haur Hezkuntzako ikastetxeko zuzendarien bi plaza huts, A mailakoak, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, dagokion deialdiaren aipamenean.

Tuteran, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2515376