2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARBARIN
Aldaketa, honako honetan: ordenantza, arautzen dituena eguzki energia biltzeko instalazioak, udal-mugartean. Hasierako onespena
Barbaringo Udalak, 2025eko irailaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako hau: ordenantza, arautzen dituena eguzki energia biltzeko instalazioak, Barbaringo udal-mugartean.
Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta harekin bat datozen xedapen aplikagarriekin.
Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.
Barbarinen, 2025eko azaroaren 20an.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.
Iragarkiaren kodea: L2515296