2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
0000292/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (prozedura laburtua), alkatearen ebazpen baten aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa zati batean baiesteari dagokionez
Nedgia Navarra SAk 0000292/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (prozedura laburtua) jarri du, alkatearen 2025eko maiatzaren 21eko ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa zati batean baiesteari dagokionez.
Interesdun guztiak epatzen dira, demandatu gisa ager daitezen 0000292/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua), Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).
Igantzin, 2025eko azaroaren 19an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
Iragarkiaren kodea: L2515218