191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2536/2025 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez epatzen baitira 522/2023 prozedura arruntean bideratutako demandan interesdun diren pertsona guztiak. Demanda María Pilar Ollo Luri andreak jarri zuen, María José Aguayo Benito andrearen eta beste batzuen izenean eta haiek ordezkatuz, Iruñeko Lan Arloko 29. Epaitegian.
35/2025 EBAZPENA, irailaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdiko plazak. Deialdia Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren ekainaren 23ko 25/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
10778E/2025 EBAZPENA, irailaren 2koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako toki erakundeei dirulaguntzak emateko, beren eraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko eta Helpbidea proiektua zabaltzeko, 2025. urtean. DDBN identifikazioa: 854485.
11034E/2025 EBAZPENA, irailaren 8koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena, hiriaren eta basoaren arteko interfazean 2025ean prebentzio-jarduerak egin ditzaten, zeinak jasota baitaude baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa planetan. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 855415.
1.7. BESTELAKOAK
48/2025 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita Tuterako udal mugartean dagoen 1202 eta 1205 euskarrien arteko "Tutera-Murchante" izeneko zirkuitu sinpleko 13,2 kV-ko aireko linearen saihesbidearen "Tutera-Murchante" izeneko zirkuitu sinpleko 13,2 kV-ko aireko linearen 1202 eta 1205 euskarrien arteko saihesbidearen proiektuaren okupatu aurreko aktak egiteko (SAT11327).
51/2025 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita Caparrosoko udal mugartean dagoen goi-tentsioko instalazioaren okupatu aurreko aktak egiteko.
622/2025 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onespen teknikoa ematen baitzaio "Ribaforada II - Aguas Rodadas" eremuko tradiziozko ureztalurrak modernizatzeko goratutako putzu baten eta ura eramateko proiektuari, eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen baita. Zerrenda ebazpen honen eranskin gisa ageri da.
375E/2025 EBAZPENA, irailaren 9koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen eta argitaratzen baita Bolandin jatorri deitura babestuaren baldintza-agiriaren aldaketa arrunta, 2025eko apirilaren 30ean aurkeztu zena, egiteko aldeko erabakia, behin egiaztatuta 12024/1143 (EB) Erregelamenduaren baldintzak eta haren arabera hartutako xedapenak betetzen direla.
376E/2025 EBAZPENA, irailaren 9koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen eta argitaratzen baita Arintzanoko lur-eremuko jatorri deitura babestuaren baldintza-agiriaren aldaketa arrunta, 2025eko martxoaren 20an aurkeztu zena, egiteko aldeko erabakia, behin egiaztatuta 12024/1143 (EB) Erregelamenduaren baldintzak eta haren arabera hartutako xedapenak betetzen direla.
73/2025 EBAZPENA, irailaren 17koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ultzamako balorazio txostena onesten duena.
356E/2025 EBAZPENA, irailaren 4koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana.
ENKANTEA, Castejongo ondasun higiezin batena.
ENKANTEA, Satrustegiko eta Zuhatzuko ondasun higiezinenak.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARAKIL
Deialdia, zerbitzu anitzetako ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
FUNES
2025erako lan publikoaren eskaintza
IRUÑA
Deialdia, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura euskara itzultzaile aritzeko bi plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko
Deialdia, lan-harremanetako arduradun lanpostuan aritzeko plaza bat oposizio bidez betetzeko. Azterketaren eguna aldatzea
Deialdia, desinfekzio parkeko zerbitzuburuaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta azterketaren data
TUTERA
Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko Nafarroako jota kantuko monitorearen lanpostu huts bat (C mailarekin/taldearekin parekatua)
Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko Nafarroako jota kantuko akonpainamenduko monitorearen lanpostu huts bat (C mailarekin/taldearekin parekatua). Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea
ELORTZIBAR
Akats zuzenketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen 3 lanpostu betetzeko deialdian
VIANA
Deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
ZIZUR NAGUSIA
Berraztertzeko errekurtsoa, arkitekto plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruz
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALBIASUKO KONTZEJUA
25-00821 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena lurzati baten titulartasunari buruzko ikerketa-espedientearen ebazpena
ANUE
Borondatezko birpartzelaziorako proiektua, Udal Plan Orokorreko AD-1 unitateko 10. poligonoko 70. lurzatirako. Hasierako onespena
BARAÑAIN
Herritarrek euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia (2025). Laburpena
2025an gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten erakunde eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdia. Laburpena
BAZTAN
Jendaurrean paratzea 8. poligonoko 41. eta 46. partzeletarako hirigintza-hitzarmena
BERIAIN
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 897. lurzatian. Hasierako onespena
Deialdia, laguntzak emateko, haurrak Haur Hezkuntzan eskolatzeko,
2025-2026 ikasturtean. Laburpena
Deialdia, 2025-2026 ikasturtean musika ikasketak egiteko laguntzena. Laburpena
BERRIOZAR
Aldaketa, Arau Subsidiarioetako R8 unitatean. Hasierako onespena
Euskara ikasteko laguntzen deialdiaren laburpena. 2025-2026 ikasturtea
BERTIZARANA
Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Oieregiko 3. poligonoko 70. lurzatian. Hasierako onespena
CASTEJÓN
Deialdia, dirulaguntzak emateko Castejongo Solidaridad egoitza mistoko egoiliarrei. Laburpena
LIZARRA
Deialdia, dirulaguntzak emateko kirol-klub ez-profesionalei 2024-2025 denboraldirako. Laburpena
Deialdia, dirulaguntzak emateko 2025ean bertze hizkuntza batzuk ikasteko. Laburpena
IBARGOITI
Finken normalizazio proiektua, Abintzaoko 6. poligonoko 25. eta 135. lurzatietan. Behin betiko onespena
LOS ARCOS
25-01392 gora jotzeko errekurtsoa, diziplinazko espediente bat ofizioz berrikusteko eskaera artxibatzeari buruz
MARTZILLA
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 902. lurzatian. Hasierako onespena
OTEITZA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 111. lurzatian. Hasierako onespena
IRUÑA
Aldaketa, Iruñeko Alde Zaharraren Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (eraikinari lotu gabeko elementuak dira: errege-erreginen estatuak, Sarasate pasealekuan daudenak). Hasierako onespena
5. poligonoko 1202. lurzatian egin beharreko lurzoru lagapenak gauzatzeko hitzarmena. Hasierako onespena
Udal Planaren ARS4ko S2 sektoreko (UI XIX-Milagrosa) behin betiko likidazio kontua. Behin betiko onespena
Deialdia, 2025ean diruz laguntzeko esku-hartze orokorreko proiektuak (EOP) idatzi eta kudeatzeko lansari teknikoak. Laburpena
Deialdia, eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak emateko 2025ean. Laburpena
EGUESIBAR
Deialdia, dirulaguntzak emateko oinarriko kirol federatua eta kirol eskolak egiten dituzten kirol klubei (2025-2026ko denboraldia). Laburpena
ZIZUR NAGUSIA
Zizur Nagusiko ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteek jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko eta eskola-garraiorako diru-laguntzen deialdi publikoaren laburpena. 2025/2026 ikasturtea
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
Nafarroako iparraldean (Doneztebe) bio-hondakinen konposta egiteko instalazioa jartzeko proiektua. Behin betiko onespena
6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
NAFARROAKO URRA 170 ENSA
Eraldaketarako nekazaritza-sozietate bat erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea
NAFARROAKO ANDIA 682 ENSA
Eraldaketarako nekazaritza-sozietate bat erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea