191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

48/2025 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita Tuterako udal mugartean dagoen 1202 eta 1205 euskarrien arteko "Tutera-Murchante" izeneko zirkuitu sinpleko 13,2 kV-ko aireko linearen saihesbidearen "Tutera-Murchante" izeneko zirkuitu sinpleko 13,2 kV-ko aireko linearen 1202 eta 1205 euskarrien arteko saihesbidearen proiektuaren okupatu aurreko aktak egiteko (SAT11327).

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 14ko 45/2025 Ebazpenaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren "Tutera-Murchante" izeneko zirkuitu sinpleko 13,2 kV-ko aireko linearen saihesbidearen proiektu berria gauzatzeko, 1202 eta 1205 euskarrien artean, Tuterako udal mugartean, eta proiektu horrek onura publikoa duela zehazki deklaratu zen (SAT11327).

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala),

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Tuterako alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Tuterako udaletxean, 2025eko urriaren 28an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tuterako Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 27an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2511428