1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Satrustegiko eta Zuhatzuko ondasun higiezinenak.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko maiatzaren 16an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01911.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200101911
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
–Lehenbiziko lotea:
Arakilgo 7.361 zenbakiko finka. IDUFIR: 31012000502750.
Landa-finka.–Lehorreko zereal-alorra, zatigarria, Ugaldeta izeneko alderdian (lehen Errotaburu), Satrustegi-Zuhatzuko jurisdikzioan (Arakilgo Udala). Luzatiak biltzeko plano orokorreko 17. finka da. Hiru hektarea, hogeita bi area, hogeita hemezortzi zentiarea edo hogeita hamabi mila berrehun eta hogeita hemezortzi metro karratuko azalera dauka; horietatik hogeita hiru area, berrogeita bi zentiarea edo bi mila hirurehun eta berrogeita bi metro karratu Satrustegiko jurisdikzioan daude; eta gainerakoa, hau da, bi hektarea, laurogeita hemezortzi area, laurogeita hamasei zentiarea edo hogeita bederatzi mila zortziehun eta laurogeita hamasei metro karratu, Zuhatzuko jurisdikzioan. Mugakideak, tituluaren arabera: iparraldean, Arakil ibaia eta errotako erreka; hegoaldean, Txarrukako bidea eta erretena; ekialdean, Arakil ibaia; eta mendebaldean, bereizitako zatia.–Katastroko 11. poligonoko 221. lurzatia da–.
Katastrokoa:
ARAKILgo honako katastro-lurzati hauek dira:
Satrustegi, 12. poligonoa, 361. lurzatia (ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000002342839SU) eta Zuhatzu, 11. poligonoa, 221. lurzatia (ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000001039191AA).
Pol. | Lurz. | Azpilurzatia | Herria | Parajea | Lur mota | Laborea | Azalera (m²) |
12 | 361 | A | Zuhatzu | Ugaldeta | Lehorreko lurra | Lehorreko alorra | 26.118,53 |
11 | 221 | A | Satrustegi | Errotaburu | Lehorreko lurra | Belardia | 2.861,45 |
–Bigarren lotea:
Arakilgo 7.410 zenbakiko finka. IDUFIR: 31012000503139.
Landa-finka.–Lehorreko zereal-alorra, zatiezina, Ariz alderdian (lehen Kazkadi), Zuhatzuko jurisdikzioan (Arakilgo Udala). Hektarea bateko eta hogeita hamar areako azalera du. Luzatiak biltzeko plano orokorreko 48. finka da. Mugakideak, tituluaren arabera: iparraldean, Kazkadiko erretena; hegoaldean eta ekialdean, herri-mendia; eta mendebaldean, Erreketako erretena.
Katastroa: Arakilen, 11. poligonoko 359. lurzatia da, Zuhatzun (ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000001464912DH).
Pol. | Lurz. | Azpiarea | Hiri-unitatea | Herria | Kalea | Erabilera | Azalera (m²) |
Lurzatia | Unitatea |
11 | 359 | 1 | 1 | Zuhatzu | Barreiatua, S-P, behea | Abeltegiak | 19.564,39 | 436,57 |
11 | 359 | 1 | 2 | Zuhatzu | Barreiatua, S-P, behea | Zoladura | 19.564,39 | 498,69 |
Pol. | Lurz. | Azpilurzatia | Herria | Parajea | Lur mota | Lur mota | Azalera (m²) |
11 | 359 | A | Zuhatzu | Ariz | Lehorreko lurra | Lehorreko alorra | 17.145,04 |
11 | 359 | B | Zuhatzu | Ariz | Lehorreko lurra | Larreak | 1.407,23 |
11 | 359 | C | Zuhatzu | Ariz | Eraikuntza | Eraikuntza | 1.012,13 |
–Hirugarren lotea:
Arakilgo 7.406 zenbakiko finka. IDUFIR: 31012000503092.
Landa-finka: Lehorreko zereala. Lehorreko zereal alorra da, zatiezina, eta Azekigaña izeneko alderdian (lehen Lupea), Satrustegi-Zuhatzuko udal mugartean (Arakil); bi hektarea, hirurogeita hamahiru area eta berrogeita lau zentiarea hartzen ditu. Lurzatiak biltzeko plano orokorreko 24 zenbakiko finka da. Mugakideak: iparraldean, Victoriano Arbilla Garcíarena –lurzatiak biltzeko 23 zenbakiko finka– eta Errotaburuko bidea; hegoaldean, Errotako bidea; ekialdean, trenbideko bidea; eta mendebaldean, Errotaburuko bidea.
Katastrokoa:
Satrustegiko (Arakil) egungo 12. poligonoko 246. katastro-lurzatiari dagokio (ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000002254673QA).
Pol. | Lurz. | Azpiarea | Herria | Parajea | Lur mota | Lur mota | Azalera (m²) |
12 | 246 | A | Satrustegi | Azekigaña | Lehorreko lurra | Belardia | 24.927,23 |
12 | 246 | B | Satrustegi | Azekigaña | Lehorreko lurrak | Larreak | 399,29 |
12 | 246 | C | Satrustegi | Azekigaña | Lehorreko lurrak | Larreak | 413,05 |
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko irailaren 11n.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2512089