191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Berraztertzeko errekurtsoa, arkitekto plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruz

Honen bidez iragartzen da Maitane Mirari López de Ipiña Aldabak berraztertzeko errekurtso bat jarri duela arkitekto plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarrien aurka. Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 157. Nafarroakok Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7an.

Hala bada, dei egiten zaie interesdunei alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Alegazioak Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Jarritako errekurtsoaren kopia eskatzen ahalko da Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eskabide orokorra baliatuz. Elektronikoki eskuratuko da.

Zizur Nagusian, 2025eko irailaren 9an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2511904