191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko Nafarroako jota kantuko akonpainamenduko monitorearen lanpostu huts bat (C mailarekin/taldearekin parekatua). Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea

Alkatetzaren irailaren 11ko 3777/2025 Ebazpenaren bidez, bete gabe utzi zen honako deialdi honetako plaza: deialdia, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko Nafarroako jota kantuko akonpainamenduko monitorearen lanpostu huts bat (C mailarekin/taldearekin parekatua), lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi erdian, Tuterako Udalaren zerbitzura jarduteko. Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 28an.

Behin bukaturik hautapen-prozesu horretan aurkezteko epea, eta behin egiaztaturik ez dela aurkeztu parte hartzeko eskabiderik, bidezkoa da deklaratzea bete gabe utzi dela deialdiko lanpostua.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Deklaratzea bete gabe utzi dela honako deialdi honetako lanpostua, inork ez duelako parte hartzeko eskabiderik aurkeztu horretarako ezarritako epean: deialdia, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko Nafarroako jota kantuko akonpainamenduko monitorearen lanpostu huts bat (C mailarekin/taldearekin parekatua), lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi erdian, Tuterako Udalaren zerbitzura jarduteko.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.

Tuteran, 2025eko irailaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2512096