191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteek jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko eta eskola-garraiorako diru-laguntzen deialdi publikoaren laburpena. 2025/2026 ikasturtea

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 855788.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/855788).

2025eko irailaren 10eko Alkatetzaren 1718/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Lehena.–Onuradunak:

Zizur Nagusian egoitza soziala eta fiskala duten ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteak, baldin eta legez eratuta eta Elkarteen Erregistroan inskribatuta eta eguneratuta badaude, baldintza orokorrak betetzen badituzte eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debeku-kausetako batean ere ez badaude.

Bigarrena.–Helburua:

Guraso Elkarteek antolatutako jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak sustatzea, bultzatzea eta laguntzea, hezkuntza-garapena erraztuko dutenak eta gurasoen eta/edo ikasleen parte-hartze aktiboa izango dutenak, eta Zizur Nagusiko Udalaren eta Guraso Elkarteen arteko lankidetza arautzea.

Halaber, Zizur Nagusiko "Ardoi" eta "Herria" eremuetan bizi diren familientzako eskola-garraioko zerbitzua diruz lagunduko da Camino de Santiago, Catalina de Foix eta Erreniega ikastetxe publikoetan, ikastetxe horietako Gurasoen Elkarteek kudeatuta 2025/2026 ikasturtean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Zizur Nagusiko ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteek jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko eta eskola-garraiorako diru-laguntzen deialdi publikoa, 2025/2026 ikasturtea.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

–2.600 euro jarduera hezigarri eta kulturaletarako.

–80.000 euro eskola-garraiorako.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zizur Nagusian, 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2511983