191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Euskara ikasteko laguntzen deialdiaren laburpena. 2025-2026 ikasturtea

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 856323.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/856323).

Lehenengoa.–Xedea.

Deialdi honek arautzen dituen beken helburua da 2025eko uztailetik 2026ko ekainera bitartean egindako ikastaroetan euskara ikasteak eragiten dituen gastuak neurri batean finantzatzea.

Bigarrena.–Eskatzailearen baldintzak.

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek eskatu ahal izango dute euskara ikasteko beka:

a) 16 urtetik gorakoak izatea.

b) Berriozarren erroldatuta egotea edo autonomo gisa edo egoitza soziala Berriozarren duen mikroenpresa batean lan egitea.

c) Deialdi honetan ezin izango dute parte hartu administrazio publikoren bateko langileak izanik euskara ikasteko berariazko planetan sartuta dauden Berriozarko pertsonek.

Hirugarrena.–Laguntzen zenbatekoa.

Dirulaguntza matrikularen %40koa izango da. Laguntza horiek 2026ko aurrekontuetako 1 33500 4800000-Euskara ikastaroetarako dirulaguntzak aurrekontu-aplikazioaren kontura izango dira.

Nolanahi ere, ikasleak ez du 800 eurotik gorako laguntzarik jasoko deialdi bakoitzean.

Laguntzen guztizko zenbatekoak udal-aurrekontuetan deialdirako erreserbatutako diru-kopurua gainditzen badu, ezarritako baldintzak betetzen dituzten onuradunen artean hainbanatuko da.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak Udaleko erregistroan aurkeztuko dira (aurrez aurre edo online), bi epe hauen barruan:

a) 2025eko urriaren 6tik abenduaren 5era.

b) 2026ko ekainaren 1etik uztailaren 15era.

Epeak luzaezinak izango dira, eta ez da eskaerarik onartuko bi epe horietatik kanpo.

Berriozarren, 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2512127