191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FUNES

2025erako lan publikoaren eskaintza

Funesko Udaleko alkateak, 2025eko irailaren 12ko ebazpen baten bidez, 2025erako lan publikoaren eskaintza arrunta onetsi du. Hona hemen:

KODEA

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

EGOERA

SARBIDEA

LANPOSTUKO OSAGARRIA

ARRISKU-OSAGARRI BEREZIA

MAILAKO
OSAGARRIA

3-05

ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA

D

LKF

HUTSIK

OL

13,77

10

15

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita (Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Funesen, 2025eko irailaren 12an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2512126