191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Borondatezko birpartzelaziorako proiektua, Udal Plan Orokorreko AD-1 unitateko 10. poligonoko 70. lurzatirako. Hasierako onespena

Anueko Udaleko alkateak, 2025eko irailaren 8ko 3/09-2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Leazkueko AD-1 unitateko 10. poligonoko 70. lurzatirako (Anueko udalerria) borondatezko birpartzelaziorako proiektua, eta hango hirigintza aprobetxamenduaren %10 dirutan ematea. Proiektua José Miguel Loperena Laquidainek sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 168. artikulutik 170.era, eta 170., 74., 72. eta 25.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Udalaren idazkaritzan hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Anuen, 2025eko irailaren 8an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2511987