2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Deialdia, 2025-2026 ikasturtean musika ikasketak egiteko laguntzena. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 856223.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/856223).
Laburpena, 2025-2026 ikasturtean Beriaingo ikasleei musika-ikasketak egiteko laguntzak emateko deialdiarena.
2025eko irailaren 8ko osoko bilkuran hartutako erabakia.
Beriainen, 2025eko irailaren 12an.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehena.–Onuradunak: Beriaingo bizilagunak izan daitezke onuradun, musika-ikasketak egiten badituzte 2025-2026 ikasturtean.
Bigarrena.–Xedea: bekak arautzea, laguntza eman dakien 2025-2026 ikasturtean musika-ikasketak egiten dituzten Beriaingo bizilagunei.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.beriain.es.
Laugarrena.–Beken zenbatekoa:
PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK |
Zenbateko honetatik | Zenbateko honetara | DIRULAGUNTZA |
0,00 | 5.000,00 | %75 |
5.000,01 | 10.000,00 | %50 |
10.000,01 | 12.400,00 | %25 |
12.400,00 baino gehiago | %0 |
Eskabideak aurkezteko epea: hogei egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.
Iragarkiaren kodea: L2512106