1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2536/2025 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez epatzen baitira 522/2023 prozedura arruntean bideratutako demandan interesdun diren pertsona guztiak. Demanda María Pilar Ollo Luri andreak jarri zuen, María José Aguayo Benito andrearen eta beste batzuen izenean eta haiek ordezkatuz, Iruñeko Lan Arloko 29. Epaitegian.
María Pilar Ollo Luri andreak, María José Aguayo Benito andrearen eta beste batzuen izenean eta haiek ordezkatuz, demanda bat aurkeztu du Iruñeko Lan Arloko 1. Epaitegian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 2568/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen lanpostuan gehienez ere hamabost plaza merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez sartzeko prozesuaren deialdia.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezko da interesdunak epatzea aipatu prozeduran ager daitezen.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. 522/2023 prozedura arruntean bideratutako eta María Pilar Ollo Luri andreak, María José Aguayo Benito andrearen eta beste batzuen izenean eta haiek ordezkatuz, aurkeztutako demandan interesa duten guztiak epatzea, prozedura horretan alderdi interesdun gisa ager daitezen Iruñeko Lan Arloko 1. Epaitegian, ebazpen hau jakinarazi eta bederatzi eguneko epean.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.
3. Ebazpen hau Iruñeko Lan Arloko 1. Epaitegira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, eta María Pilar Ollo Luri andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
Iragarkiaren kodea: F2512277