191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 902. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren irailaren 7ko 477/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Xehetasun-azterketa, xede duena planeamenduan dauden lerrokadurak aldatzea Martzillako 3. poligonoko 902. lurzatiko beheko solairuaren sakonera eraikigarria handitzeko, jarraikiz Fernando Vas Talamás arkitektoak 2025eko abuztuaren 21ean idatzitako agiriari. Sustatzailea Esther Díez Millán da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Martzillan, 2025eko irailaren 8an.–Alkatea, Esther Villanueva Úcar.

Iragarkiaren kodea: L2511784