2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Deialdia, dirulaguntzak emateko oinarriko kirol federatua eta kirol eskolak egiten dituzten kirol klubei (2025-2026ko denboraldia). Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 855496.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatzen ahal da (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/855496).
Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Eguesibarren, oinarriko kirol federatuaren alorrean, kirol irakaskuntzako eskolei laguntza emateko 2025-2026 kirol denboraldian.
Onuradunak.
–Dirulaguntzaren onuradun izaten ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten entitateak:
- Irabazi-asmorik ez izatea.
- Eguesibarren izatea egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra. Hala ere, nahiz eta baldintza hori ez bete, onuradun izaten ahalko dira Eguesibarko udalerriaren edo herritarren onerako proiektuak egiten dituzten entitateak.
- Entitatea legez eratua eta erregistratua egotea dirulaguntza eskaera aurkezten den unean.
- Entitatea inskribaturik egotea Eguesibarko Udalaren Elkarteen Udal Erregistroan dirulaguntza eskaera aurkezten den unean.
- Egunean izatea Gizarte Segurantzarekiko, Zerga Ogasunarekiko eta Udal Toki Ogasunarekiko zerga betebeharrak.
- Aurretik udal honen dirulaguntzak jaso baditu, haiek ematearen ondoriozko betebeharrak bete izana eta, ondorioz, frogagiriak aurkeztu izana, salbu eta aurkezteko epean badaude.
- Onuraduna izatea eragozten duten kasuetako bakar batean ere ez egotea, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedaturikoaren arabera (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra).
- Jaso ez izana zehapen irmorik, urratzeagatik administrazio, lan edo zigor bidean berdintasunerako eskubidea eta sexuagatiko diskriminaziorik eza. Zehapenik jaso badu, ez du dirulaguntzarik eskatzen ahalko dagokion zehapenean ezarritako epean.
- Ez izatea emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioaren aurkako xederik edo helbururik, onarpen edo sarbide sistemarik, funtzionamendurik, ibilbiderik, jardunik, antolaketarik edo estatuturik.
- Betetzea apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak ezarritako betebeharrak (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako Lege Organikoa).
- Kirol klubaren jarduera egokia izatea Nafarroako kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legean eta deialdi honen klausuletan jasotako printzipio eta lehentasunekiko.
- Kirol klubak betetzea eta betearaztea Eguesibarko kirol eskolak arautzen dituen ordenantza ez-fiskala eta Kirol eskoletarako ezarritako tarifak arautzen dituen ordenantza fiskala.
- Kirol klubak hitzarmen arauemaile bat sinatua izatea Eguesibarko Udalarekin, non ezarririk baitaude zer estipulazio administratibo, tekniko eta ekonomiko hartu behar diren aintzat, kirol modalitate horretako eskolako taldeak aurrera eramateko denboraldian.
- Eguesibarko Udalak erabakitako kirol sistema errespetatzea eta indarra duen araudia betetzea.
Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.
6.1. Dirulaguntzaren eskaerak aurkeztu beharko dira egoitza elektronikoko erregistroaren bidez, behar den administrazio izapidea baliaturik:
https://sedeelectronica.valledeegues.es/catalogoservicios.aspx?area=505&ambito=7
6.2. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2025eko abuztuaren 28an.–Eguesibarko Udaleko alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2511851