191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2025an gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten erakunde eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdia. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 856114.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/856114).

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2025ko irailaren 8an hartutako erabakiaren bidez, Gizarte Ekintzaren arloan 2025an jarduerak garatzen dituzten erakundeei eta elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia onartu da.

Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan (Udaletxeko plaza z.g., Barañain) eskuratu ahal izango dira, edo www.baranain.es web-orriaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barañainen, 2025eko irailaren 11n.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2512087