1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
622/2025 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onespen teknikoa ematen baitzaio "Ribaforada II - Aguas Rodadas" eremuko tradiziozko ureztalurrak modernizatzeko goratutako putzu baten eta ura eramateko proiektuari, eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen baita. Zerrenda ebazpen honen eranskin gisa ageri da.
Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 483/2017 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako azpiegituretan jarduketak hasi ziren Ribaforada II-ko (ureztalurrak) ureztalurretan.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren otsailaren 2ko 66E/2024 Ebazpenaren bidez, "Ribaforada II - Aguas Rodadas" eremuko lurzatiak biltzeko eta ureztalurrak modernizatzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen.
Otsailaren 14ko 14/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen nekazaritzako azpiegituretako jarduketa bat Ribaforadako udalerrian, "Ribaforada II - Aguas Rodadas" eremuan lurzatiak biltzeko eta ureztalurrak modernizatzeko, eta jarduketaren onura publikoa eta presaz egin beharra deklaratu zen.
Proiektua gauzatu ahal izateko behar den desjabetzeko espedientea azkartzeko asmoz, aurrerapen gisa idatzi da "Ribaforada II - Aguas Rodadas" eremuko tradiziozko ureztalurrak modernizatzeko goratutako putzu baten eta ura eramateko proiektua.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 21eko 230E/2025 Ebazpenaren bidez eman zen (Ribaforada eta Ablitasko udalerrietan) "Ribaforada II - Aguas Rodadas" eremuko ureztalurrak modernizatzeko goratutako putzu baten eta ura eramateko proiektuaren aldeko ingurumen ukipenen txostena. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak sustatu du proiektua.
Ondorioz, "Ribaforada II - Aguas Rodadas" eremuko tradiziozko ureztalurrak modernizatzeko goratutako putzu baten eta ura eramateko proiektua gauzatzeko beharrezkoa da desjabetzeko espedienteari ekitea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan ezarritakoarekin bat. Horrela, obrek ukitutako ondasun eta eskubideak (ebazpen honen eranskinean daudenak) erabiltzen ahalko dira.
Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onespen teknikoa ematea "Ribaforada II - Aguas Rodadas" eremuko tradiziozko ureztalurrak modernizatzeko goratutako putzu baten eta ura eramateko proiektuari.
2. Proiektuak, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera (ebazpen honen eranskinean ageri dena), jendaurrean jartzea 20 egun baliodunean. Epe horretan edonork egin ditzake egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak eta idatziz ekarri egindako huts edo akatsak zuzentzeko behar diren agiriak. Horretarako, proiektua aztergai egonen da Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko bulegoetan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko hirugarren solairuan (González Tablas kalea 9, Iruña).
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Ebazpen hau jakinaraztea INTIA SAri, Ribaforadako "La Dehesa" eta "Aguas Rodadas" ureztatzaileen-elkarteei eta Ribaforada eta Ablitasko udalei, eta ohartaraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara ematen denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
Ebazpen honen kontra administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 27an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
ERANSKINA.–"RIBAFORADA II - AGUAS RODADAS" EREMUKO TRADIZIOZKO UREZTALURRAK MODERNIZATZEKO GORATUTAKO PUTZU BATEN ETA URA ERAMATEKO PROIEKTUA
ESPEDIENTEA | TITULARRA | KATASTROA | LUR MOTA | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) | ZORTASUN IRAUNKORRA (m²) | OKUPAZIO IRAUNKORRA--KUTXATILAK (m²) | OKUPAZIO IRAUNKORRA--PUTZU (m²) |
POL. | LURZ. | AZP. |
RI-01 | CHUECA ZARDOYA, JOSÉ JAVIER | 1(*) | 3(*) | | Ureztalurra | 3.535,09 | 707,02 | | |
RI-02 | ENRIQUE CALVO, CONSUELO | 1(*) | 5(*) | | Ureztalurreko alorra | 1.218,19 | 241,46 | | |
AB-01 | ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 10 | 1361 | A | Lehorreko alorra | 9.983,26 | 2.003,59 | 50,00 | |
AB-02 | ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 10 | 1361 | N | Larreak | 1.084,41 | 212,51 | | |
AB-03 | ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 10 | 1369 | A | Larreak | 697,23 | 142,04 | | |
AB-04 | ALEGRÍA VILLAFRANCA, FRANCISCO JOSÉ ETA JAVIER | 10 | 1370 | A | Lehorreko alorra | 2.652,07 | 530,05 | | |
AB-05 | ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 10 | 1371 | A | Lehorreko alorra | 3.020,95 | 604,15 | 25,00 | |
AB-06 | ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 10 | 1372 | A | Lehorreko alorra | 1.618,13 | 322,59 | | |
AB-07 | ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 10 | 1372 | B | Lehorreko alorra | 865,01 | 232,48 | 25,00 | |
AB-08 | ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 10 | 1372 | C | Almendrondoak | 2.893,16 | 631,32 | 25,00 | |
AB-09 | ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 10 | 1373 | A | Lehorreko alorra | 3.101,37 | 645,74 | | 34.875,65 |
AB-10 | ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 10 | 1373 | C | Lehorreko alorra | 2.866,52 | 706,08 | | |
AB-11 | ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 10 | 1373 | F | Almendrondoak | 479,49 | | | |
AB-12 | ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 10 | 1373 | G | Almendrondoak | 801,97 | 243,86 | | |
AB-13 | ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 10 | 1373 | J | Larreak | 1.712,83 | 187,20 | | 2.173,86 |
(*) Ribaforada II-ko (La Dehesa) jabe-erkidegoaren akordioaren ordezko lursaila. |
Iragarkiaren kodea: F2511508