191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Finken normalizazio proiektua, Abintzaoko 6. poligonoko 25. eta 135. lurzatietan. Behin betiko onespena

Alkatetzaren martxoaren 24ko 8/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da finken normalizazio proiektua, Abintzaoko 6. poligonoko 25. eta 135. lurzatietan, Luis Ignacio Domeño Buldainek sustatua.

Iragarkia 2025eko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an, eta jendaurreko aldia igarota, ez denez aurkeztu alegaziorik, behin betiko onetsi da finkak normalizatzeko aipatutako proiektua, 2025eko abuztuaren 27ko osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Idotzinen, 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.

Iragarkiaren kodea: L2511985