2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, desinfekzio parkeko zerbitzuburuaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta azterketaren data
Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko irailaren 16an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko Desinfekzio Parkeko zerbitzuburuaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko ekainaren 9an onetsi eta 2025eko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 26koan, argitaratu baitzen,
EBATZI DUT:
1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:
Onartutako izangaiak:
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
**6122*** | GARCÍA REDIN, MIGUEL |
**8091*** | LACASTA IZURA, LAURA |
**1447*** | ECHARRI IRIBARREN, LORENZO |
Baztertutako izangaiak: inor ere ez.
2.–Deialdiaren seigarren oinarrian adierazten den moduan, azterketa 2026ko urtarrilaren 20an izanen da, 16:00etan, Iruñeko Udalak Iruñeko Zapatería kaleko 40an, beheko solairuan, duen aretoan.
Bi probak egun berean eginen dira; lehen proba amaitutakoan eta atseden labur baten ondoren, bigarren proba hasiko da.
3.–Agintzea ebazpen hau Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean argitara eman dadin.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko irailaren 16an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2512378