2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Oieregiko 3. poligonoko 70. lurzatian. Hasierako onespena
Bertizaranako Udalak, 2025eko irailaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako Plan Berezia Oieregiko 3. poligonoko 70. lurzatian. Sustatzailea: Ignazio Aranburu Legazkue.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Bertizaranan, 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2512104