2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, dirulaguntzak emateko 2025ean bertze hizkuntza batzuk ikasteko. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 853570.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/853570).
Xedea: dirulaguntzak ematea, partez finantzatzeko bertze hizkuntza batzuk ikasteak dakartzan gastuak, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.
Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 7.000 euro. Laguntza horiek aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 33400-4890007 "Bertze hizkuntza batzuk ikasteko dirulaguntzen deialdia".
Laguntzak eskatzeko epea: 2025eko irailaren 1etik irailaren 30era, biak barne, Lizarrako Udaleko Erregistroan.
Onuradunak: 16 urtetik goitiko pertsonak, Lizarran erroldatuak, gutxienez ere eskaeraren eguna baino urtebete lehenagotik.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Hezkuntza Batzordean.
Lizarran, 2025eko abuztuaren 27an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2512224