2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 111. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren irailaren 17ko 73/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Oteizako katastroko 1. poligonoko 111. lurzatian (Mendia kalea 20), zeinaren bidez aldatzen baitira Hiri-lurzoruaren (B MOTA) ordenantzaren 55., 57. eta 60. artikuluak. Proiektu hori Maite Remírez Pérezek sustatu eta David Floristán Jiménez arkitektoak idatzi du.
Onetsitako xehetasun-azterketa jendaurrean jarriko da 20 egunez, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian hedapen gehien duten egunkarietako batean, jarraituz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.a) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Partikular interesdunek aurkezten ahalko dituzte egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, jendaurreko epean. Alegaziorik aurkezten ez bada, agiriak behin betiko onespena jasoko du.
Oteitzan, 2025eko irailaren 18an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.
Iragarkiaren kodea: L2512376