191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

NAFARROAKO ANDIA 682 ENSA

Eraldaketarako nekazaritza-sozietate bat erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea

Bat etorriz merkataritza-sozietateen egiturazko aldaketen arloko Europar Batasunaren zuzentarauen transposizioa egiten duen ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin (Egiturazko Aldaketei buruzko Errege Lege Dekretua), jakinarazten da ezen 2025eko uztailaren 7an bazkideek egindako ezohiko batzar orokor eta unibertsalak aho batez erabaki zuela Nafarroako "Andia" Nekazaritza eta Abeltzaintza Eraldaketarako 682 Nekazaritza Sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea. Hala, aurrerantzean, Andia Explotaciones Ganaderas erantzukizun mugatuko sozietatea izenarekin jardunen du. Hori guztia bat dator administrazio organoak 2025eko ekainaren 3an idatzi eta sinatutako eraldaketa-proiektuarekin.

Era berean, erabaki zen 2025eko uztailaren 6ko eraldaketa-balantzea onestea, Merkataritza Erregistroaren Erregelamenduaren 218. artikuluan xedatutakoaren arabera, bai eta estatutu sozial berriak onestea, bazkideei partaidetza sozialak esleitzea eta administrazio organoa izendatzea ere.

Jakitera ematen da bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dutela hartutako erabakiaren eta aurkeztutako balantzearen testu osoa eskuratzeko.

Zurukuainen, 2025eko uztailaren 7an.–Andía Explotaciones Ganadera SLren administratzaile solidarioa, Rafael Carlos Urra Echalar.

Iragarkiaren kodea: P2512424