191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Deialdia, laguntzak emateko, haurrak Haur Hezkuntzan eskolatzeko,
2025-2026 ikasturtean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 856211.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/856211).

Deialdia, laguntzak emateko 0-3 Haur Hezkuntzarako, 2025-2026 ikasturterako. Laburpena.

2025eko irailaren 8ko osoko bilkuran hartutako erabakia.

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Onuradunak: Laguntzen onuradun izaten ahalko dira hiru urtetik beherako Beriaingo haurrak, baldin 2025-2026 ikasturtean Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan matrikulatu badira.

Bigarrena.–Xedea: deialdiaren xedea da bekak arautzea, Beriaingo familiei hiru urtetik beherako haurrak eskolatzen laguntzeko. Haurrek matrikulatuak egon behar dute Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ematen duten haur eskoletan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: https://www.beriain.es/eu/.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Per capita errentaren tarteak:

–0 eurotik 4.500 euroraino.

  • Dirulaguntza:
    • Eskolatzea + jantokia: %62.
    • Eskolatzea: %83.

–4.500,01 eurotik 5.500 euroraino.

  • Dirulaguntza:
    • Eskolatzea + jantokia: %58.
    • Eskolatzea: %77.

–5.500,01 eurotik 6.650,00 euroraino.

  • Dirulaguntza:
    • Eskolatzea + jantokia: %54.
    • Eskolatzea: %71.

–6.650,01 eurotik 7.980,00 euroraino.

  • Dirulaguntza:
    • Eskolatzea + jantokia: %46.
    • Eskolatzea: %60.

–7.980,01 eurotik 9.300,00 euroraino.

  • Dirulaguntza:
    • Eskolatzea + jantokia: %38.
    • Eskolatzea: %53.

–9.300,01 eurotik 10.700,00 euroraino.

  • Dirulaguntza:
    • Eskolatzea + jantokia: %26.
    • Eskolatzea: %38.

–10.700,01 eurotik 12.400,00 euroraino.

  • Dirulaguntza:
    • Eskolatzea + jantokia: %18.
    • Eskolatzea: %25.

–12.400,01 eurotik 15.000,00 euroraino.

  • Dirulaguntza:
    • Eskolatzea + jantokia: %6.
    • Eskolatzea: %10.

–15.000,00 eurotik gora.

  • Dirulaguntza:
    • Eskolatzea + jantokia: %0.
    • Eskolatzea: %0.

Per capita errentaren tarte bakoitzeko aipatu den laguntzaren ehunekoa da, hain zuzen, gehienez eman daitekeena. Ehuneko zehatza kalkulatzeko, kontuan hartuko da aurrekontuan zenbat diru dagoen eta zenbat eskabide aurkeztu diren.

Eskolatzeko eta jantokiko kontzeptuengatik Beriaingo udalerritik kanpo eskolatutako haurren familiei ordainduko zaien zenbatekoa ez da txikiagoa izanen Beriaingo Haur Eskolan matrikulatuta jasoko luketena baino.

Eskabideak aurkezteko epea: hogei egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2025eko irailaren 12an.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2512098