191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Nafarroako iparraldean (Doneztebe) bio-hondakinen konposta egiteko instalazioa jartzeko proiektua. Behin betiko onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak, 2024ko urriaren 31n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aipatutako proiektua, bai eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta jendaurrean jarri zituen hamabost egunean.

Erabaki hori, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan aipatu bezala, 2024ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean, bai eta egun bereko Diario de Noticias egunkarian eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko eta Doneztebeko Udaleko iragarki-tauletan ere. Orobat, banan-banan jakinarazi zitzaien interesdun guztiei eta hamabost eguneko epea eman, idatziz aurkez zitzaten argitaratutako zerrendan izaten ahal ziren akatsak zuzentzeko datuak, edo kontra egin ziezaioten ondasunak eta eskubideak okupatu edo eskuratzeari, formaren edo edukiaren arrazoiengatik, betiere arrazoiak emanez.

Aipatu epean alegazio hau jaso zen, eta jarraian ageri da hari emandako erantzuna:

1.–Jesús María Zabala Gonzálezek zenbait gogoeta egin ditu aurreko desjabetze-espediente batzuei buruz, bere lurzatiei eragin baitiote. Gogoeta horien ondoren, eskatu du atzera bota dadila 2024ko urriaren 31ko erabakia. Izan ere, haren iritziz, proiektuan sartu izana 199., 811., 810. eta 232. lurzatiak ez dago justifikatuta legeari, teknikari, ekonomiari eta egokitasunari dagokienez, eta horregatik eskatu dio partzuergoari instalazioa kokatzeko beste toki bat proposatzea, lurzati horietatik kanpo.

Erantzuna:

Alegazioa ez da onartu. Izan ere, kokalekua egokia da hirigintzaren eta lurraldetasunaren aldetik, hala jasota baitago Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren txostenean (txostenaren ale bat igorriko zaio alegazio-egileari).

Horiek horrela, honako hau ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Behin betiko onestea Nafarroako iparraldean (Doneztebe) bio-hondakinen konposta egiteko instalazioa jartzeko proiektua, bai eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek berekin dakar onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko eta Doneztebeko Udaleko iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta haren laburpena, orobat, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean.

Hirugarrena.–Erabaki hau Doneztebeko Udalari eta ukitutako titularrei jakinaraztea, eta azaltzea erabakiaren aurka errekurtso hauek jar ditzaketela interesdunek, aldez aurretik, aukeran, baldin eta herri administrazio ez badira: berraztertzeko errekurtsoa Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateari; gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek ere azken errekurtso hori jar dezakete edo, bestela ere, Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateari aldez aurretiko errekerimendua egin ahal izango diote, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).

Donezteben, 2025eko irailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2512123