191. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Planaren ARS4ko S2 sektoreko (UI XIX-Milagrosa) behin betiko likidazio kontua. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 9an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 09-SEP-25 (7/UV).

«Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko ekainaren 2an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Iruñeko Udal Planaren ARS4ko S2 sektoreko (UI XIX-Milagrosa) behin betiko likidazio kontua, eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan, iragarki-taulan eta Iruñeko Udalaren web-orrian argitaratu zen, eta hogei egunez jendaurrean jarri.

Jendaurreko epean, alegazioak aurkeztu zituen Luis Irisarri Nagorek (Angel Oroz Asiainen, Elena Oroz Asiainen eta M.ª Pilar Martija Azcueren ordezkari gisa), eta Antonio Tellechea Goyenak (TELCO C ESTACIÓN DE SERVICIO LA MILAGROSA SL sozietatearen ordezkari gisa).

Espedientean jasota dago aurkeztutako alegazioen balorazio-txostena, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako legelariak sinatua, 2025eko abuztuaren 20koa.

Horiek horrela, eta bat etorriz xedatuarekin Hirigintza Kudeaketaren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea eta onartzea aurkeztutako alegazioen balorazio-txostena. Txosten hori Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako legelariak sinatu zuen, 2025eko abuztuaren 20an.

2. Ezestea Luis Irisarri Nagorek (Angel Oroz Asiainen, Elena Oroz Asiainen eta M.ª Pilar Martija Azcueren ordezkari gisa) eta Antonio Tellechea Goyenak (TELCO C. ESTACIÓN DE SERVICIO LA MILAGROSA SL sozietatearen ordezkari gisa) aurkeztutako alegazioak, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak emandako txostenean azaldutakoaren arabera.

3. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planaren ARS4ko S2 sektoreko (UI XIX-Milagrosa) behin betiko likidazio kontuaren dokumentua. Guztira, 5.483.310,53 eurokoa da.

4. Erabaki hau igortzea Iruñeko Udaleko Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Alorreko Ogasun Zuzendaritzari eta Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Ekonomikoari.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Udal Planaren ARS4ko S2 sektoreko (UI XIX-Milagrosa) behin betiko likidazio kontuaren dokumentu onetsia argitaratzea udalaren webgunean (https://www.pamplona.es/temas/urbanismo-vivienda-e-infraestructuras/actuaciones-urbanisticas/gestion-poligonos).

7. Erabaki hau jakinaraztea alegazioak egin dituztenei, eta, honekin batera , Udaleko Hirigintza Gerentziako legelariaren 2025eko abuztuaren 20ko txostenaren kopia, bai eta espedientean interesdun diren gainerakoei ere, hala badagokio, jar daitezkeen errekurtsoak adierazita».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2511959