2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALBIASUKO KONTZEJUA
25-00821 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena lurzati baten titulartasunari buruzko ikerketa-espedientearen ebazpena
Epatze deia egiten zaie honako honetan interesdun direnei: gora jotzeko errekurtsoa, Paloma Arraiza Salgadok jarria, Gonzalo Araquistain Darnaren izenean eta hura ordezkatuz, kontra egiten diona Albiasuko Kontzejuak 2025eko otsailaren 21an egindako ezohiko bilkuran hartu erabaki bati. Erabaki horren bidez ebatzi zen lurzati baten titulartasunari buruzko ikerketa-espedientea.
Horiek horrela, interesdunak epatzen dira, alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero. Hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluei (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Bertzela, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetako edozein baliatuz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Jarritako gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Albiasuko Kontzejuan. Kopia eskatzeko, idatz daiteke helbide honetara: concejo.albiasu@gmail.com. Bertzela, telefonoz deitu daiteke Larraungo Udalera.
Albiasun, 2025eko irailaren 10ean.–Kontzejuburua, Jose Javier Oquiñena.
Iragarkiaren kodea: L2512132