2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
5. poligonoko 1202. lurzatian egin beharreko lurzoru lagapenak gauzatzeko hitzarmena. Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 9an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 09-SEP-25 (11/UV).
«Toki-erakundeek, hirigintzaren arloan dituzten eskumenen esparruan, hirigintzaren funtzio publikoa gauzatzean, akordioak egin ditzakete pertsona publikoekin zein pribatuekin, hirigintza jarduera hobeki eta eraginkorrago garatzen lagun dezaten.
Hitzarmen honen xedea da 5. poligonoko 1202. lurzatiaren jabeak egin beharreko lurzoru lagapenak kudeatzea edo gauzatzea ezartzea, bat etorriz hiri-jarduketarako plan berezian aurreikusitakoekin, Iruñeko Udalean izapidetzen ari baita.
Espedientean jasota daude hirigintza-hitzarmenaren dokumentua eta Hirigintzako Udal Gerentziako arkitektoaren eta abokatuaren txosten tekniko eta juridikoak.
Horrenbertzez,
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batean onestea honako dokumentu hau: "hitzarmena, Iruñeko Udalaren eta Villa Adriana SL merkataritza sozietatearen artean, xede duena gauzatzea 5. poligonoko 1202. lurzatian egin beharreko lurzoru lagapenak". Dokumentu hori erabaki honen eranskinean jasoa dago.
2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Adieraztea ezen espedientea interesdunen eskura egonen dela Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan eta Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoan. Hitzarmenaren kopia eskatzen ahal da, eskaera eginda erregistro elektronikoaren bidez (Egoitza elektronikoa-Iruñeko Udala-Hasiera).
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, tokiko prentsan eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzea.
5. Hitzarmenaren sustatzaileari jakinaraztea erabaki hau».
Hasiera batean onetsitako dokumentua esteka honetan kontsulta daiteke: https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/tramitazio-bidean-dagoen-araudia.
Iruñean, 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2511934