1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
375E/2025 EBAZPENA, irailaren 9koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen eta argitaratzen baita Bolandin jatorri deitura babestuaren baldintza-agiriaren aldaketa arrunta, 2025eko apirilaren 30ean aurkeztu zena, egiteko aldeko erabakia, behin egiaztatuta 12024/1143 (EB) Erregelamenduaren baldintzak eta haren arabera hartutako xedapenak betetzen direla.
Bodega Pago de Cirsus SLk (IFZa: B71153290) 2025eko apirilaren 30ean eskatu zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (erregistro-zenbakia: 2025/601388) Bolandin jatorri deitura babestuaren baldintza-agiriaren aldaketa arrunta egiteko. Eskatutako aldaketaren eskaeraren xedea da Bolandin jatorri deitura babestuko ardoak organoleptikoki ebaluatu ahal izatea, UNE-EN ISO/IEC 17065 arauan ezarritakoaren arabera.
Egindako eskaerak aldatutako baldintza-agiria eta aldatutako dokumentu bakarra jasotzen ditu, bai eta baldintza-agiriaren aldaketa arrunt bat izapidetzeko behar den dokumentazioa ere, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024ko apirilaren 11ko 2024/1143 (EB) Erregelamenduarekin. Izan ere, erregelamendu hori ardoen, edari hordigarrien eta nekazaritzako produktuen adierazpen geografikoei, eta espezialitate tradizional bermatuei nahiz nekazaritza produktuen kalitate araubideari buruzkoa da, eta haren bidez aldatzen dira 1308/2013 (EB), 2019/787 (EB) eta 2019/1753 (EB) erregelamenduak eta indarrik gabe uzten dira 1151/2012 (EB) Erregelamendua eta haren arabera hartutako xedapenak.
Batzordearen 2024ko urriaren 30eko 2025/27 (EB) Erregelamendu Delegatuak 2024/1143 (EB) Erregelamendua osatzen du, aurka egiteko prozedurari eta aldaketa arrunten onespenari eta jakinarazpenari aplikatu beharreko arauei dagokienez, aldi baterako aldaketak barne.
Batzordearen 2024ko urriaren 30eko 2025/26 (EB) Betearazpen Erregelamenduak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024/1143 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen ditu, aldaketa arrunten jakinarazpenei dagokienez, besteak beste.
Bolandin jatorri deituraren ekoizpen-eremua Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde-eremuan dago, eta, beraz, bertako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio ebazpen hau emateko eskumena, 2025/27 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 4.1 artikuluan ezartzen den bezala.
Martxoaren 7ko 149/2014 Errege Dekretuaren bidez aldatutako urriaren 3ko 1335/2011 Errege Dekretuak arautzen du zein den prozedura Batasuneko erregistroan jatorri deitura babestuak eta adierazpen geografiko babestuak inskribatzeko eskaerak tramitatzeko, bai eta haien aurka egiteko ere.
Eskaera behin ebaluatu ondoren, egiaztatu da Bodega Pago de Cirsus SLk betetzen dituela eskatzaile izateko 2024/1143 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluan ezarritako baldintzak, eta aldaketa arrunterako aurkeztu duen eskaerak betetzen dituela aipatu erregelamenduaren 24. artikuluko baldintzak, bai eta Batzordearen 2025/27 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 4. artikuluan ezarritakoak ere.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Bolandin jatorri deitura babestuaren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitearen aldeko erabakia ematea eta argitaratzea (eskaera 2025eko apirilaren 30ean aurkeztu zen), egiaztatu baita betetzen direla 12024/1143 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta haren ondorioz emandako xedapenak.
2. Aldatutako baldintza-agiria webgune honetan argitaratu da:
http://www.pcdopbonlandin25.navarra.es
Aldatutako dokumentu bakarra webgune honetan argitaratu da:
http://www.dudopbonlandin25.navarra.es
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Bodega Pago de Cirsus SLri eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Kalitate Berezituaren eta Nekazaritza Ekologikoaren Zuzendariordetza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko irailaren 9an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
Iragarkiaren kodea: F2511980